Karrera Judizialera eta Fiskalera, eta Justizia Administrazioko Idazkaritza Judizialeko Kidegora sarbidea prestatzeko 2021-2022ko diru-laguntzak

[bekak: 2021-2022ko Karrera Judiziala]

Deskribapena


Xedea

Zuzenbideko lizentziadunek erraz izan dezaten beren urratsak Karrera judizialera eta fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduko karrerara bideratzea. Hartara, Justizia Administrazioak langile egonkorrak izango ditu, eta lana zorrotzago eta kalitate hobeaz egiteko moduan egongo da.

Aurrekontuko zuzkidura

264.000 euro

Prestazio ekonomikoa

2020ko ekitaldian, agindu honek jasotzen dituen laguntzetarako (40) berrehun eta hogeita hamaika mila (264.000) euroko kopurua ezarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenaren kontura.

Ordainketa-modua:

Beka bakoitzak 6.600 euroko laguntza emango du, urtero. Hilero emango du zati bat, 550 euro, hila hasterako.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Eskatzailea aurkeztu den oposizioen azken deialdian eskatzen ziren baldintzak betetzea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan bertan bizi izatea.

  • Zuzenbidean lizentzia edo gradua izatea

  • Lizentziatura edo Gradua gehienez ere orain dela zazpi urte lortutakoa izatea.
  • Karrera Judizial edo Fiskaleko nahiz Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea, edo eskabidea aurkezten den unean prestatzailerik ez badago, edukitzeko konpromisoa hartzea, laguntza eskuratzen badu

  • Gehienez ere hiru urtez, jarraituak zein txandakakoak, Deialdiko oposizioak prestatzeko inolako bekarik, antzeko izaeradun graduondoko ikasketarik edo laguntzarik jaso ez izana, deialdiaren 4.2 artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.

  • Eskatzaileak 75.000 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea, edo 10.000 euro gordin, diru-sarrera propioen mende badago.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

  • Ezin izango dituzte zehaztutako diru-laguntzak jaso azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13.2. artikuluan ezartzen dituen debekuetako bat duten pertsonek
  • Euskararen ezagutza-maila

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0035110

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 19tik azaroaren 18ra

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" nazio- ordaindetaren kasuan

  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena(nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindetaren kasuan.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk