2021eko laguntza-deialdia, iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAEko lantokietan kontratatzeko.
[DLDUR]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Iraupen luzeko langabeak, 30 urte edo gehiago dituztenak, laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan kontratatzea diruz laguntzen duen laguntza-programa baten bidez.
Luzaroko langabetzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabeak izanda eta lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
Laguntzak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, baldin eta deialdian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.
Aurrekontuko zuzkidura
1.410.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira kontratu mugagabeak eta 6 hilabetetik gorako aldi baterako lan-kontratuak, helburutzat badute 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzea.
Ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko
Deialdi honetarako baliabide ekonomikoek 1.410.000 euro egiten dute, horietatik 705.000 euro Lanbideren aurrekontuko 2021. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 705.000 euro, berriz, 2022rako konpromiso-aurrekontuan.
Diruz lagunduko diren gehieneko aldiak hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan. Diruz lagundutako aldia 2022ko urriaren 31n amaituko da ezein kasutan.
Kontratu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 4.250 € 11.320 € 14.150 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 3.670 € 9.720 € 12.150 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 2.800 € 7.480 € 9.350 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 2.100 € 5.600 € 7.000 €
Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 handituko da, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 45 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia 4.885 € 13.015 € 16.270 € Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII) 4.220 € 11.175 € 13.975 € Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad 3.220 € 8.600 € 10.755 € Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios 2.415 € 6.440 € 8.050 €
Halaber, aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2020. urtean edo 2021. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen du dekretu horrek–; formalizatzen den kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 handituko da, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren ikastaro bat amaitu badu 2020 edo 2021. urtean eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 12.450 € 15.565 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 10.690 € 13.365 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 8.230 € 10.285 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 6.160 € 7.700 €
Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 handituko da, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen baditu) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 13.585 € 16.980 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 11.665 € 124.580 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 8.975 € 11.220 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 6.720 € 8.400 €
Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.
Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:
Titulazio akademikoa eta egindako ikasketak Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 28.300 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 24.300 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 18.700 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 14.000 €
Kontratazioek enplegu-sorkuntza eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteetan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.
Enplegu-sorkuntzaren baldintza betetzen dela egiaztatzeko ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzearen ondoriozko erretiroak; lanaldiaren borondatezko murrizketak, eta ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.
Ez dira diruz lagunduko:
- Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, edo enpresetako administrazio- edo zuzendaritza-organoetako kideekin edo zuzendaritza-karguak dituztenekin halako ahaidetasuna dutenei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu direnak.
- Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
- Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.
- Enpresa berarekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza-eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.
Deialdi honetan 30 urte baino gehiago luzaroko langabeak kontratatzeagatik jasota dauden laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan (EBAO L352, 2013ko abenduaren 24koa) ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.
Muga hori aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako "enpresa bakarraren" definizioaren arabera aplikatuko da.
Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da.
Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira kontratu mugagabeak eta 6 hilabetetik gorako aldi baterako lan-kontratuak, helburutzat badute 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzea.
Ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko
Deialdi honetarako baliabide ekonomikoek 1.410.000 euro egiten dute, horietatik 705.000 euro Lanbideren aurrekontuko 2021. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 705.000 euro, berriz, 2022rako konpromiso-aurrekontuan.
Diruz lagunduko diren gehieneko aldiak hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan. Diruz lagundutako aldia 2022ko urriaren 31n amaituko da ezein kasutan.
Kontratu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua | ≥ 12 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
---|---|---|---|
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 4.250 € | 11.320 € | 14.150 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 3.670 € | 9.720 € | 12.150 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 2.800 € | 7.480 € | 9.350 € |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 2.100 € | 5.600 € | 7.000 € |
Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua | ≥ 12 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
---|---|---|---|
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia | 4.885 € | 13.015 € | 16.270 € |
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII) | 4.220 € | 11.175 € | 13.975 € |
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad | 3.220 € | 8.600 € | 10.755 € |
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios | 2.415 € | 6.440 € | 8.050 € |
Halaber, aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2020. urtean edo 2021. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen du dekretu horrek–; formalizatzen den kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada:
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 12 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
---|---|---|
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 12.450 € | 15.565 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 10.690 € | 13.365 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 8.230 € | 10.285 € |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 6.160 € | 7.700 € |
Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 12 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
---|---|---|
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 13.585 € | 16.980 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 11.665 € | 124.580 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 8.975 € | 11.220 € |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 6.720 € | 8.400 € |
Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.
Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:
Titulazio akademikoa eta egindako ikasketak | Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) |
---|---|
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 28.300 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 24.300 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 18.700 € |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 14.000 € |
Kontratazioek enplegu-sorkuntza eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteetan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.
Enplegu-sorkuntzaren baldintza betetzen dela egiaztatzeko ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzearen ondoriozko erretiroak; lanaldiaren borondatezko murrizketak, eta ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.
Ez dira diruz lagunduko:
- Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, edo enpresetako administrazio- edo zuzendaritza-organoetako kideekin edo zuzendaritza-karguak dituztenekin halako ahaidetasuna dutenei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu direnak.
- Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
- Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.
- Enpresa berarekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza-eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.
Deialdi honetan 30 urte baino gehiago luzaroko langabeak kontratatzeagatik jasota dauden laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan (EBAO L352, 2013ko abenduaren 24koa) ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.
Muga hori aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako "enpresa bakarraren" definizioaren arabera aplikatuko da.
Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.
Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da.
Nori dago zuzenduta
Enpresak
Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak; organismo autonomoak; zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.
Eskakizunak:
-
Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak
- 30 urte edo gehiago izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Luzaroko langabe izatea: langabeak izan eta lan-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
Eskainitako lanpostua betetzeko profil profesional egokia edukitzea
- Honako talde hauetako batekoa izatea, titulazioaren edo egindako ikasketen arabera:
- Unibertsitate-titulazioa:
- Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana).
- Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana).
- Unibertsitatekoa ez den titulazioa:
- Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)
- Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) edo Oinarrizko Lanbide Heziketa.
- Profesionaltasun-ziurtagiria.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
- Ikasketarik ez.
Tituluak atzerrian lortutakoak badira, Espainian balio akademikoa eta laborala aitortua izan beharko dute lan-harremana hasten den egunerako.
- Unibertsitate-titulazioa:
- Ahaidetasun-harremanik ez egotea.
- Aurretik ez izatea lan-harreman mugagaberik kontratatutako pertsonarekin.
- Aurretik ez izatea iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremanik kontratatutako pertsonarekin, dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan.
-
Kontratuek bete beharreko baldintzak:
Deialdi honen babesean diruz lagundu daitezkeen kontratuak lan-arloko legeriarekin bat datorren edozein kontratu-modalitate erabilita formalizatu ahal izango dira. Kontratuak, betiere, aldi baterakoak edo mugagabeak izango dira, eta deialdian xedatutako gutxieneko iraupenaren baldintza beteko dute.
Ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak; aldizkako kontratu finkoak, eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko.
- Kontratuko lanpostuek kontratatutako pertsonaren ikasketa edo prestakuntza mailaren araberakoak izan beharko dute.
- Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eredu ofiziala erabilita, eta berariaz jaso beharko dituzte honako hauek: langilearen prestakuntza edo kualifikazio profesionala; kontratuaren hasiera-data eta, hala badagokio, amaiera-data; kontratuaren iraupena; lanaldia, eta beteko den lanpostua.
- Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.
- Gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuetan eta kontratu mugagabeetan, urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa adierazi beharko da kontratuan, eurotan; gutxienez sei hilabeteko eta gehienez urtebeteko iraupena duten kontratuetan, berriz, hileko ordainsaria adieraziko da.
- Kontratuan, hala badagokio, Lanbidek emandako lan-eskaintzaren identifikazio-zenbakia agertu beharko da.
Betekizunak
-
Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo produkzio-zentroa EAEn egotea
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
Lanbidek egiaztatuko du automatikoki. Horretarako baimena eman ezean, enpresak berak aurkeztu beharko du identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
Lanbidek egiaztatuko du automatikoki. Horretarako baimena eman ezean, enpresak berak aurkeztu beharko ditu inguruabar horri buruzko ziurtagiri eguneratuak.
-
Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa guztiak eginak izatea.

Enpresak ez izatea ezarrita dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea berekin dakarren administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, eta ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean (berariaz aipatu behar dira sexu-diskriminazioaren ondorioz ezarritakoak). Hori guztia bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta).
Bi txosten, «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazio-egunari dagokiona.
Adibidez: kontratua 2021eko otsailaren 2an sinatu bada, aurreko 6 hilabeteei dagokion txostena 2020ko abuztuaren 2tik 2021eko otsailaren 1era bitartekoa izango da, eta kontratazio-egunari dagokiona, berriz, 2021eko otsailaren 2tik 2021eko otsailaren 2ra bitartekoa.
Bi txosten horiek konparatuz gero ez bada plantilla handitzen, enpresak edo erakundeak agiriak aurkeztu beharko ditu, egiaztatzeko, hala badagokio, aurreko sei hilabeteetan kontratuak iraungi direla bidezko diziplinazko kaleratzeagatik, dimisioagatik, desgaitasunagatik, adinagatiko erretiroagatik, lan-denboraren borondatezko murrizketagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo langileen baliaezintasun handiagatik.
Egiaztagiri hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako "baja aitortzeari buruzko ebazpena" izango da, aurreko 6 hilabeteetan aipatutako kasuren batengatik baja hartu duten langileena.
-
Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.

Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.

Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

Azken hiru ekitaldi fiskaletan «minimis» araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.
Eskaera-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Gainera, «minimis» araubideko beste laguntzaren bat jaso bada, horri buruz dagokion informazioa eman beharko da eskaera-orrian.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGIF) - %100 finantzatuta
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
1092803Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Kontrataziorako dirulaguntzen eskaera-orriarekin batera, enpresak dokumentu hauek aurkeztu behar ditu:
- Pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskaera, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria. baldin eta pertsona hori ez badago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistroan.
- Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
- Egindako kontratuaren edo kontratuen fotokopia.
- Eskaera langile autonomo batek egiten badu, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Bi txosten, “Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena” izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazio-egunari dagokiona. Bi txosten horiek konparatuz gero ez bada plantilla handitzen, deialdiko 3.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatzeko, enpresak edo erakundeak agiriak aurkeztu beharko ditu, egiaztatzeko, hala badagokio, aurreko sei hilabeteetan kontratuak iraungi direla bidezko diziplinazko kaleratzeagatik, dimisioagatik, desgaitasunagatik, adinagatiko erretiroagatik, lan-denboraren borondatezko murrizketagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo langileen baliaezintasun handiagatik. Egiaztagiri hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako "baja aitortzeari buruzko ebazpena" izango da, aurreko 6 hilabeteetan aipatutako kasuren batengatik baja hartu duten langileena.
- Diruz laguntzeko eskatzen den kontratazioa Lanbideri lan-eskaintza egiteko eskatu gabe egin bada, Lanbidek igorritako txosten bat aurkeztu beharko da, indarrean dagoena eta egiaztatzen duena pertsona hori kontratazioa egin aurretik luzaroko langabezia-egoeran zegoela. Dirulaguntza nor kontratatzeko eskatu duen enpresak, pertsona horrek eskatu beharko dio zuzenean txostena Lanbideri. Eskabidea ez badago behar bezala beteta, edo ez bada aurreko paragrafoetan adierazitako dokumentazio guztiarekin batera aurkezten, empresa edo erakunde interesdunari hamar egun balioduneko epea emango zaio akatsa zuzen dezan edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Gainera, jakinaraziko zaio hala egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskabide horri buruzko ebazpena eman beharko du espresuki, bai eta jakinarazi ere.
Dirulaguntza kobratzeko, Hirugarrenaren Altarako datuak eman beharko dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo produkzio-zentroa EAEn egotea
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
Lanbidek egiaztatuko du automatikoki. Horretarako baimena eman ezean, enpresak berak aurkeztu beharko du identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
Lanbidek egiaztatuko du automatikoki. Horretarako baimena eman ezean, enpresak berak aurkeztu beharko ditu inguruabar horri buruzko ziurtagiri eguneratuak.
-
Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa guztiak eginak izatea.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Enpresak ez izatea ezarrita dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea berekin dakarren administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, eta ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean (berariaz aipatu behar dira sexu-diskriminazioaren ondorioz ezarritakoak). Hori guztia bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta).
Bi txosten, «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazio-egunari dagokiona.
Adibidez: kontratua 2021eko otsailaren 2an sinatu bada, aurreko 6 hilabeteei dagokion txostena 2020ko abuztuaren 2tik 2021eko otsailaren 1era bitartekoa izango da, eta kontratazio-egunari dagokiona, berriz, 2021eko otsailaren 2tik 2021eko otsailaren 2ra bitartekoa.
Bi txosten horiek konparatuz gero ez bada plantilla handitzen, enpresak edo erakundeak agiriak aurkeztu beharko ditu, egiaztatzeko, hala badagokio, aurreko sei hilabeteetan kontratuak iraungi direla bidezko diziplinazko kaleratzeagatik, dimisioagatik, desgaitasunagatik, adinagatiko erretiroagatik, lan-denboraren borondatezko murrizketagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo langileen baliaezintasun handiagatik.
Egiaztagiri hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako "baja aitortzeari buruzko ebazpena" izango da, aurreko 6 hilabeteetan aipatutako kasuren batengatik baja hartu duten langileena.
-
Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Azken hiru ekitaldi fiskaletan «minimis» araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.
Eskaera-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Gainera, «minimis» araubideko beste laguntzaren bat jaso bada, horri buruz dagokion informazioa eman beharko da eskaera-orrian.
-
Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak
- 30 urte edo gehiago izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Luzaroko langabe izatea: langabeak izan eta lan-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
Eskainitako lanpostua betetzeko profil profesional egokia edukitzea
- Honako talde hauetako batekoa izatea, titulazioaren edo egindako ikasketen arabera:
- Unibertsitate-titulazioa:
- Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana).
- Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana).
- Unibertsitatekoa ez den titulazioa:
- Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)
- Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) edo Oinarrizko Lanbide Heziketa.
- Profesionaltasun-ziurtagiria.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
- Ikasketarik ez.
Tituluak atzerrian lortutakoak badira, Espainian balio akademikoa eta laborala aitortua izan beharko dute lan-harremana hasten den egunerako.
- Unibertsitate-titulazioa:
- Ahaidetasun-harremanik ez egotea.
- Aurretik ez izatea lan-harreman mugagaberik kontratatutako pertsonarekin.
- Aurretik ez izatea iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremanik kontratatutako pertsonarekin, dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan.
-
Kontratuek bete beharreko baldintzak:
Deialdi honen babesean diruz lagundu daitezkeen kontratuak lan-arloko legeriarekin bat datorren edozein kontratu-modalitate erabilita formalizatu ahal izango dira. Kontratuak, betiere, aldi baterakoak edo mugagabeak izango dira, eta deialdian xedatutako gutxieneko iraupenaren baldintza beteko dute.
Ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak; aldizkako kontratu finkoak, eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko.
- Kontratuko lanpostuek kontratatutako pertsonaren ikasketa edo prestakuntza mailaren araberakoak izan beharko dute.
- Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eredu ofiziala erabilita, eta berariaz jaso beharko dituzte honako hauek: langilearen prestakuntza edo kualifikazio profesionala; kontratuaren hasiera-data eta, hala badagokio, amaiera-data; kontratuaren iraupena; lanaldia, eta beteko den lanpostua.
- Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.
- Gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuetan eta kontratu mugagabeetan, urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa adierazi beharko da kontratuan, eurotan; gutxienez sei hilabeteko eta gehienez urtebeteko iraupena duten kontratuetan, berriz, hileko ordainsaria adieraziko da.
- Kontratuan, hala badagokio, Lanbidek emandako lan-eskaintzaren identifikazio-zenbakia agertu beharko da.
Ordezkari bezala aritzeko beharrezkoa da ordezkapen-ahalordea ziurtatzea:
Erakundearen legezko ordezkaritza bada, eskabidean eskatutako dokumentazioaz gain, hurrengo hau ere aurkeztu beharko da:
- Dokumentu publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notario bidez legimatutako sinadura eta guzti (PDF formatuan).
Borondatezko Legezko Ordezkaritza egiteko, eskabidea egiteko dokumentazioaz gain, hurrengoa ere erantsi beharko da:
Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko.
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
Hiritarrek eskubidea dute ez aurkezteko jorratzen ari den prozeduran aplikatu beharreko arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo ez aurkezteko prozeduran ari den Administrazioak euki dituen dokumentuak (39/ 2015 Legearen 28.2. artikulua – 39/2015 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskubide horretaz baliatzeko, eskabidearen “Aurretik entregatutako dokumentuak” atalean entregatutako dokumentuen gaineko informazioa beteko da.
“Nire kudeaketak” gunearen bitartez egingo da izapideen eta espedienteen egoeraren jarraipena.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.