Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako dirulaguntzak. 2021EKO DEIALDIA

[elk_2021]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku- hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek.

Aurrekontuko zuzkidura

599.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza linea honen barruko jarduerak finantzatzeko, 2021ean 599.000 euroko zenbateko emango da gehienez.

Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak.

Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 35.000 euroak gainditu.

Ezin izango da emandako laguntzaren %15 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.

Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, dirulaguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Irabazi-asmorik ez izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


E-mail: gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus

Tel.: 012

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0083311

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa erantsi beharko da:

a) Erakundearen gastuen eta diru-sarreren eta emaitzen kontuen balantzea 2020an.

b) Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

c) Erakundea erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, elektronikoki izapidetundezake dagokion zerbitzuaren bidez, egoitza elektronikoan ere eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2022ko otsailaren 28a baino lehen.

Erakunde onuradunek II-A Eranskina (Jardueraren memoria) aurkeztu beharko dute eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak), behar bezala beteta.

Beste tramite batzuk