Euskal sortzaile eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak: zinema eta literatura (2021)

[bidaia-poltsak]

Deskribapena


Xedea

2021erako, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak ematea, hurrengo modalitateetan:

  • Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan beren film luze edo laburren bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

    Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea.

  • Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Aurrekontuko zuzkidura

18.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Dagokion ekitaldian parte hartzekoak: joan-etorria, ostatua eta dietak.

Gehieneko gastuak pertsonako eta eguneko :

Espainian: hirurogeita hamar (70) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietetarako.

Espainiatik kanpo:ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietetarako.

  1. Soilik ostatu-gau baten gastua eta bi egunetako dietak onartuko dira ekitaldiko. Bi emanaldi edo gehiago izanez gero, bi gauren gastua eta hiru eguneko dietak onartu ahal izango dira gehienez.
  2. Ekitaldiko pertsona bakar baten gastuak lagunduko dira diruz. Ekitaldi bererako eskaera bat baino gehiago bada, lehen erregistratu denak jasoko du laguntza.
  3. Automobila erabiliz gero (Espainia, Frantzia eta Portugalen bakarrik): zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko, gehi autopista eta aparkalekua. Kilometro-kopurua kalkulatzeko, pertsona fisiko edo juridikoaren egoitza soziala edo errolda hartuko da abiapuntutzat.
  4. Ibilgailua alokatua denean: alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta aparkalekua.
  5. Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero: txartel arrunta ordainduko da.
  6. Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean.

Ordainketa bakarra, jarduera amaitu eta justifikatu ondoren.

  • 5.000 km-tik harago egitekoak diren ekitaldiak: 1.150 €.
  • 1.201 km-tik 5.000 km-ra bitartean egitekoak diren ekitaldiak: 900 €.
  • Gehienez ere 1.200 km-ra egitekoak diren ekitaldiak: 500 €.

Eskatzaile edo proiektu bakoitzaren gehienezkoa: 2.000 €.

Dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, indarrean dagoen zerga araudiaren baitan dagozkion atxikipen eta konturako ordainketak.

Kasua bada, jarduera hasteagatik aplikagarria den atxikipena, onuradunak eskatu beharko du. Eskaera hori justifikazio unean aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Pertsona fisikoa edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hizkuntza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatea
  • Erakunde-mota hauetakoren bat ez izatea: nagusiki kapital publikoa duten erakunde pribatuak eta fundazioak; edota dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteak.
  • Diru-laguntza eta laguntza publikoak lortzea galarazten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatea.
  • Legez debekatuta ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea, berariaz aipatuta sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapenak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntzak edo dirulaguntza batzuk eman badiziote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza eman eta, hala dagokionean, ordaindu.
  • Aplikagarria izango da dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. eta 13.2 artikuluetan eta hori garatzeko araudian oro har aurreikusitakoa.
  • Baldintza horiek guztiak jasotako dirulaguntzaren kitapena eman arte bete beharko dira, ez bakarrik onuradun-izaera izan ahal izateko, baita izaera horri eusteko ere.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindakoak diren agiriak. Agiri horiek administrazioak berak kontsulta edo atera ahal izango ditu, interesdunak kontrakoa adierazi ezean. Kontrakoa adieraziz gero, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
  • Egungo zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste «minimis» laguntza batzuk jakinaraztea.
  • Dagokion egintzaren arduradunaren ziurtagiria, gonbidapena edo kontratua.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Kizkitza Galartza

k-galartza@etxepare.eus

Telefonoa: 943023409

Jendaurreko arreta:

Etxepare Euskal Institutua

Andre Zigarrogileak plaza, 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

goizeko 8:30etik 14:00etara (aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharreko jarduerak aurkeztu ahal izango dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira ebazpenak, eskaera behar bezala betetzen den egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Bi hilabeteko epea izango dute eskatzaileek jasotako diru-laguntza justifikatzeko, jarduera amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Jarduera abenduan egiten bada, epe hori 2021ko urtarrilaren 31n amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk