COVID-19a dela-eta terrazetako inbertsioak finantzatzeko ostalarientzako dirulaguntzak. Arrasate 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Covid-19aren pandemiagatik ostalaritza eta bestelako aktibitateek kalean jarritako terrazetan zerbitzua emateko beharrezko diren inbertsioetan laguntzea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/04 - 2021/04/30
ZENBATEKOA: 80.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Laguntzaren onuradunak izango dira Arrasateko ostalaritza sektoreko aktibitateak. Baita, ostalaritza aktibitatean zehazki ez daudenak, baina lokalaren kanpoaldean terraza zerbitzua daukatenak.
ARAUDIA:
COVID-19a dela-eta terrazetako inbertsioak finantzatzeko ostalaritzarentzako dirulaguntzen deialdia