EAEko "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa 2022
[Euskadiko gazteak lankidetzan 2022]
- Erakundea:
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin eta garapenerako lankidetzako Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak kontuan izanik, urtero egiten da, Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, gazteek Euskal Gazteria Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.
Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da aipatutako programaren xedea. Deialdi honek, aurretiazko izapide erregimenaren baitan dagoenak, berriz ere Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzearekin batera. Esperientzia hori aurrez egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da.
Agindu honen xedea da 2022ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako deia egitea eta bertan parte hartzeko modua arautzea. Programa horren bidez, 1990. eta 2000. urteen artean –bi urteok barne– jaiotako 100 pertsona, gehienez ere, zenbait herrialde eta lankidetza-proiektura lekualdatzea erraztuko da. Herrialde eta lankidetza-proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako 2022ko proiektuak aurkezteko garapen-lankidetzarako erakundeei dei egiteko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko abenduaren 9ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz hautatu dira.
Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu destinoko herrialdeko garapenerako gobernuz kanpoko erakundearekin elkartu arteko joan-etorriko bidaia-gastu guztiak, herrialde horretara joateko behar den bisa barne. Halaber, Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu hautatutako parte-hartzaile bakoitzarentzako aseguruak: erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.
Aurrekontuko zuzkidura
210.000Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- 1990. eta 2000. artean jaio izana ?bi urteok barne?.
- Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
- Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delituei buruzkorik ez baita jasotzen.
- Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenik ere, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez (I. eranskina).
- Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintzak bete behar ditu. Horien artean daude zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza betetzea eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Unean uneko osasun egoeraren arabera, Gazteria Zuzendaritzak, programako ekintzetan parte hartu aurretik, COVID-19ri buruzko proba diagnostikoren bat egiteko eskatu ahal izango du. Probak hautaketa-prozesuan zehar edo pertsona hautatu ondoren eskatu ahal izango dira. Proba diagnostikoak egiteari uko eginez gero, parte-hartzaileak hautaketa-prozesuari edo emandako plazari uko egingo dio.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu zure bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko:
- Errolda-txartela, formatu elektronikoan edo txartelaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Oharra: Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez duzu agiririk aurkeztu behar.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- 1990. eta 2000. artean jaio izana ?bi urteok barne?.
- Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
- Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delituei buruzkorik ez baita jasotzen.
- Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenik ere, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez (I. eranskina).
- Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintzak bete behar ditu. Horien artean daude zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza betetzea eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Unean uneko osasun egoeraren arabera, Gazteria Zuzendaritzak, programako ekintzetan parte hartu aurretik, COVID-19ri buruzko proba diagnostikoren bat egiteko eskatu ahal izango du. Probak hautaketa-prozesuan zehar edo pertsona hautatu ondoren eskatu ahal izango dira. Proba diagnostikoak egiteari uko eginez gero, parte-hartzaileak hautaketa-prozesuari edo emandako plazari uko egingo dio.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- tramitazio elektronikoko aplikazioan sartu; lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- 1990. eta 2000. artean jaio izana ?bi urteok barne?.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- 1990. eta 2000. artean jaio izana ?bi urteok barne?.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua