Bateratu Covid 19 programa: Sendotze jarduerak egiten dituzten covid-19-k kaltetutako enpresentzako laguntza-programa

[Bateratu Covid 19 programa]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Covid-19-ren ustekabeko hedatze azkarrak eragindako pandemiaren ondorio larriei aurre egitea. Horretarako, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan enpresen hazkundea bizkortu eta haien produktibitatea eta lehiakortasuna hobetuko duten bat-egite eta/edo xurgapen planak abian jarri ondoren sendotze-jarduerak egiten dituzten enpresei.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza motak

  • EFEKTU PIZGARRIA: ezin izango da 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen hasi.
  • EPE-MUGA: eskabidea aurkezten den urtean egin beharko da, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra arte, haren ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Egin beharreko inbertsioak gauzatzean, luzapen bakarra eman ahal izango da, gehienez ere 6 hilabetera arte, betiere alegatutako arrazoiek hala justifikatzen badute.
  • DIRUZ LAGUN DAITEKEEN EGITATEA: bateratze, bat-egite eta/edo xurgatze-plana egitean sortutako Aholkularitza gastuak, eragiketa formalizatzeko beharrezkoak diren notaritza gastuak eta, hala badagokio, eragiketari lotutako aktibo finkoetan egindako inbertsioak.
  • ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak izan ezik, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iristea, gutxienez.
  • ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA, kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, eta enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, eta ekoizpen-zentro bat baino gehiago izatekotan, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo ekoizpen-zentroetan bakarrik.

Laguntza mota

Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, eta honako hauek ezarriko dira:

  • Enpresa handientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat justifikatutako aholkularitza eta/edo notaritza gastuei dagokienez, gastu horien % 25. Gastu horiei dagokienez, gastu hautagarritzat jo beharreko gehieneko kostua 300.000,00 eurokoa da.
  • Laguntza jaso dezaketen inbertsioen kasuan, % 10 enpresa handientzat eta % 15 ETEentzat.

Laguntzek gehieneko muga bat izango dute, aholkularitza eta inbertsio gastuetarako ezarritako ehunekoak aplikatuta ateratzen diren zenbatekoak batuz gero, inola ere ezingo dena izan 500.000,00 euro baino handiagoa enpresa bakoitzeko edo, hala badagokio, enpresa-talde bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE)

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industria eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoak:

945 01 82 63

945 01 82 14

945 01 82 46

945 01 98 16

945 01 82 35

e-mails:

d-industria@euskadi.eus

agus-garcia@euskadi.eus

c-amezaga@euskadi.eus

jorge-garcialopez@euskadi.eus

j-echezortu@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1113601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2021ko urriaren 15an amaituko da.

Eskaera Telematikoa

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako gainerako kudeaketak, Covid-19-ak kaltetutako enpresentzako laguntza-programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoak, sendotze-jarduerak egiten dituzten enpresentzako, bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak