Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2021eko deialdia

[EKIZIEN]

Deskribapena


Xedea

2021ean, 18.000 eta 240.000 euro bitarteko kostua (BEZik gabe) duten ekipamendu zientifikoak erosteko dirulaguntzak ematea.

Deialdi honetarako, ekipamendu zientifikotzat hartu da I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoen (ekipoen) multzoa.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Ekipamenduak eskuratzeko laguntzen diru-zenbatekoa finantza daitekeen gehieneko ehunekoaren arabera zehaztuko da. Gehieneko finantzaketa-ehuneko hori organo kudeatzaileak onartutako eskaeraren zenbatekoari aplikatuko zaio. Kontuan hartuko dira: dirulaguntza jasoko duen eskaera bakoitzerako onartutako kofinantzaketak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalak eginiko gomendioak. Eta hortik aterako da dirulaguntzaren zenbatekoa. Zenbateko hauetan ez dago BEZa sartuta.

Tarteak

Finantza daitekeen gehieneko ehunekoa

Eskatzailearen finantzaketa ehunekoa

18.001-25.000

100

0

25.001-40.000

95

5

40.001-60.000

90

10

60.001-80.000

85

15

80.001-90.000

80

20

90.001-100.000

75

25

100.001-120.000

70

30

120.001-145.000

65

35

145.001-170.000

60

40

170.001-200.000

55

45

200.001-240.000

50

50

2.– Entitate eskatzaileak deialdi honen bidez jasoko duen laguntza osatzeko kopurua jartzeko konpromisoa hartuko du, harik eta, gutxienez, eskatutako ekipamendurako organo kudeatzaileak onartu duen eskaeraren zenbatekora iritsi arte; zenbateko hori aurreko paragrafoan deskribatu da.

3.– Erosketak dakartzan zergak ordaintzeko kostuak, ordea, ez dira finantzatuko.

Ordainketa-modua:

14. artikuluaren 5. apartatuaren arabera emandako dirulaguntza onartuta, erakunde eskatzaileari ordainketa bakarra egingo zaio 2021. urtean, 17. artikuluaren 1. apartatuan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren:

- Jatorrizko fakturak, bide telematikoko aplikazioa erabiliz eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.

- Erantzukizunpeko adierazpen bat, zeinaren bidez adieraziko duen ekipamendu zientifiko bera eskuratzeko beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako laguntza jaso duen ala ez, eta hala balitz, kofinantzaketa hori justifikatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Erakunde ikertzaileak, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta badaude –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa–, honako kategoria hauetan:

– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.

– Unibertsitateen ikerketa-egiturak (UPV/EHU izan ezik).

– Ikerketa kooperatiboko zentroak.

– Teknologia-zentroak.

BERARIAZKO BETEKIZUNAK: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK:

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea

  • Erakunde bakoitzeko gutxienez 3 ikertzaile zerrendatzea

  • Gailua erabiliko den proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamenduaren eskaeran parte hartu beharko dute ikerketa-talderen batean: eskatzailean edo laguntzakoan
  • Ikertzaile bakoitzak deialdi honetarako eskaera bakarrean parte hartu ahal izango du, dela erakunde eskatzailearen kide gisa, dela laguntza-erakundearen kide gisa

  • Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak 2021. eta 2022. urteetarako esleitutako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituen adierazi beharko du

  • 2020. urterako deialdian dirulaguntza bat jaso duten ikertzaileek ezin izango dute deialdi honetako ekipamendu-eskaeran parte hartu, eta, betiere, aurreko urteetan ekipamendurako emandako diru-laguntzei dagozkien eginbideak egiteke dituztenek
  • Erakunde eskatzaileak edo laguntzakoak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea

  • Deialdiaren ondorioetarako, Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta entitate bati atxikita badaude, entitate horretako langileak direla ulertuko da; betiere, atxikipen-agiria aurkezten badute
  • Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak

Betekizunak

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1018707

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du adierazitako lekuetan

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk