Elkartu laguntza Programa. 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da Euskal Autonomi Erkidegoko enpresen arteko lankidetzarako dirulaguntzak arautzea eta 2021eko ekitaldirako deialdia egitea, lankidetzako nazioartekotze-jarduerak egin ditzaten, jarraian datozen artikuluen arabera.

Hala, Elkartu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin (zeintzuk jasota dauden XII. legealdiko gobernu-programan eta berau garatzen duten plangintza estrategikoko tresnetan), eta bere xedea da lankidetzako nazioartekotze-proiektuak eta -jarduerak bultzatzea, eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesuan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/09/07 – 2021/10/29

ZENBATEKOA: 900.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Erakunde onuradun izan ahalko dira enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeak, barne hartuta esportazio-partzuergoak, salmenta-taldeak eta kanpoko merkatuetan batera jarduteko konpromisoa duen bestelako edozein figura, juridikoki balioa badu.

INFORMAZIO:

SPRI