EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzak 2021

[bizi-kalitatea]

Deskribapena


Xedea

1. Agindu honen helburua da laguntzetarako deialdia egitea EAEko gaixoek eta haien familien kolektiboek osatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzat.

2. Laguntza hauen helburua da kolektibo horiei laguntzea jarduera batez edo batzuez osatutako proiektuak, 2021eko urtarriletik abendura bitartean egindakoak, finantzatuz. Proiektuek honako xede hauek izan behar dituzte, orobat:

  • a) Gaitasunak eta baliabideak garatzen laguntzea, beren burua zaintzeko gaitasuna ahalik eta handiena izateko eta haien autonomia areagotzeko.
  • b) Haien behar soziosanitarioak lagundu eta bideratzea osasun-sustapenaren ikuspegitik.
  • c) Gaixotasunari buruz, haren arrisku-faktoreei buruz eta bizi-ohitura egokienei buruz duten ezagutza eta informazioa sakontzea.
  • d) Eragindako pertsonen osasun-desberdintasunak gutxitzea eta genero-ikuspegia txertatzea.

3. Deialdi honen bidez finantzatzeko moduko ekintzetatik kanpo gelditzen dira:

  • a) Osakidetzak edo Osasun Sailarekin hitzartutako zentroek jada egiten dituztenen pareko jarduerak.

  • b) Hiesaren eta adikzioen arloko jarduerak, baita ikerketa-lanak eta Osasun Sailean horretarako berariazko laguntza-deialdiak dituzten guztiak ere.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 €

Prestazio ekonomikoa

1.  Laguntzak jarduera batez edo batzuez osatutako proiektuak diruz laguntzeko izango dira, eta ez, ordea, elkarteetako langileen egitura egonkorrei eusteko edo azpiegitura fisikoetan inbertitzeko.

2.  Gastu hauek lagunduko dira diruz:

  • a) Diruz lagundutako jarduerari lotutako langileen gastuak.
  • b) Zeharkako kostuen kontzeptuan eskatutako zenbateko osoaren % 15 gehienez, halakotzat honako hauek hartuta:
    • 1. Erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne.
    • 2. Dieten eta joan-etorrien gastuak. 
    • 3. Kudeaketa-gastuak, jarduera zehatz bati zuzenean lotuta ez badaude ere, diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak badira.

3.  Honako gastu hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko: 

  • a) Gastu finantzarioek. 
  • b) Inbertsio-gastuek. 
  • c) Administrazio-lizentziek. 
  • d) Berandutze-errekarguek eta zehapen administratiboek eta penalek; horien artean daude zergak, tributuak, tasak, gizarte-segurantzako kuotak, prozedura judizialen gastuak edo gatazkak borondatez ebazteko bestelako prozedurak berandu ordaintzeak edo ez ordaintzeak ekarritakoak.

4. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

5.  Diruz laguntzen diren jarduerak ezin ezingo dira azpikontratatu.

6.  Artikulu honetan zehaztuta ez dauden gaiei dagokienez, 38/2003 Legearen 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da, oinarrizko legeri gisa.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

Dirulaguntzaren zenbatekoak ez du inola ere gaindituko:

  • a) Eskatutako zenbatekoa. 
  • b) Diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100. 
  • c) 10.000 euro elkarte bakoitzeko. 
  • d) 15.000 euro elkarteen federazio bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • a)  % 70, laguntza ematen den unean, ebazpena argitaratu eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 artikuluan ezarritako epean.
  • b)  Gainerako % 30a, proiektua egin izana eta haren gastu osoa justifikatu ondoren, 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Edozein ordainketa egin baino lehen, erakundeak zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzari lotutakoak beteta dituela egiaztatuko da, bai eta dirulaguntzak itzultzeko prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik gabeko elkarteak

Betekizunak

  • 1. Betekizun hauek betetzen dituzten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak:

  • 2. Deialdietara ezin izango dira aurkeztu sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotako erakundeak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak ere, dagokion zehapenak ezarritako aldian.
  • 3. Erakundeek prozesu osoan zehar bete beharko dituzte betekizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.
  • Indarrean den araudiak adierazitako beste batzuk alde batera utzi gabe, elkarte onuradunek eginbehar hauek izango dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088708

Eskabideak aurkezteko epea


Aurkezteko epea: 2021eko abuztuaren 13ra arte

1. Eskabideak telematikoki aurkeztuko dituzte, 20.4 artikuluan adierazitakoaren arabera.

2. Erakunde bakoitzak proiektu bakarra eskatu ahal izango du.

3. I. eranskinean, eskabideek zer datu jaso behar dituzten zehaztuta daude. Egoitza elektronikoaren inprimaki normalizatuan emango dituzte datu horiek, agindu honen 20.4 artikuluaren arabera sartu ondoren.

  • 1) Erakundearen eta, hala badagokio, hura ordezkatzen duen pertsonaren identifikazio-datuak:
    • Izena eta identifikazio-dokumentua.
    • Abisuak jasotzeko telefono mugikorra edo helbide elektronikoa.
    • Jakinarazpenak zer hizkuntzatan nahi duen.
    • Zerga-betebeharrak zer lurralde/probintziatan ordaintzen dituen.
    • Erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak.
  • 2) Erakundearen datu osagarriak:
    • Dagokion erregistroan inskribatuta dagoela erakusten duen ziurtagiria.
    • Lan egiten duen eremu geografikoa.
    • Zer zerbitzu ematen dituen.
    • Elkarteko pertsona kopurua, erakundearen aurrekontua eta zuzendaritza-batzordearen osaera.
  • 3) Proiektuaren izena.
  • 4) Proiektuaren arduradun baten harremanetarako datuak.
  • 5) Proiektuaren justifikazioa, zer egoerari erantzun nahi dioten azalduta.
  • 6) Proiektuarekin lortu nahi diren helburu zehatzak.
  • 7) Proiektuaren aurreikusitako garapena (faseak, zereginak, lan-egutegia, jardueren kokalekua eta lurralde-eremua, aurrekontua, giza baliabideak eta bitarteko materialak).
  • 8) Proiektuaren aurreikusitako ebaluazioa, honako hauek jasota:
    • Jardueraren jarraipen- eta inpaktu-adierazleak.
    • Onuradunen adina eta sexua.
    • Onuradunen poztasun-maila.
  • 9) Proiektuko ekitatearen arloko alderdiak: 
    • Gaixotasunaren prozesuan berean genero-desberdintasunak kontuan hartzea.
    • Proiektuari onura ateratzeko aukerak handitzeko estrategiak; bizilekua, adina, dibertsitate funtzionala, hizkuntza edo kalteberatasun sozialeko egoera gorabehera.
    • Xede-populazioak proiektua diseinatzen, abian jartzen eta ebaluatzen parte hartzea.
  • 10) Jarduerak beste jardun-eremu batzuetako beste elkarte edo erakunde batzuekin elkarlanean egitea.
  • 11) Proiektua bat etortzea eremu sanitario eta/edo soziosanitarioan abian diren beste jarduera eta politika publikoekin.
  • 12) Aurrekontu osoa kontzeptuen arabera banakatuta, finantzaketa-iturriak eta proiekturako eskatutako bestelako laguntzak.
  • 13) Deialdian eskatutako zenbatekoa.
  • 14) Agindu honetako 10. artikuluan adierazitako baimenak eta erantzukizunpeko adierazpenak.

4. Eskabidearekin batera, hala badagokio, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • a) Baldin eta eskabidean egiaztapena administrazio publiko eskudunen aurrean zuzenean eskuratzeko oposizioa jasota badago bakarrik:
    • Dagokion administrazio-erregistroan eratu eta inskribatu izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia.
    • Zerga-betebeharrak egunean duela dioen ziurtagiriaren kopia.
    • Gizarte-segurantzarekin dituen betebeharrak egunean daudela dioen ziurtagiriaren kopia. 
  • b) Erakundearen iritziz proiektua hobeto ezagutzeko garrantzitsua den beste edozein dokumentazio.

5. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

6. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabiliz (20. artikuluan aipatuta).

7. Eskabidea aurkezten duen pertsonak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:

  • a)  Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du bestelako egiaztagiririk behar.
  • b)  Pertsona fisikoaren ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, 20.2 artikuluan aipatutako ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu izana egiaztatu beharko du.

8.  Erakunde eskatzaileak eskabidea eta gainerako dokumentazioa zer hizkuntza ofizialetan aurkeztuko duen hautatu behar du. Hizkuntza horri eutsiko zaio prozedura osoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen (azaroaren 24ko 10/1982 Legea) 6.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebatzi eta erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakundeek, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2022ko martxoaren 1era arte

1. Erakunde onuradunek beren proiektuak egitea justifikatu beharko dute.

2. Justifikazioek zer datu eduki beharko dituzten zehaztuta dago II. eranskinean:

  • 1)  Erakundea identifikatzeko datuak.
  • 2)  Proiektuaren izenburua eta espediente-zenbakia.
  • 3)  Proiektuaren iraupena: noiz hasi eta amaitu den.
  • 4)  Proiektuaren jarduerak zehatz-mehatz non izan diren (lurraldea, udalerria, auzoa...).
  • 5)  Proiektua diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen esku hartu duten langileak:
    • Langile kontratatuak eta boluntarioak.
    • Gauzatutako eginkizunak.
    • Dedikazio-denbora.
  • 6)  Egindako jarduerak. Aurreikusitakoaren aldaketak. Garapenean izandako laguntzak eta zailtasunak.
  • 7)  Jarduera-kronograma. Jardueren kopurua eta bakoitzaren iraupena.
  • 8)  Onuradunen kopurua, sexuaren eta adinaren arabera bereizia. 
  • 9)  Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa. Helburuen irismen-maila:
    • Proiektuari azkenean onura atera dioten pertsonen kopurua, adina eta sexua zehaztuta. Bai eta onurarik atera ez dioten pertsonen kopurua, eta hori zergatik izan den.
    • Aurreikusitako jardueretatik zenbat egin diren. Era berean, egin ez dituzten jardueren kopurua eta horren arrazoia.
    • Onuradunen poztasun-maila.
  • 10) Komunitatearen edo boluntarioen eremuko beste elkarte, federazio edo erakunde batzuekiko koordinazioa:
    • Koordinatzea gaixoen beste elkarte batzuekin.
    • Koordinatzea komunitatearen edo boluntarioen eremuko beste elkarte, federazio edo erakunde batzuekin.
  • 11) Gastuen memoria diru-sarreren eta gastuen zerrendarekin banakatuta. Hala badagokio, xede bererako beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu bada, hala adieraziko da.
  • 12) Aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren gastu osoa egiaztatzen duten dokumentuen zerrenda. Honako alderdi hauek zehaztu beharko dira:
    • Kontzeptua.
    • Jaulkitzailea.
    • Data.
    • Zenbatekoa.
    • Jarduerari egotzitako zenbatekoa.
  • 13) Gastu-dokumentu horiek aurkeztutako aurrekontuaren kontzeptuekin bat etorriko dira. Kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoari dagokionez duen proportzioaren araberakoak ere izango dira.
  • 14) Jarduerari lotutako dokumentazio publikoa. 
3. Justifikazioarekin batera, honako hau erantsiko da:
  • a)  Fakturen edo bestelako ordainketa-egiaztagirien kopia sinplea, dirulaguntza gisa eskatutako zenbateko osoa gastatu dela justifikatzeko. Erakundearen ordezkariak sinatuta egongo dira egiaztagiri horiek, eta benetakoak direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkeztuko dituzte.
  • b)  Langile boluntarioek proiektua garatzen eginiko lana justifikatzeko, ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu beharko dute boluntario bakoitzeko. Erakundearen legezko ordezkariak izenpetuko du ziurtagiriaren kopia hori, honako hauek jasota: boluntarioaren datuak (izena, abizenak eta NANa), ordu kopurua, orduko kostua, guztizko zenbatekoa, eta boluntarioaren sinadura. 
    Boluntarioak balioztatzeko, elkartearen inguruko pertsonek ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren kuantifikatze ekonomikoa egingo da. Zenbateko hori elkartearen berezko ekarpena justifikatzeko baino ez da kontuan hartuko, eta orduko 20 euroko muga ezarriko da gehienez.
  • c)  Jarduerarekin zerikusia duten agiri publikoak, hala nola egunkari-zatiak edo proiektuko funtsekin ordainduta egin eta zabaldutako materiala. Dokumentazio hori dagozkien esteka elektronikoen bidez ere egiazta daiteke.
  • d)  Osasun Sailaren babesa jaso dela adierazi izana egiaztatzen duen dokumentazioa (17.10 artikuluaren arabera).
  • e)  Hala badagokio, proiektuaren funtsekin antolatutako lantegi eta ikastaroetan parte hartutakoen laburpena: partaide kopurua adierazi behar dute eta, egokia bada, adinaren eta sexuaren arabera bereizita emango dituzte datuak. 
4. Emandako laguntzarekin ordaindutako gastuak dirulaguntza jaso duen proiektua gauzatzean sortutakoak izan behar dira. Honako gastu hauek dirulaguntzaren kargura behar bezala justifikatutzat joko dira:
  • a)  Erakunde onuradunaren izenean igorritako fakturaren bidez justifikatutakoak. Faktura guztiak 2021ean egindakoak izango dira.
  • b)  Banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak (finantza-entitateek egiten dituzte, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik).
  • c)  Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatutakoak (ordainagiriak eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberakoak izan behar dira).
  • d)  Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean, gastua justifikatzeko, erakunde onuradunak idatzi bat egingo du, eta haren ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «jasotze-agiria» eta hartzailearen sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
  • e)  Boluntarioen kasuan, haien aseguruaren bidez justifikatutako gastuak. Boluntarioen aseguruak bi kontingentzia hauek hartuko ditu barnean: istripuak eta erantzukizun zibila. Azken horrek gutxienez 300.506,05 euroko kapital aseguratua izan behar du, istripu eta aseguru-urte bakoitzeko, polizari atxikitako pertsona bakoitzarentzat. 
  • Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dira, gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.
5. Dirulaguntza jaso aurretik eginiko gastuak ordaindu ahal izango jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2021. urtean sortutakoak badira.
6. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, 20. artikuluan azaltzen den moduan.
7. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2022ko martxoaren 1a da.

Beste tramite batzuk