Bilakatu Covid 19 programa: Covid-19-k kaltetutako enpresentzako laguntza-programa, dibertsifikazio eta/edo birkokatze jarduerak egiten badituzte eta gaitasun berriak garatzen badituzte negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerroetan.
[Bilakatu Covid 19 programa]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da Covid-19ren hedapen azkar eta ustekabekoak eragindako pandemiaren ondorio larriei aurre egitea. Horretarako, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresei, enpresaren jarduera dibertsifikatzeko negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerro berrietarako, eta/edo “reshoring” prozesuarekin edo orain arte Euskal Autonomi Erkidegotik kanpoko beste kokapen batzuetan deslokalizatuta zeuden gaitasunak berriro Euskadin lokalizatzearekin lotutako inbertsioetarako.
Aurrekontuko zuzkidura
11.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza motak
- EFEKTU PIZGARRIA: ezin izango da 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen hasi.
- EPE-MUGA: eskabidea aurkezten den urtean egin beharko da, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra arte, haren ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Egin beharreko inbertsioak gauzatzean, luzapen bakarra eman ahal izango da, gehienez ere 6 hilabetera arte, betiere alegatutako arrazoiek hala justifikatzen badute.
- ONARTUTAKO GUTXIENEKO INBERTSIOA: enpresa handiek gutxienez 1.500.000 euroko inbertsio onartua eta enpleguari eustea lortu beharko dute; ETEek, berriz, gutxienez 200.000 euroko inbertsio onartua eta enpleguari eustea. Kontuan hartuko dira, halaber, aurretik adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iristen ez diren enpresen inbertsioak, baldin eta gutxienez 25 enplegu garbi sortzen badituzte, enpresa handien kasuan, eta gutxienez 5 lanpostu garbi, ETEen kasuan.
- ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak izan ezik, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iristea, gutxienez.
- ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA, kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, eta enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, eta ekoizpen-zentro bat baino gehiago izatekotan, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo ekoizpen-zentroetan bakarrik.
Laguntza mota
- Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10 izango dira enpresa handientzat eta % 15 ETEentzat.
- Diru-laguntzek gehienez 1.000.000,00 euroko muga izango dute enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta
Enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE)
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa Onuradunak
- Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta ezaugarri hau betetzen badute: erauzketa, ekoizpen, eraldatze eta industria-produktuari eta prozesuari lotutako zerbitzu-enpresak izatea, eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.
Baztertutako Enpresak
- Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
Denbora-esparruak, 3.1. c eta c bis) ataletan, baztertu egiten ditu 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden enpresak, salbuespen batekin: 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden mikroenpresei eta enpresa txikiei eman ahal izango zaizkie, betiere beren zuzenbide nazionalaren araberako konkurtso-prozedura batean sartuta ez badaude eta berregituraketa-salbamenduko laguntzarik jaso ez badute.
- Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduan zerrendatutako sektoreetako enpresak. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamendua aplikatuz. Erregelamendu horren bidez, akuikultura produkzioko produktu jakin batzuen ekoizpena eta merkaturatzea bateragarri deklaratzen da, eta akuikuntza kategoria jakin batzuetako produktuak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresak.
- Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordearen aurretiazko erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
- Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen dituzten erakundeak, eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industria eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak:
945 01 82 63
945 01 82 14
945 01 82 46
945 01 98 16
945 01 82 35
e-mails:
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1113401Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2021ko urriaren 15ean amaituko da.
Eskaera Telematikoa
Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako gainerako kudeaketak, covid-19-k kaltetutako enpresentzako laguntza-programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoak, baldin eta dibertsifikazio eta/edo birkokatze jarduerak egiten badituzte eta gaitasun berriak garatzen badituzte negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerroetan. Bilakatu Covid 19 programa, bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- Enpresa eskatzaileak eskabide bat bete beharko du, eta, bertan, honako agiri hauek gehitu beharko ditu:
- Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza. Memoria horretan, honako hauek jasoko dira: industria-plana, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, horrekin lotutako lan-plana eta horiek egiteko epeak. Era berean, memorian modu argian eta zehatzean azaldu beharko da COVID-19ak enpresan izan duen eragina, baita pandemiaren ondorio larriei aurre egiteko proposatutako inbertsio-planarekin (dibertsifikazio-estrategia, gaitasuna handitzea eta gaitasunak lokalizatzea) lor litezkeen onurak ere. Horrez gain, dauden negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu-lerroak, etab., identifikatuko ditu, eta termino horiekin lotuta egingo diren jarduketa berriak adieraziko ditu, horietarako eskatzen baita laguntza.
- Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela, eta pertsona eskatzailearen ahalordea, agiri horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada salbu.
- Urteko kontuak eta dokumentazio osagarriaren kopiak, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; halakorik aurkeztu ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa taldeari buruzkoa ere izan beharko du.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak ematen duen «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla» txostena, eskaera aurkeztu aurreko hilabetekoa. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa taldeari buruzkoa ere izan beharko du.
- Erakundearen erantzunkizunpeko adierazpena. Administrazio nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:
- Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu eta/edo haiengandik jasotako dirulaguntzak, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotako minimis laguntzak barne, minimis laguntzei buruzko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotutakoak.
- Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoela.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Ez duela ebazpen irmo baten bidez jaso dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena.
- Dirulaguntzak jasotzeko debekurik jaso ez duela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako susmoa eragiten duten enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo bestelako inguruabarrak direla eta.
- Berreskuratzeko agindu baten mende ez egotea, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz, eta krisialdian dagoen enpresa bat ez izatea.
- Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.
- Nolanahi ere, dirulaguntza hauen organo kudeatzaileak (Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa Onuradunak
- Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta ezaugarri hau betetzen badute: erauzketa, ekoizpen, eraldatze eta industria-produktuari eta prozesuari lotutako zerbitzu-enpresak izatea, eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.
Baztertutako Enpresak
- Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
Denbora-esparruak, 3.1. c eta c bis) ataletan, baztertu egiten ditu 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden enpresak, salbuespen batekin: 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden mikroenpresei eta enpresa txikiei eman ahal izango zaizkie, betiere beren zuzenbide nazionalaren araberako konkurtso-prozedura batean sartuta ez badaude eta berregituraketa-salbamenduko laguntzarik jaso ez badute.
- Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduan zerrendatutako sektoreetako enpresak. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamendua aplikatuz. Erregelamendu horren bidez, akuikultura produkzioko produktu jakin batzuen ekoizpena eta merkaturatzea bateragarri deklaratzen da, eta akuikuntza kategoria jakin batzuetako produktuak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresak.
- Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordearen aurretiazko erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
- Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen dituzten erakundeak, eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak