COVID-19k sortutako krisiaren ondorioz Gipuzkoako turismo-sektoreari sostengua emateko laguntzak. 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako turismo-sektorea babesteko eta hari laguntza ekonomikoa zuzenean emateko dirulaguntzen emakida arautzea, COVID-19ren hedapena geldiarazteko asmoz hartu diren neurrien eragina minimizatzeko eta sektore turistikoaren jarduera ahalik eta azkarren berrekitea ahalbidetzeko.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/25 - 2021/06/15
ZENBATEKOA: 1.250.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte beren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, eta Gipuzkoako turismo-sektoreko mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek, betiere Gipuzkoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere.
ARAUDIA: