Hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonuen Programa 2021 urterako

[Elkarrekin_Bonuak_Hezkuntza]

Deskribapena


Xedea

Bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuak egiteko dirulaguntzak, baldin eta egitasmo horiek irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta ikastetxeek batera sustatzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Bonuen zenbatekoa eta gehieneko muga.

1.– Hezkuntza-arloko bonuak 70 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.

2.– Proiektuen erakunde hartzaileek gutxienez onartutako bonuen % 10 ordaindu beharko diote

erakunde onuradunari.

3.– Ikastetxe batek ezingo ditu 5.000 eurotik gorako bonoak metatu.

Ordainketa-modua:

Diruz lagundutako proiektu bakoitza gauzatu dela justifikatu ondoren ordainduko dira dirulaguntzak, emandako bonuei dagokien guztizko zenbatekoa bete arte.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Programa garatzeko konpromisoa | Proiektuaren garapenerako erakunde hartzailearen (ikastetxea) konpromisoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza > Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza > Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1024207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • beharrezko dokumentazioa prestatu
  • eskaera eta eranskinak bete
  • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera organo eskudunaren Erregistroan izapidetzeko sartzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntzaren justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 15ean bukatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk