Bikaintek 2021: Doktorego industrialak egiteko eta ikertzaile doktoreak hartzeko laguntzak arautzen dituen deialdia
[Bikaintek 2021]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira:
- Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
- Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kostuak batera finantzatuz, 2030eko ZTBParen lehentasun estrategikoekin lerratatutako industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.
Aurrekontuko zuzkidura
5.670.000 €Prestazio ekonomikoa
2021 2022 2023 2024 Doktore-tituludunak kontratatzeko
652.500
1.305.000
652.500
Industriako doktoregaien lerrorako
750.000
780.000
780.000
750.000
Laguntzen gehieneko zenbatekoa (20. art. eta 32. art.)
Laguntzen gehieneko intentsitatea, diruz laguntzeko moduko proiektuko kostuen ehuneko gisa, % 50ekoa izango da.
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiagokoa izango. Linea honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:
- Ikertzaile hautagaia kontratatzeko kostuak.
- Zeharkako kostuak.
- Industriako doktoregaien lerrorako, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa 26.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
- Kontratuaren kostua.
- Zeharkako kostuak.
- Bidaialdi eta egonaldietako gastuak, gehienez 6.000 € arte.
Aplikatu beharreko araudia (4. art.)
Deialdi honen xede diren laguntzei hurrengo araudia aplikatuko zaie:
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26an), horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra). Laguntzek aipatutako Erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan ezarritakoa bete behar dute, eta erregelamendu horretako 25. artikuluan daude sartuta.
- Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren erregelamendua onartu duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea
- Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea
- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua.
LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
(Aginduaren 3. artikuluan biltzen da)
Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.
Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik diru-laguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 34. artikuluetan eta II. Eranskinean ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.
DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: (Aginduaren 25. Artikuluan biltzen da)
- Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: (Aginduaren 37. Artikuluan biltzen da)
2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|
Doktore-tituludunak kontratatzeko | 652.500 | 1.305.000 | 652.500 | |
Industriako doktoregaien lerrorako | 750.000 | 780.000 | 780.000 | 750.000 |

Nori dago zuzenduta
Nori dago zuzenduta
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Betekizunak
-
Bete beharreko baldintzak:
BALDINTZA OROKORRAK (Aginduaren 8. artikuluan biltzen dira)
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita diru laguntza jasoko duen jarduera.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita diru-laguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia betetzea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak edo erakundeak, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean daudenak, ez eta krisialdian dauden enpresak ere, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioarekin bat eginez (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten entitateak, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.
BERARIAZKO BALDINTZA
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak:(Aginduaren 17.artikuluan biltzen dira)
- Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+Gko jarduerak garatzeko langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina. Sustapen-eragina betetzen dela ziurtatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi eskabidea egin aurretik.
- Diru-laguntza jaso ahal izango dute entitate onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten 24 hilabeteko etengabeko kontratuek, laguntzaren hasiera-datatik zenbatzen hasita.
- Kontratazioak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen instalazio batean egin beharko dira, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.
- I+G proiektuko jarduerak garatzeko ikertzaileak erakunde eskatzailearen plantillan egon daitezke dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den unean, betiere kontratazioa aurreko ekitaldiko Bikaintek laguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren egin bada, edo ikertzaile hautagaiaren kontratua lehenago diruz lagunduta egon bada Bikainteken industria-doktoregoen lerroan eta laguntza horrek, bere garaian, erakunde eskatzailean berriz sartzea eragin bazuen.
- Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilaren araberako ordainsaria bermatuz. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da, urteko deialdiaren ebazpen bakoitzean finkatzen dena.
- Ez dira diruz lagunduko deialdiaren aurreko 4 urteetan doktore-titulua duten langileak kontratatzeko laguntza-programetan diruz lagundutako kontratu bat izan duen ikertzaile batekin egindako kontratuak.
- Deialdi honetan xedatutakoaren babesean kontratatzen diren ikertzaileak atxikipen-zentroan sartu beharko dira, betiere zentro horrekin adostuta, gehienez ere hilabeteko epean, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta, betiere, 2020ko abenduaren 31 baino lehen. Laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren sartzen bada doktorea lan-zentrora, lantokian lanean hasten den egunetik aurrera hasiko da kontatzen laguntza.
- Doktorea Ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen laguntzaren epea.
- Deialdi bakoitzean, erakunde eskatzaile batek doktore-titulua duten 2 pertsona kontratatzeko laguntza jaso ahal izango du gehienez (19. art.).
- Kontratatuek bete beharreko baldintzak: (Aginduaren 18. artikuluan biltzen da)
- Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean. Doktore-titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, Espainiako unibertsitate-sisteman duen baliokidetasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Eskaera aurkeztu aurretik, laguntza eskatzen duen erakundearekin lan-harremanik ez izatea, ezta harekin akzio- edo sozietate-loturaren bat duen beste erakunderen batekin ere, edo 17.4. artikuluan zehaztutako kasuren batean ez egotea.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate baten eskabideak hautagai gisa ez agertzea.
- Industriako doktoregaien lerroa:
- Erakunde onuradunak (29.art.). Industriako doktoregaien lerroko dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira agindu honen 7. artikuluan aurreikusitakoak, hau betetzen badute:
- Industria-ikerketako proiektu bat garatzen duten enpresak, enpresa bertako langileekin edo kontratatu berriekin. Pertsona horiek proiektuaren ezagutza-arloan matrikulatuta egon beharko dute, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu bateko doktorego-ikaskuntzetan.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
- Aurreko deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak beren plantillan sartzea, baldin eta enpresa batentzat interesgarriak diren industria-ikerketako proiektu batean parte hartzen badute eta proiektuaren ezagutza-arloko doktorego-irakaskuntzetan matrikulatuta badaude EAEko unibertsitate publiko edo pribatu batean; eta
- Enpresa horrekin lankidetzarako kontratu bat izenpetu izana, industria-ikerketako proiektua garatzeko. Kontratu horren kopurua, gutxienez, prestakuntzan dagoen ikertzailearen kontratuaren %30ekoa izango da.
- Enpresetako I+G unitateak enpresatzat hartuko dira.
- Deialdi bakoitzean enpresa batek bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango du gehienez, bai enpresak zuzenean aurkeztutako eskabideak bai ZTBESn integratutako eragileetako batekin lankidetzan garatutakoak kontuan harturik. Bestalde, ZTBESn integratutako eragile bakoitzak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, plantillan dituen doktoreen % 10 adina tesi egiteko laguntza jaso ahal izango du.
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak: (Aginduaren 27. artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileak doktorego-ikasketetan matrikulatuta egon beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko zein pribatu bateko zentro batean, eta enpresa batean edo enpresa baten eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragile baten arteko lankidetzan gauzatu beharko du industria-ikerketako proiektua, Teknologia Zentroen, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen eta enpresetako I+G Unitateen kategorietan. Eragile horrek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko 2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera egiaztatuta egon behar du.
- Diruz lagunduko diren kontratuek lau urteko iraupena izango dute gutxienez, doktorego-programa batean lehen matrikulazioa egiten denetik kontatzen hasita.
- Industria-proiektu bat garatzea izango da haien lana, zeinaren emaitza enpresa interesdunarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat izango baita, enpresak garatzen duen ikerketa-lerro baten barruan, betiere proposatutako jarduerak berriak badira edo I+Gko jarduera arrunten parte gisa enpresak aurrera eramango ez lukeen ikerketa baten edo ikerketa-lerro baten hedakuntza edo betearazpena badakarte. Sustapen-eragina betetzen dela ziurtatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi eskabidea egin aurretik.
- Oro har, laguntzako lehen hiru urteetan lortu beharko dute doktore-gradua. Doktore gradua lortzen dutenetik aurrera, doktorego ondoko hobekuntza-aldi bat garatzeko aukera emango dien ikerketa-jarduerak egingo ditu ikertzaileak, enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan. Salbuespen-gisa, doktore gradua laguntzako laugarren urtean lortu ahal izango da, betiere doktorego tesiaren eboluzioak hori ziurtatzen badu. Ondorio horietarako, doktorego gradua doktorego-tesia defendatu eta onartzeko ekitaldiaren datan lortu dela ulertuko da.
- Diruz lagunduko diren kontratuek euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanpostuetarako izan beharko dute.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da, urteko deialdiaren ebazpen bakoitzean finkatuko dena.
- Laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren sartzen bada doktorea lantokian, benetan sartzen denetik hasiko da laguntzaren epea kontatzen. Sartzeko data horrek kontratuak aurkezteko 35. artikuluan ezarritako epearen barruan egon beharko du.
- Doktoregaia laguntza ematen duen ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea kontatzen.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak eta eskubideak. (Aginduaren 28. Artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Deialdiaren urtean doktorego-programa batean onartua izateko eskabidea aurkeztu izana eta, kontratua formalizatzeko unean, programa horretan matrikulatuta edo onartuta egotea, 35. artikuluaren arabera.
- Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak.

- Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.
- Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.
- Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:
- Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean‑unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.
- Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kontaktua
Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
Tfno.: 945 01 82 54 / 945 01 99 85 / 945 01 82 57
E-Mail: x-dominguezlopez@euskadi.eus
Kontaktu Presentziala
Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0045416_0045417Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 25ean hasi eta 2021eko maiatzaren 17an amaituko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

- Doktore-tituludunak kontratatzeko eskaerekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztuko da:
- Entitate eskatzaileari buruzko agiriak: (21.1 Artikulua)
- Erakundea identifikatzeko datuak.
- Erakundearen memoria, honako datu hauek jasotzen dituena:
- Jarduera nagusiaren eta jarduera garatzen duen ekoizpen-sektorearen deskribapen laburra.
- Negozio-bolumena eta lortutako emaitzak.
- Aurrekariak I+G arloan.
- Enpresak dituen produkzio-bitartekoak.
- Giza baliabideak, kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.
- Kontratatutako pertsonak lan egingo duen proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak Agindu honen I. eranskinean aurkeztutako eskema jarraituko du.
- Kontratatutako langilea txertatuko den I+Gko lantaldearen edo ikerketa-taldearen curriculum laburra.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Kontratatutako langileari buruzko agiriak: [21.2 Artikulua]
- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia.
- Doktore-tituluaren kopia, edo eskabidea aurkezten den datan doktore-graduaren jabe izatearen ziurtagiri akademikoarena.
- Curriculum Vitae-a, garatu beharreko I+G proiektuaren inguruko meritu garrantzitsuenak jasotzen dituena: laneko esperientzia profesionala, beti ere, proiektuaren arloko gaietan, proiektuarekin zerikusia duten argitalpenak, etab.
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratuta.
- Desgaitasun-ziurtagiria, horrela badagokio (% 33 edo gehiagokoa).
- Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko. [21.3 Artikulua]
- Industriako doktoregaien lerroko eskaerekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztuko da:
- Entitate eskatzaileari buruzko agiriak: [33.1 Artikulua]
- Erakundea identifikatzeko datuak.
- Erakundearen memoria, honako datu hauek jasotzen dituena:
- Jarduera nagusiaren eta jarduera garatzen duen ekoizpen-sektorearen deskribapen laburra.
- Negozio-bolumena eta lortutako emaitzak.
- Aurrekariak I+G arloan.
- Enpresak dituen produkzio-bitartekoak.
- Giza baliabideak, kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.
- Kontratatutako pertsonak lan egingo duen proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak Agindu honen I. eranskinean adierazitako eskema jarraituko du.
- Kontratatutako langilea txertatuko den I+Gko lantaldearen edo ikerketa-taldearen curriculum laburra.
- Enpresaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen arteko lankidetza-kontratuaren kopia, halakorik badago.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiri ofizialak (sailari horiek eskatzeko baimena eman ez badio).
- Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko. [33.2 Artikulua]
- Kontratatutako langileari buruzko agiriak: [33.3 Artikulua]
- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia.
- Unibertsitate-tituluaren ziurtagiri akademiko ofiziala. Bertan, lortutako kalifikazioak eta horiek lortu diren datak adieraziko dira. Espedienteak 1etik 10era bitarteko batez besteko nota jaso behar du.
Ikasleak atzerrian egin baditu ikasketak, ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da eta, horrekin batera, zinpeko itzulpena, hura EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean ez badago. Edonola ere, espediente akademikoaren ziurtagirian edo espedienteari atxikitako beste dokumentu batean jaso beharko da zein diren dagokion ebaluazio-sistemako gehienezko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein den irakasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifikazioa. Gainera, Espainiako ebaluazio-sistemaren barruan espediente akademikoaren batez besteko nota zein den adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko du. - Curriculum Vitae a, erakunde kontratugileak proposatutako lanpostuarekin lotutako merezimendu garrantzitsuenak azpimarratuta, lan-arloari nahiz arlo zientifikoari dagokionez; eskabidearen unean, eguneratuta egon beharko du. Ikerketa-esperientzia egiaztatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira.
- Proiektuari lotutako doktorego-tesiaren memoria: prestakuntzan dagoen ikertzaileak garatu behar dituen jardueren deskribapenean laguntzarako aurreikusitako lau urteak jaso behar dira.
- Laguntzak irauten duen epean egitea aurreikusten diren egonaldiei buruzko azalpen memoriak eta aurrekontuak, zein urtetan egingo diren adierazita.
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratuta.
- Desgaitasun-ziurtagiria, hala badagokio (% 33 edo gehiagokoa).
- Kontratatutako pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko. [33.4 Artikulua]
-
Bete beharreko baldintzak:
BALDINTZA OROKORRAK (Aginduaren 8. artikuluan biltzen dira)
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita diru laguntza jasoko duen jarduera.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita diru-laguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia betetzea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak edo erakundeak, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean daudenak, ez eta krisialdian dauden enpresak ere, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioarekin bat eginez (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten entitateak, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.
BERARIAZKO BALDINTZA
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak:(Aginduaren 17.artikuluan biltzen dira)
- Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+Gko jarduerak garatzeko langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina. Sustapen-eragina betetzen dela ziurtatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi eskabidea egin aurretik.
- Diru-laguntza jaso ahal izango dute entitate onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten 24 hilabeteko etengabeko kontratuek, laguntzaren hasiera-datatik zenbatzen hasita.
- Kontratazioak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen instalazio batean egin beharko dira, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.
- I+G proiektuko jarduerak garatzeko ikertzaileak erakunde eskatzailearen plantillan egon daitezke dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den unean, betiere kontratazioa aurreko ekitaldiko Bikaintek laguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren egin bada, edo ikertzaile hautagaiaren kontratua lehenago diruz lagunduta egon bada Bikainteken industria-doktoregoen lerroan eta laguntza horrek, bere garaian, erakunde eskatzailean berriz sartzea eragin bazuen.
- Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilaren araberako ordainsaria bermatuz. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da, urteko deialdiaren ebazpen bakoitzean finkatzen dena.
- Ez dira diruz lagunduko deialdiaren aurreko 4 urteetan doktore-titulua duten langileak kontratatzeko laguntza-programetan diruz lagundutako kontratu bat izan duen ikertzaile batekin egindako kontratuak.
- Deialdi honetan xedatutakoaren babesean kontratatzen diren ikertzaileak atxikipen-zentroan sartu beharko dira, betiere zentro horrekin adostuta, gehienez ere hilabeteko epean, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta, betiere, 2020ko abenduaren 31 baino lehen. Laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren sartzen bada doktorea lan-zentrora, lantokian lanean hasten den egunetik aurrera hasiko da kontatzen laguntza.
- Doktorea Ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen laguntzaren epea.
- Deialdi bakoitzean, erakunde eskatzaile batek doktore-titulua duten 2 pertsona kontratatzeko laguntza jaso ahal izango du gehienez (19. art.).
- Kontratatuek bete beharreko baldintzak: (Aginduaren 18. artikuluan biltzen da)
- Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean. Doktore-titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, Espainiako unibertsitate-sisteman duen baliokidetasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Eskaera aurkeztu aurretik, laguntza eskatzen duen erakundearekin lan-harremanik ez izatea, ezta harekin akzio- edo sozietate-loturaren bat duen beste erakunderen batekin ere, edo 17.4. artikuluan zehaztutako kasuren batean ez egotea.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate baten eskabideak hautagai gisa ez agertzea.
- Industriako doktoregaien lerroa:
- Erakunde onuradunak (29.art.). Industriako doktoregaien lerroko dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira agindu honen 7. artikuluan aurreikusitakoak, hau betetzen badute:
- Industria-ikerketako proiektu bat garatzen duten enpresak, enpresa bertako langileekin edo kontratatu berriekin. Pertsona horiek proiektuaren ezagutza-arloan matrikulatuta egon beharko dute, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu bateko doktorego-ikaskuntzetan.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
- Aurreko deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak beren plantillan sartzea, baldin eta enpresa batentzat interesgarriak diren industria-ikerketako proiektu batean parte hartzen badute eta proiektuaren ezagutza-arloko doktorego-irakaskuntzetan matrikulatuta badaude EAEko unibertsitate publiko edo pribatu batean; eta
- Enpresa horrekin lankidetzarako kontratu bat izenpetu izana, industria-ikerketako proiektua garatzeko. Kontratu horren kopurua, gutxienez, prestakuntzan dagoen ikertzailearen kontratuaren %30ekoa izango da.
- Enpresetako I+G unitateak enpresatzat hartuko dira.
- Deialdi bakoitzean enpresa batek bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango du gehienez, bai enpresak zuzenean aurkeztutako eskabideak bai ZTBESn integratutako eragileetako batekin lankidetzan garatutakoak kontuan harturik. Bestalde, ZTBESn integratutako eragile bakoitzak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, plantillan dituen doktoreen % 10 adina tesi egiteko laguntza jaso ahal izango du.
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak: (Aginduaren 27. artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileak doktorego-ikasketetan matrikulatuta egon beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko zein pribatu bateko zentro batean, eta enpresa batean edo enpresa baten eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragile baten arteko lankidetzan gauzatu beharko du industria-ikerketako proiektua, Teknologia Zentroen, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen eta enpresetako I+G Unitateen kategorietan. Eragile horrek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko 2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera egiaztatuta egon behar du.
- Diruz lagunduko diren kontratuek lau urteko iraupena izango dute gutxienez, doktorego-programa batean lehen matrikulazioa egiten denetik kontatzen hasita.
- Industria-proiektu bat garatzea izango da haien lana, zeinaren emaitza enpresa interesdunarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat izango baita, enpresak garatzen duen ikerketa-lerro baten barruan, betiere proposatutako jarduerak berriak badira edo I+Gko jarduera arrunten parte gisa enpresak aurrera eramango ez lukeen ikerketa baten edo ikerketa-lerro baten hedakuntza edo betearazpena badakarte. Sustapen-eragina betetzen dela ziurtatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi eskabidea egin aurretik.
- Oro har, laguntzako lehen hiru urteetan lortu beharko dute doktore-gradua. Doktore gradua lortzen dutenetik aurrera, doktorego ondoko hobekuntza-aldi bat garatzeko aukera emango dien ikerketa-jarduerak egingo ditu ikertzaileak, enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan. Salbuespen-gisa, doktore gradua laguntzako laugarren urtean lortu ahal izango da, betiere doktorego tesiaren eboluzioak hori ziurtatzen badu. Ondorio horietarako, doktorego gradua doktorego-tesia defendatu eta onartzeko ekitaldiaren datan lortu dela ulertuko da.
- Diruz lagunduko diren kontratuek euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanpostuetarako izan beharko dute.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da, urteko deialdiaren ebazpen bakoitzean finkatuko dena.
- Laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren sartzen bada doktorea lantokian, benetan sartzen denetik hasiko da laguntzaren epea kontatzen. Sartzeko data horrek kontratuak aurkezteko 35. artikuluan ezarritako epearen barruan egon beharko du.
- Doktoregaia laguntza ematen duen ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea kontatzen.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak eta eskubideak. (Aginduaren 28. Artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Deialdiaren urtean doktorego-programa batean onartua izateko eskabidea aurkeztu izana eta, kontratua formalizatzeko unean, programa horretan matrikulatuta edo onartuta egotea, 35. artikuluaren arabera.
- Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.
- Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.
- Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:
- Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean‑unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.
- Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Dirulaguntzaren justifikazioa
ARAUBIDEA
AGINDUA, 2021eko martxoaren 8koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+Gko proiektuak egiteko laguntzak – Bikaintek programa. (EHAA 53. zk., 2021eko martxoaren 15a, astelehena).
JUSTIFIKAZIOA AURKEZTEKO MODUA (24. eta 36. artikuluak)
Era telematikoan Nire Karpeta bidez
JUSTIFIKATZEKO EPEA (24. eta 36. artikuluak)
Hilabeteko epean aurkeztu beharko da dokumentazioa, urtealdi bakoitzaren exekuzio-epea amaitzen den datatik zenbatzen hasita.
JUSTIFIKAZIO BAKOITZEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA - DOKTOREAK KONTRATATZEKO LERROA (24. artikulua)
- Ordainketa eskaera eta erantzukizunpeko adierazpena. (Nire karpetaren bidez, espedientera sartu eta justifikazio-inprimakia bete.)
- Jarduera zientifiko-teknikoaren memoria eta ikertzailearen lanordu txostena. (Inprimakian emandako ereduak deskargatu)
- Kontratatutako langilearen azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta.
- Kontratatutako langilearen azken bi nomina eguneratuak eta horien ordainketa-ziurtagiriak.
- Justifikazio aldiko Gizarte Segurantzako azken bi RNT agiriak (langileen izenen zerrenda).
JUSTIFIKAZIO BAKOITZEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA – DOKTOREGAIAK KONTRATATZEKO LERROA (art.36)
- Ordainketa eskaera eta erantzukizunpeko adierazpena. (Nire karpetaren bidez, espedientera sartu eta justifikazio-inprimakia bete.)
- Jarduera zientifiko-teknikoaren memoria eta ikertzailearen lanordu txostena. (Inprimakian emandako ereduak deskargatu)
- Eskabidean adierazitako doktorego-programan urteroko matrikula egin izanaren egiaztagiria.
- Kontratatutako langilearen azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta.
- Kontratatutako langilearen azken bi nomina eguneratuak eta horien ordainketa-ziurtagiriak.
- Justifikazio aldiko Gizarte Segurantzako azken bi RNT agiriak (langileen izenen zerrenda).
- Aurreikusitako egonaldiak egin badira: bidaia edo/eta ostatuari dagozkien gastuen egiaztagiriak.
- Erakunde eskatzailea ZTBESko Teknologia Zentrua edo IKZ bada: erakunde eskatzailearen eta enpresa laguntzailearen artean sinatutako lankidetza-kontratuari dagozkion fakturak eta kobrantza-ziurtagiriak.
Entitate onuradunak, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren eskariz, haren esku jarriko du beharrezkoa den dokumentazio guztia, aurkeztu dituen datuak egiazkoak direla eta diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatzeko.
Dokumentazioa ezarri den epean aurkeztu ezean, ez-betetzearen espedientea hasi ahalko da. Bertan, entzuteko izapidea egingo zaio entitate interesdunari, eta, hala badagokio, laguntzarako eskubidea galdu dela adieraziko du organo eskudunak, ebazpen baten bidez. Gainera, egokia bada, jaso den laguntza eta horri dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra ezarriko da.