2021ko Bideratu Berria programa: Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak
[Bideratu Berria 2021]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2021ko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira (Aginduaren bidez, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira).
Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Eman beharreko laguntzak aurrerakin itzulgarrien bidez gauzatuko dira, sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute.
- Muga: 1.000.000 euro eta berregituraketa-neurrien kostu osoaren %50a
- Bermeak: sozietatearen ondasun eta eskubideen deskribapena, balorazio eguneratua eta kargen zehaztapena.

Nori dago zuzenduta
Krisialdiak jotako enpresa txiki edo Enpresa Ertaina izatea
Betekizunak
-
Betekizunak:
Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
- Eraginpeko lantokia eta/edo ustiaketa-zentroa izatea Euskal Autonomia Erkidegoan
- Enpresa txiki edo Enpresa Ertaina izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan (EBAO, L124, 2003ko maiatzaren 20koa) enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz ezarritakoa edo gomendio hori ordeztu edo aldatzeko xedapenak betez
- Laguntzak eskatu aurreko bi ekitaldietan, beheko bi baldintza hauetako bat betetzea, gutxienez:
- Ekitaldi bakoitzean zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 40tik gorakoa izatea.
- Aktiboko partiden guztizkoak 1,5 milioi euroko zenbatekoa gainditzea.
- Urteko negozio-zifraren zenbateko garbiak 3,0 milioi euroko zenbatekoa gainditzea
Krisi-egoeran egotea, bere finantza-baliabideen bidez edo akziodun eta hartzekodunak ekartzeko prest dauden baliabideen bidez, epe labur edo ertainean ekonomikoki desagertzea ekarriko dioten galerak garbitzeko gai ez izateagatik, kanpoko esku-hartzerik ez badago.
Bereziki, enpresa txiki eta ertain bat krisian dagoela joko da hurrengo hiru irizpideetako bat betetzen badu:
- Erantzukizun mugatuko sozietate bat bada, harpidetutako kapital sozialaren erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz; hori gertatzen da, metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz metatutako zenbateko negatiboa handiagoa denean harpidetutako kapital sozialaren erdia baino.
- Sozietate batean gutxienez bazkide batzuek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea dutenean, kontabilitatean ageri diren euren funts propioen erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz.
- Enpresa porrot edo kaudimengabezia prozeduran dagoenean edo bere Zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak betetzen dituenean porrot edo kaudimengabezia prozedura baten pean jartzeko, hartzekodunek hala eskatuta.
Talde bateko kide diren enpresak ezingo dira agindu honetan araututako laguntzez baliatu, salbu eta egiaztatzen bada enpresak dituen zailtasunak enpresarenak berarenak direla, eta ez direla taldearen barruko kostuen esleipen arbitrario baten ondorio.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 14
e-mail: d-industria@euskadi.eus
Kodea
0091106Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2021ko urriaren 15ko 15:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 15:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Izapideak
Eskabideak aurkeztea, errekerimenduak, jakinarazpenak eta agindu honetan jasotako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskatzaileek, eskabide-orria betetzeaz gain, Berregituraketa Plan bat aurkeztu beharko dute, gutxienez datu hauek jasoko dituena:
- Enpresaren azken urteetako bilakaera eta egungo egoera.
- Enpresa krisialdira eraman duten faktoreen azterketa.
- Merkatuaren bilakaeraren gaineko hipotesien azterketa, merkatu-azterketatik ateratzen diren hipotesiena.
- Enpresa desagertzeak eskualdean edo herrialdean izan ditzakeen ondorio ekonomiko eta sozialen ebaluazioa.
- Plan Estrategikoaren proposamen bat, aurreikusitako berregituraketa-neurriak eta horien kostuak jasoko dituena.
- Neurriak aplikatzeko egutegia eta berregituraketa-plana osoki gauzatzeko epea.
- Aplikatu beharreko finantza-neurrien deskribapen xehea, enpresako akziodunen finantza-konpromisoak barne (kapital-ekarpenak, zorrak barkatzea, maileguak, bermeak eta baliabideak emateko beste modu batzuk).
- Emaitza-kontuen hurrengo bost urteetarako aurreikuspena, enpresaren funtsen errentagarritasunaren kalkuluarekin eta sentikortasun-analisiarekin, hainbat hipotesitan oinarrituta.
- Enpresaren bi egoera hauek konparatzea: enpresaren egoera berregituraketa-plana egin ostean, eta enpresaren egoera plan hori burutuko ez balu.
- Berregituraketa-planean ezarritako neurriak gauzatzeko lan-akordioa, bereziki neurri horiek langile-murrizketa jasotzen badute.
- Laguntzak eman ondoren dibidendu-banaketa egingo ez delako konpromisoa, ez eta berregituraketa-plana gauzatzeko epean ere.
- Laguntza eman ostean eta data horretatik zenbatzen hasita hiru urteko epean enpresak hirugarrenei akzioak besterentzen badizkie eta horrek kontrol-aldaketa badakar, enpresak Eusko Jaurlaritzari aurretiaz baimena eskatuko diola adierazten duen konpromisoa.
- Berregituraketa-aldian beste enpresa batzuetan partaidetzarik ez eskuratzeko konpromisoa, kasu honetan izan ezik: partaidetzak eskuratzea ezinbestekoa izatea onuradunaren epe luzerako bideragarritasuna bermatzeko badauden merkatuetan edo berrietan.
- Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzean, lehia-abantaila gisa, estatuaren laguntzari publizitaterik ez emateko konpromisoa.
- Adieraztea berdintasun-plana duen edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako lankidetzan ari den erakunde baten ziurtagiriak dituen, baita jazarpen sexistaren kontrako protokoloak, lana eta familia uztartzeko neurriak eta abar ere.
Halaber, dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
- Enpresaren eraketa-eskritura, bai eta estatutuena ere, eskumeneko erregistroan behar bezala inskribatuta, eta ondorengo aldaketena, halakorik balego.
- Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea.
- Azken bi ekitaldietako Urteko Kontu Auditatuak; horiek izan ezean, Sozietate Zergaren azkeneko bi aitorpenak.
- Erantzukizunpeko adierazpena, enpresaren aktiboak osatzen dituzten ondasunak edo eskubideak zehazten dituena, ekoizpen-prozesuari lotuta dauden edo ez gorabehera, eta balorazio-irizpide orokorren araberako balorazio eguneratua jasotzen duena, bai eta haien kargen zehaztapena ere.
-
Betekizunak:
Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
- Eraginpeko lantokia eta/edo ustiaketa-zentroa izatea Euskal Autonomia Erkidegoan
- Enpresa txiki edo Enpresa Ertaina izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan (EBAO, L124, 2003ko maiatzaren 20koa) enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz ezarritakoa edo gomendio hori ordeztu edo aldatzeko xedapenak betez
- Laguntzak eskatu aurreko bi ekitaldietan, beheko bi baldintza hauetako bat betetzea, gutxienez:
- Ekitaldi bakoitzean zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 40tik gorakoa izatea.
- Aktiboko partiden guztizkoak 1,5 milioi euroko zenbatekoa gainditzea.
- Urteko negozio-zifraren zenbateko garbiak 3,0 milioi euroko zenbatekoa gainditzea
Krisi-egoeran egotea, bere finantza-baliabideen bidez edo akziodun eta hartzekodunak ekartzeko prest dauden baliabideen bidez, epe labur edo ertainean ekonomikoki desagertzea ekarriko dioten galerak garbitzeko gai ez izateagatik, kanpoko esku-hartzerik ez badago.
Bereziki, enpresa txiki eta ertain bat krisian dagoela joko da hurrengo hiru irizpideetako bat betetzen badu:
- Erantzukizun mugatuko sozietate bat bada, harpidetutako kapital sozialaren erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz; hori gertatzen da, metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz metatutako zenbateko negatiboa handiagoa denean harpidetutako kapital sozialaren erdia baino.
- Sozietate batean gutxienez bazkide batzuek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea dutenean, kontabilitatean ageri diren euren funts propioen erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz.
- Enpresa porrot edo kaudimengabezia prozeduran dagoenean edo bere Zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak betetzen dituenean porrot edo kaudimengabezia prozedura baten pean jartzeko, hartzekodunek hala eskatuta.
Talde bateko kide diren enpresak ezingo dira agindu honetan araututako laguntzez baliatu, salbu eta egiaztatzen bada enpresak dituen zailtasunak enpresarenak berarenak direla, eta ez direla taldearen barruko kostuen esleipen arbitrario baten ondorio.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak