«Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programa. Kolektibo kalteberak» izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia. Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira

[COLVU]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programa. Kolektibo kalteberak» izeneko programako dirulaguntzak ematea, Europar Batasunaren Next GenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Dirulaguntzak emango dira 45 urtetik gorako langabeei eta egoera ahulean edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei arreta pertsonalizatua emateko. Arreta hori hainbat motatako ekintzak batzen dituzten banakako ibilbideak garatuz egingo da, hala nola lan-orientazioa eta aholkularitza, prestakuntza eta konpetentzia profesionalak eskuratzea, laneratzea eta enplegua sortzea lanaldi partzialeko aldi baterako lan-kontratuen bidez. Horietan guztietan, gainera, aldi berean indartuko dira benetako berdintasuna eta enplegua lortzeko diskriminaziorik eza.

Aurrekontuko zuzkidura

18.879.757 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 18.879.757 eurokoa da guztira, honela banatuta:

  • 4.883.358 euro, 5.3 b) artikuluan aurreikusitako gastua erantzuteko, parte-hartzaile bakoitzaren banakako ibilbideko prestakuntza-, orientazio- eta laguntza-jarduketengatik. Jarduera horiek 2022ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio eta Europako Batasunak (Next GenerationEU) finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren kargura finantzatua, 2021eko otsaileko eta 2012ko Kontseiluaren (EB) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatua.
  • 13.996.399 euro, parte-hartzaileen lan-kontratuak finantzatzeko, bai eta 5.3 b) artikuluan aurreikusitako gastua finantzatzeko ere, baldin eta aurreko paragrafoan aipatutako Europako funtsekin finantzatutako kredituarekin iristen ez bada. Horietatik 7.700.000 euro 2022. ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 6.296.399 euro, berriz, EAEko Aurrekontu Orokorren 2023. ekitaldiko konpromiso-kredituari.

Prestakuntza-, orientazio- eta enplegu-ekintzak egiteko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondoko norgehiagoka izango da. Eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta hurrenkera berean emango zaizkie diru-laguntzak deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak agortu arte.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:

a) 9.375 euro, parte hartzen duen pertsona bakoitzaren lan-kontratu bakoitzeko.

Dirulaguntza horien bidez ordainduko da hainbat gastu, tartean, kontratatutako pertsonen soldata-kostuak eta gizarte-segurantzakoak, kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla (entitate kontratatzailearen kargura).

Nolanahi ere, dirulaguntzaren zenbatekoa ezingo da izan kontzeptu horrengatiko gastuaren benetako kostua baino handiagoa, eta justifikazioa egiten den unean egiaztatu beharko da, 12.1 b) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

b) 6.000 euro, ibilbidean prestatzeko, orientatzeko eta laguntzeko jardueretarako, honako gastu hauek estaliko dituena:

  • Deialdi honen 4.2.d) artikuluan adierazitakoaren araberako prestakuntza- eta orientazio-ekintzak.
  • Prestakuntza emateko eta lan-eginkizunak gainbegiratzeko lanak egiten dituzten langileen soldata-gastuak eta Gizarte Segurantzakoak, 6 hilabeteri dagozkienak, parte-hartzaileen taldeari proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak ematea barne.• Pertsonei orientazioa eta laguntza ematen dieten langileen soldata-gastuak eta Gizarte Segurantzakoak, 6 hilabeteri dagozkionak, bai eta proiektuaren koordinazio- eta jarraipen-gastuak ere.
  • Jarduketa horiek gauzatzearekin zuzenean lotutako beste kostu batzuk, jarduera horietan emandako denboraren proportzioan: aseguruak, materiala, lokalaren errentamendua, parte-hartzaileentzako kontziliazio-neurriak, etab.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 24an hasi eta 2022ko uztailaren 29an amaituko da.

Eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta hurrenkera berean emango zaizkie diru-laguntzak deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak agortu arte.

Hasierako aurrekontu-zuzkidura eta balizko handitzea amaitu ondoren, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuta emango da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen bidez.

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, ez bada ebazpenik eman espresuki, ulertuko da dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela.

Ordainketa-modua:

Onartutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

  • Proiekturako dirulaguntzaren %66,65 (lehenengo ordainketa), laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.
  • Bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren gainerako zenbatekoari dagokiona, diruz lagundutako jarduerak amaitu eta justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak

Deialdi horren esparruan, honako entitate hauek izan ahalko dira laguntzen onuradunak, horretarako eskaera egin ondoren:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiak
  • Mankomunitateak
  • Kuadrillak
  • Udalerriak
  • Aurrekoen mendeko edo haiei lotutako organismoak eta gainerako entitateak ere, autonomia- eta toki-erakundeen sektore publikoa osatzen dutenak.

Garapen-agentziak

EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.

Betekizunak

  • Entitate-Erregistroan, deialdi honen argitalpen datan, akreditatuta egotea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta hura ordaindu baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

  • Ez dute izan behar zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik, ez eta horretarako desgainkuntza dakarren legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, edo Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta zehazki 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Entitate onuradunak «ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioa («do no significant harm?DNSH» printzipioa) eta etiketatze klimatiko eta digitala erabat betetzen dituztela bermatu beharko dute, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planean, Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko exekuzio-erabakian (Council Implementing Decision-CID) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, baita hura garatzeko araudian ezarritakoarekin bat ere. Proiektuak diseinatu eta gauzatzeko fase guztietan bete beharko dira, modu indibidualean jarduketa bakoitzerako. Ondorio horietarako, dirulaguntza-eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute I. eranskineko ereduan. Helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/servicios/1210501.

  • Halaber, entitate onuradunek konpromisoa hartu beharko dute behar diren eskubideak eta sarbideak onartzeko, Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintari eskudunek dagozkien kontrol-eskumenak betetzeko aukera dutela bermatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren («Finantza Erregelamendua») 129.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita. Konpromiso hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute, II. eranskineko ereduan. Helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/servicios/1210501.

  • Entitate onuradunek proiektu bakoitza bermearekin garatzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak egiaztatu beharko dituzte. Informazio hori egiaztatzeko, entitatearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (eskabide honetara sartuko da). Edonola ere, entitate eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku izan beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Kodea

1210501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Egoitza elektronikoa” botoiaren bidez.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
  • Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
  • Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:

               1-Identifikatu
               2-Datuak bete
               3-Dokumentuak erantsi
               4-Sinatu eta bidali.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta hurrenkera berean emango zaizkie diru-laguntzak deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak agortu arte. Hasierako aurrekontu-zuzkidura eta balizko handitzea amaitu ondoren, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuta emango da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen bidez. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, ez bada ebazpenik eman espresuki, ulertuko da dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez: “Hirugarrenen Erregistro Telematikoa aplikazio sarrera”

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk