Itunpeko ikastetxe pribatuei zuzeneko dirulaguntzak, 2021/2022 ikasturtean hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatzen laguntzeko, hezkuntza-laguntza berezia behar duten ikasleetatik baliabide hori behar duten ikasleak eskolatzeagatik, dela ikasgela arruntetan, dela atazak ikasteko ikasgeletan
[EAE]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Akordio honen xedea da, ezarritako estipulazioen arabera, I. eranskinean zerrendatutako hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei (I. Eranskinean datoz) dirulaguntzak ematea, 2021/22 ikasturterako HLE langileak kontratatzeko gastuak finantzatzeko, ikasgela arruntetan nahiz AIIetan jardun daitezen, 21 urtetik beherako ikasleei autonomiarekin eta curriculuma lantzearekin lotutako zereginetan laguntzen.
Aurrekontuko zuzkidura
15.023.114,33 (euro)Prestazio ekonomikoa
2021-22 ikasturtean itunpeko ikastetxe pribatuetan hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatzeak eragindako gastuak ordaintzeko, 15.369.648,48 euro bideratuko dira, honako urteko hauetan banatuta:
- 2021. urtea: 3.755.778,85 euro.
- 2022. urtea: 11.267.335,48 euro.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza hiru epetan ordainduko da:
- Lehenengoa, emandako guztizkoaren % 25ekoa, Gobernu Kontseiluak erabaki hau onartu ondoren eta zentroek langileak kontratatu dituztela eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela justifikatu ondoren gauzatuko da.
- Emandako guztizkoaren % 37,5etik bigarrena, 2022ko otsailean.
- Hirugarren eta azken ordainketa, gainerako % 37,5ekoa, 2021-22 ikasturtea amaitu eta jasotako dirulaguntzaren justifikazio osoa egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak
Eskakizunak:
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Merkataritza-sozietate (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan, legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalorde nahikoa duela justifikatu egin behar du .
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- I. eranskinean jasotako itunpeko ikastetxe pribatuen titularra izatea
Betekizunak
- I. eranskinean jasotako itunpeko ikastetxe pribatuen titularra izatea
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
0041409Diruz lagundutako gastuen aurreikuspen-memoria
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko:
- Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
- Legezko ordezkariaren ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, eskaera egin baino lehen izena eman behar duzu Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.
- I. eranskinean jasotako itunpeko ikastetxe pribatuen titularra izatea
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Merkataritza-sozietate (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan, legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalorde nahikoa duela justifikatu egin behar du .
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde. Dokumentu bakoitza deialdiaren oinarrietan adierazitako izenarekin izendatu.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde deialdiaren oinarrietan adierazitako izenarekin.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa (III eranskina)
2021-2022 ikasturtea amaitutakoan eta 2022ko urriaren 15a baino lehen
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Dirulaguntzaren ikastetxe onuradunak jasotako laguntzari emandako erabilerari buruzko justifikazio-dokumentazioa aurkeztuko du.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua