Autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei bideratutako zuzeneko diru-laguntzak, sektore pribatuaren kaudimena laguntzeko eta zorpetzea murrizteko
- Erakundea:
- Ekonomia eta Ogasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoen ondorioz sortutako zor-betebeharrak ordaintzeko emango dira.
A) 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitarteko aldian, baldin eta azken data horretan ordaintzeke badaude,
B) 2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko aldian, baldin eta egun horretan ordaindu gabe badaude,
Eta dagozkien ordainketak egitea, hornitzaileei eta beste hartzekodun batzuei (finantzarioak eta ez-finantzarioak), bai eta estali gabeko kostu finkoak ere.
Era berean, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean enpresa-jarduerak eragindako kontabilitate-galerak konpentsatzeko erabili ahal izango dira.
Aurrekontuko zuzkidura
217.997.300 €Prestazio ekonomikoa
Dirulaguntza hiru lerrotan banatzen da:
a) 1. Lerroa, 42.000.000 euroko zuzkidurarekin
b) 2. Lerroa, 168.000.000 euroko zuzkidurarekin
c) 3. Lerroa, 7.997.300 euroko zuzkidurarekin
Deialdia gauzatzean dirulaguntzen lerroren batean zenbatekorik soberan geratzen bada, deialdira aurkeztutako eskabideei erantzun ondoren, ebatzi gabeko eskaria duten gainerako dirulaguntzen lerroen zuzkidurak handitzeko erabili ahal izango da soberako zenbateko hori.
Egokitzat jo da, halaber, 50.000.000 euroko zuzkidura gehigarria aurreikustea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, Estatuko Administrazioak emandako hasierako aurrekontu-zuzkidura osatzeko ez ezik, hasierako aurrekontu-zuzkidura hura agortzearen ondorioz zuzeneko laguntzen onuradun izateko aukera izan ez duten pertsonen eta entitateen eskabideei erantzuteko ere bai.
Ordainketa-modua:
Onuradunei dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaie.

Nori dago zuzenduta
1. Lerroa: gehienez 3.000 euro
PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak -egoitza fiskala EAEn dutenak-, 2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu dutenak haien jardueraren batean.
Eskakizunak:
-
I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan,
eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
- I Eranskina (PDF, 369 KB)
- Pertsona, entitatea edo taldea EJSNren kode batean sartuta dagoela ulertuko da, baldin eta bere jarduera EJZ epigraferen batean egin duenean, I. eranskineko baliokidetasun-taulari jarraikiz.
- I. eranskineko EJZ taulan egon ezean, onartuko da, adierazitako aldi guztietan, EJSN jarduera gauzatu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea.
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
- PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak
-
2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badute haien jardueraren batean.
2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badute eta dirulaguntzaren xede den jardueran alta eman badira 2020/01/01etik 2020/03/31ra , lerro honetara bakarrik jo ahalko dute.
2. Lerroa: eragiketa-bolumenean izandako beherakadaren arabera
Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta entitateak - egoitza fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena izan badute eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez badute- ; baita ere 1.lerroa hautatu ez dutenak baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an tributatu badute.
Eskakizunak:
-
I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan,
eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
- I Eranskina (PDF, 369 KB)
- Pertsona, entitatea edo taldea EJSNren kode batean sartuta dagoela ulertuko da, baldin eta bere jarduera EJZ epigraferen batean egin duenean, I. eranskineko baliokidetasun-taulari jarraikiz.
- I. eranskineko EJZ taulan egon ezean, onartuko da, adierazitako aldi guztietan, EJSN jarduera gauzatu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea.
- Egoitza fiskala EAEn izatea edo ez-egoiliarren kasuan establezimendu iraunkorra EAEn izatea
- Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez duten entitateak
- 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena
-
Edozein BEZ araubidea, araubide sinplifikatua 2019an edo 2020an izan ezik. Baldin badago baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an, hautatu dezake lerro hau edo 1.lerroa.
1.lerroa hautatu beharko du eta ezingo du 2.lerrora jo, baldin eta, 2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badu eta dirulaguntzaren xede den jardueran alta eman bada 2020/01/01etik 2020/03/31ra.
-
2019ko jardueraren emaitza positiboa
- PFEZaren zergadunak: 2019an emaitza garbi positiboa beren jarduera ekonomikoengatik, jarduera ekonomiko horiei atxikitako ondasunen ondare-irabazi edo -galerak alde batera utzita.
- Sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak: 2019an zerga-oinarri positiboa,
erreserben eta zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa aplikatu aurretik
-
BEZn edo zeharkako tributu baliokidean jarduera guztietako eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta
Eskatzaileak zergapetu gabeko edo salbuetsitako eragiketak bakarrik egiten dituenean edo BEZaren aldizkako
autolikidazioa aurkeztera behartuta ez dagoenean, laguntza hori jasotzeko, 2019ko eta 2020ko eragiketen bolumena honako hau izango da.a) PFEZaren zergadunen edo PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak: jarduera ekonomikotik datozen eta zerga-alorrean konputagarriak diren diru-sarrera guztiak 2019an eta 2020an zerga-aitorpenetan; eta
b) Sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkor bidez diharduten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak:
negozio-zifraren zenbateko garbiari buruzko informazioa, 2019an eta 2020an zerga-aitorpenetan.
3. Lerroa: eragiketa-bolumenean izandako beherakadaren arabera
Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, eta 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena izandako entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak.
Eskakizunak:
-
I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan,
eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
• I Eranskina (PDF, 369 KB)
•Pertsona, entitatea edo taldea EJSNren kode batean sartuta dagoela ulertuko da, baldin eta bere jarduera EJZ epigraferen batean egin duenean, I. eranskineko baliokidetasun-taulari jarraikiz.
•I. eranskineko EJZ taulan egon ezean, onartuko da, adierazitako aldi guztietan, EJSN jarduera gauzatu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea. -
Egoitza fiskala edo establezimendu iraunkorra EAEn izatea, edo EAEtik kanpo EAEn badihardute
Dirulaguntza honetarako. ulertzen da EAEn dihardutela lan pertsonaleko ordainsariak - diru-sarreren eta atxikipenen laburpen-aitorpenean esleitua (190 eredua)- jasotzen dituztenetako baten-baten bizilekua EAEn bertan dagoenean
- Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak
- 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena, 2020an sozietatearen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean dauden taldeak izan ezik
-
2019ko jardueraren emaitza positiboa
•PFEZaren zergadunak: 2019an emaitza garbi positiboa beren jarduera ekonomikoengatik, jarduera ekonomiko horiei atxikitako ondasunen ondare-irabazi edo -galerak alde batera utzita.
•Sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak: 2019an zerga-oinarri positiboa,
erreserben eta zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa aplikatu aurretik -
BEZn edo zeharkako tributu baliokidean jarduera guztietako eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta
Eskatzaileak zergapetu gabeko edo salbuetsitako eragiketak bakarrik egiten dituenean edo BEZaren aldizkako
autolikidazioa aurkeztera behartuta ez dagoenean, laguntza hori jasotzeko, 2019ko eta 2020ko eragiketen bolumena honako hau izango da.a) PFEZaren zergadunen edo PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak: jarduera ekonomikotik datozen eta zerga-alorrean konputagarriak diren diru-sarrera guztiak 2019an eta 2020an zerga-aitorpenetan; eta
b) Sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkor bidez diharduten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak:
negozio-zifraren zenbateko garbiari buruzko informazioa, 2019an eta 2020an zerga-aitorpenetan.Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, jardueraren beherakada zehazteko kontuan hartu behar diren eragiketen bolumena kalkulatzerakoan, nola 2019an hala 2020an talde bereko kide izan ziren entitate guztien eragiketa-bolumenak batuko dira.
- 2020an Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, jarraian aurkezten diren betekizun orokorrak, 2020an taldea osatzen zuten sozietate guztiek bete beharko dituzte.
Betekizunak
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea
- Borondatezko konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
- Berreskuratze-agindu baten eraginpean ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
-
Honako konpromiso hauek hartzea:
1.- Laguntzari dagokion jarduera gauzatzen jarraitzea, gutxienez, 2022ko ekainaren 30era arte.
2.- Dibidendurik ez banatzea 2021ean eta 2022an.
3.- Goi-zuzendaritzaren ordainsarietan igoerarik ez onartzea laguntza eman eta hurrengo bi urteetan -
Pertsona eta entitate onuradunen betebeharrak
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horri dagokionez, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen dueneko egunetik hasi eta hamar eguneko epean entitate onuradunak esanbidez ez badio uko egiten dirulaguntzari, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.
b) 7. artikuluan aurreikusitako parametroak betetzen dituzten eta eskabidean identifikatu ziren zor-obligazioak ordaintzeko erabiltzea laguntza. Aipatutako zorrak ordaintzeko laguntzaren zenbatekoa bi hilabeteko epean aplikatu beharko du interesdunak, zenbateko hori jasotzen duenetik zenbatzen hasita.
c) Deialdia kudeatzeko ardura duen organoaren aurrean justifikatzea betekizunak eta baldintzak betetzen direla, bai eta laguntza ematea edo laguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dutela ere.
d) Laguntzak jasotzeko eskubidea ematen duen jarduera gutxienez 2022ko ekainaren 30era arte mantentzea.
e) 2021ean eta 2022an dibidendurik ez banatzea.
f) Goi-zuzendaritzaren ordainsarietan igoerarik ez onartzea laguntza eman eta hurrengo bi urteetan.
g) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen zertarakoaren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia ematea.
h) Entitate emailearen egiaztapen-jarduketen eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen eraginpean geratuko da entitate onuraduna, laguntzei dagokienez, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian jasota dauden jarduketen eraginpean ere.
i) Beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen eskutik xede berbererako dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortuz gero, horren berri ematea deialdia kudeatzeko ardura duen organoari.
j) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatuz gero, horren berri ematea deialdia kudeatzeko ardura duen organoari.
Jakinarazpen hau dagokion bide elektronikoaren bidez egin beharko da, jakin bezain laster, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu aurretik.
k) Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea subjektu onuradunari kasuan-kasuan aplikatu beharreko merkataritzako eta sektoreko legediak eskatutako moduan.
l) Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak –dokumentu elektronikoak barne– gutxienez 2023ko abenduaren 31ra arte gordetzea, egiaztapen- eta kontrol-jardueren xede izan baitaitezke.
m) Jasotako funtsak itzultzea, aplikatzekoa den araudian jasotako kasuetan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomia eta Ogasuna > Ekonomia eta Ogasun Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomia eta Ogasuna > Ekonomia eta Ogasun Sailburua
Kontaktu-informazioa
Laguntzaren edukiari buruzko kontsultak:
- Telefonoa: 945017700
- Posta elektronikoa: laguntzakcovid@euskadi.eus
Kodea
1200901Eskaera
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 21eko 09:00etan hasi eta 2021eko azaroaren 9ko eguerdiko 12:00etan amaituko da
Eskabide bakar bat onartuko da eskatzaile bakoitzeko. Pertsona edo entitate batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, elektronikoki aurkeztu duen azkenekoa baino ez da hartuko kontuan. Aurretik jada erregistratutako eskabide bat duen pertsona edo entitate batek beste eskabide bat aurkezteak automatikoki ekarriko du eskabide horretan atzera egitea eta hari dagokionez prozedura amaitzea. Horretarako, atzera egiteko ebazpena emango da, legeari jarraikiz betiere.
Zalantzak argitzeko, Ohiko galderak kontsultatu daitezke.
ESKAERA BERRIA egin dezakete:
1) Eskaera, lehen aldiz aurkezten duenak.
2) Egindako eskaera baten ondoriozko laguntza emateko ebazpena duenak, eskaera horren zenbatekoa 8. artikuluan jasotako laguntza-muga baino txikiagoa bada, eskaera berri honetan jardueran izandako galerak sartzeko eta 2021eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion zorrak gehitzeko. Kasu horretan, eman beharreko laguntzaren zenbatekoak, jada emandakoarekin batera, ezin izango du gainditu aipatutako 8. artikuluan aurreikusitako gehieneko muga.
3) 2021eko irailaren 30an eskaera egina duenak, agindu hau argitaratzen den egunean ebazteko zain dagoena eta eskabide berri bat egin nahi duenak. Kasu honetan, beste eskabide oso bat eginez gero lehen aurkeztutakoan atzera egitea automatikoki ekarriko du, eta aurkeztu den lekua hartuko du ondoz ondoko ebazpen-ordenan.
OSATU EGINDAKO ESKAERA egin dezakete:
2021eko irailaren 30ean eskaera egina duenak, agindu hau argitaratzen den egunean ebazteko zain dagoenak eta eskabidea osatu nahi duenak, bertan enpresa-jardueraren garapenak eragindako kontabilitate-galerak sartzeko eta 2021eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion zorrak gehitzeko.
- ESKAERA BERRIA AURKEZTEKO DOKUMENTAZIOA: Zor motaren arabera, aurkeztu eskaerarekin batera dagozkien artxiboak. Epigrafaren batean zorrik izan ezean, ez aurkeztu artxibo hori.(Aurkeztu modelu hau bakarrik. EZ aurkeztu beste formaturik ezta modelurik)
- OSATU EGINDAKO ESKAERA AURKEZTEKO DOKUMENTAZIOA: Zor motaren arabera, aurkeztu eskaerarekin batera dagozkien artxiboak. Epigrafaren batean zorrik izan ezean, ez aurkeztu artxibo hori.(Aurkeztu modelu hau bakarrik. EZ aurkeztu beste formaturik ezta modelurik)
-
Dokumentazio hau aurkeztu behar du, eragindako entitate bakoitzarentzat
- Zerga egoitzari dagokion egiaztagiria
- 2019an, 2020an eta eskabidea egin den egunean jardun izanaren ziurtagiria
- 2019 eta 2020 ekitaldietako BEZaren urteko laburpen-eredua
- 2019 eta 2020 ekitaldietako 200 eredua. Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aitorpena
- 2020ko ekitaldiko 110-111 ereduak, entitateak jarduten duen zerga administrazio guztietan
- 2020ko 190 ereduak, entitateak jarduten duen zerga administrazio guztietan aurkeztuak
- 2019an, 2020an eta eskabidea egin den egunean JESN kodeetakoren batean aurreikusitako jardueren garapenaren egiaztagiria
- Egitura edo sozietate aldaketaren ziurtagiriak
- 2019 eta 2020an Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubidea frogatzen duten ziurtagiriak
- IGICen (Kanariak) edo IPSIren (Ceuta/Melilla) adierazpenak 2019an eta/edo 2020an
-
Dokumentazio hau aurkeztu behar dute:- Declaraciones de IGIC (Canarias) o IPSI (Ceuta/Melilla) en 2019 y/o 2020
-
Dokumentazio hau aurkeztu behar du:
- 2019an, 2020an eta eskabidea egin den egunean EJSN kodeetakoren batean aurreikusitako jardueren garapenaren egiaztagiria
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea
- Borondatezko konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
- Berreskuratze-agindu baten eraginpean ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
-
Honako konpromiso hauek hartzea:
1.- Laguntzari dagokion jarduera gauzatzen jarraitzea, gutxienez, 2022ko ekainaren 30era arte.
2.- Dibidendurik ez banatzea 2021ean eta 2022an.
3.- Goi-zuzendaritzaren ordainsarietan igoerarik ez onartzea laguntza eman eta hurrengo bi urteetan -
Pertsona eta entitate onuradunen betebeharrak
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horri dagokionez, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen dueneko egunetik hasi eta hamar eguneko epean entitate onuradunak esanbidez ez badio uko egiten dirulaguntzari, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.
b) 7. artikuluan aurreikusitako parametroak betetzen dituzten eta eskabidean identifikatu ziren zor-obligazioak ordaintzeko erabiltzea laguntza. Aipatutako zorrak ordaintzeko laguntzaren zenbatekoa bi hilabeteko epean aplikatu beharko du interesdunak, zenbateko hori jasotzen duenetik zenbatzen hasita.
c) Deialdia kudeatzeko ardura duen organoaren aurrean justifikatzea betekizunak eta baldintzak betetzen direla, bai eta laguntza ematea edo laguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dutela ere.
d) Laguntzak jasotzeko eskubidea ematen duen jarduera gutxienez 2022ko ekainaren 30era arte mantentzea.
e) 2021ean eta 2022an dibidendurik ez banatzea.
f) Goi-zuzendaritzaren ordainsarietan igoerarik ez onartzea laguntza eman eta hurrengo bi urteetan.
g) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen zertarakoaren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia ematea.
h) Entitate emailearen egiaztapen-jarduketen eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen eraginpean geratuko da entitate onuraduna, laguntzei dagokienez, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian jasota dauden jarduketen eraginpean ere.
i) Beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen eskutik xede berbererako dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortuz gero, horren berri ematea deialdia kudeatzeko ardura duen organoari.
j) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatuz gero, horren berri ematea deialdia kudeatzeko ardura duen organoari.
Jakinarazpen hau dagokion bide elektronikoaren bidez egin beharko da, jakin bezain laster, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu aurretik.
k) Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea subjektu onuradunari kasuan-kasuan aplikatu beharreko merkataritzako eta sektoreko legediak eskatutako moduan.
l) Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak –dokumentu elektronikoak barne– gutxienez 2023ko abenduaren 31ra arte gordetzea, egiaztapen- eta kontrol-jardueren xede izan baitaitezke.
m) Jasotako funtsak itzultzea, aplikatzekoa den araudian jasotako kasuetan.
-
I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan,
eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
- I Eranskina (PDF, 369 KB)
- Pertsona, entitatea edo taldea EJSNren kode batean sartuta dagoela ulertuko da, baldin eta bere jarduera EJZ epigraferen batean egin duenean, I. eranskineko baliokidetasun-taulari jarraikiz.
- I. eranskineko EJZ taulan egon ezean, onartuko da, adierazitako aldi guztietan, EJSN jarduera gauzatu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea.
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
- PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak
-
2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badute haien jardueraren batean.
2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badute eta dirulaguntzaren xede den jardueran alta eman badira 2020/01/01etik 2020/03/31ra , lerro honetara bakarrik jo ahalko dute.
-
I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan,
eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
- I Eranskina (PDF, 369 KB)
- Pertsona, entitatea edo taldea EJSNren kode batean sartuta dagoela ulertuko da, baldin eta bere jarduera EJZ epigraferen batean egin duenean, I. eranskineko baliokidetasun-taulari jarraikiz.
- I. eranskineko EJZ taulan egon ezean, onartuko da, adierazitako aldi guztietan, EJSN jarduera gauzatu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea.
- Egoitza fiskala EAEn izatea edo ez-egoiliarren kasuan establezimendu iraunkorra EAEn izatea
- Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez duten entitateak
- 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena
-
Edozein BEZ araubidea, araubide sinplifikatua 2019an edo 2020an izan ezik. Baldin badago baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an, hautatu dezake lerro hau edo 1.lerroa.
1.lerroa hautatu beharko du eta ezingo du 2.lerrora jo, baldin eta, 2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badu eta dirulaguntzaren xede den jardueran alta eman bada 2020/01/01etik 2020/03/31ra.
-
2019ko jardueraren emaitza positiboa
- PFEZaren zergadunak: 2019an emaitza garbi positiboa beren jarduera ekonomikoengatik, jarduera ekonomiko horiei atxikitako ondasunen ondare-irabazi edo -galerak alde batera utzita.
- Sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak: 2019an zerga-oinarri positiboa,
erreserben eta zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa aplikatu aurretik
-
BEZn edo zeharkako tributu baliokidean jarduera guztietako eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta
Eskatzaileak zergapetu gabeko edo salbuetsitako eragiketak bakarrik egiten dituenean edo BEZaren aldizkako
autolikidazioa aurkeztera behartuta ez dagoenean, laguntza hori jasotzeko, 2019ko eta 2020ko eragiketen bolumena honako hau izango da.a) PFEZaren zergadunen edo PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak: jarduera ekonomikotik datozen eta zerga-alorrean konputagarriak diren diru-sarrera guztiak 2019an eta 2020an zerga-aitorpenetan; eta
b) Sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkor bidez diharduten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak:
negozio-zifraren zenbateko garbiari buruzko informazioa, 2019an eta 2020an zerga-aitorpenetan.
-
I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan,
eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
• I Eranskina (PDF, 369 KB)
•Pertsona, entitatea edo taldea EJSNren kode batean sartuta dagoela ulertuko da, baldin eta bere jarduera EJZ epigraferen batean egin duenean, I. eranskineko baliokidetasun-taulari jarraikiz.
•I. eranskineko EJZ taulan egon ezean, onartuko da, adierazitako aldi guztietan, EJSN jarduera gauzatu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea. -
Egoitza fiskala edo establezimendu iraunkorra EAEn izatea, edo EAEtik kanpo EAEn badihardute
Dirulaguntza honetarako. ulertzen da EAEn dihardutela lan pertsonaleko ordainsariak - diru-sarreren eta atxikipenen laburpen-aitorpenean esleitua (190 eredua)- jasotzen dituztenetako baten-baten bizilekua EAEn bertan dagoenean
- Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak
- 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena, 2020an sozietatearen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean dauden taldeak izan ezik
-
2019ko jardueraren emaitza positiboa
•PFEZaren zergadunak: 2019an emaitza garbi positiboa beren jarduera ekonomikoengatik, jarduera ekonomiko horiei atxikitako ondasunen ondare-irabazi edo -galerak alde batera utzita.
•Sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak: 2019an zerga-oinarri positiboa,
erreserben eta zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa aplikatu aurretik -
BEZn edo zeharkako tributu baliokidean jarduera guztietako eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta
Eskatzaileak zergapetu gabeko edo salbuetsitako eragiketak bakarrik egiten dituenean edo BEZaren aldizkako
autolikidazioa aurkeztera behartuta ez dagoenean, laguntza hori jasotzeko, 2019ko eta 2020ko eragiketen bolumena honako hau izango da.a) PFEZaren zergadunen edo PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak: jarduera ekonomikotik datozen eta zerga-alorrean konputagarriak diren diru-sarrera guztiak 2019an eta 2020an zerga-aitorpenetan; eta
b) Sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkor bidez diharduten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak:
negozio-zifraren zenbateko garbiari buruzko informazioa, 2019an eta 2020an zerga-aitorpenetan.Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, jardueraren beherakada zehazteko kontuan hartu behar diren eragiketen bolumena kalkulatzerakoan, nola 2019an hala 2020an talde bereko kide izan ziren entitate guztien eragiketa-bolumenak batuko dira.
- 2020an Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, jarraian aurkezten diren betekizun orokorrak, 2020an taldea osatzen zuten sozietate guztiek bete beharko dituzte.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
2021eko abenduaren 31a
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Pertsona eta entitate onuradun guztiek honako dokumentazio hau bidali beharko diote organo kudeatzaileari, emandako laguntza ordaindu eta lau hilabeteko epean:
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- 1.- Laguntzaren zenbatekoa 3.000 eurokoa edo gutxiagokoa bada, NIRE KARPETAn aurkituko duen justifikazio inprimakia bete beharko du.
-
- 2.- Laguntzaren zenbatekoa 3.000 euro baino gehiagokoa eta 100.000 euro baino gutxiagokoa bada, NIRE KARPETAn aurkituko duen justifikazio inprimakia bete beharko du eta Justifikatu nahi duen zor-talde bakoitzeko, dagokion excel-a erantsi, honako eredu hauek betebeharrez:
- 3.-Justifikazioan adierazten bada enpresa-jardueraren berezko kontabilitate-galeren zenbatekoa, 7. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan aipatzen dena, 30.000 eurotik gorakoa bada, justifikazioaz gain, kontu-ikuskarien erregistro ofizialean inskribatutako pertsona fisiko edo juridiko batek egindako auditoretza-txostena aurkeztu beharko da.
-
kontu-ikuskatze txostenak alderdi hauek egiaztatu behar izango ditu
1) Gastuen eta sarreren egoera-orrietatik ondorioztatzen den enpresa-jardueraren kontabilitate-galera propioen zenbatekoa 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean sortu da.
2) Gastuak 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu, eskaera, hornidura-akordio, eskaintzen onarpen, aurrekontu edo antzekoetatik datoz.
3) . Gastuen eta diru-sarreren egoera-orrian ez dira sartzen jada laguntzari egotzitako zorrak edo diruz laguntzeko moduko ordainketak eragin dituzten kostuak edo gastuak.
4) Gastuen eta sarreren egoera-orrian ez dira sartzen aktiboen narriaduragatiko galerak, ez eta eskatzailearen jarduera errepikariari ez dagozkion hornidurengatiko gastuak ere.
5) Galeren zenbatekoa ez dute aseguruek estali edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu dituzte. - 4.-Laguntzaren zenbatekoa 100.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada, aurreko letran aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da, Kontu-ikuskarien Erregistro Ofizialean erregistratutako pertsona fisiko edo juridiko batek egindako kontu-ikuskatze txostenarekin batera.
-
kontu-ikuskatze txostenak alderdi hauek egiaztatu behar izango ditu:
1) Jasotako laguntza eman den zor-obligazioak ordaintzeko erabili dela. Horretarako, hartzekoduna eta faktura edo zuzenbidean onartutako beste edozein justifikazio-agiri identifikatuko dira, baita zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data ere, edo, hala badagokio, maileguaren edo banku-zorraren kontratua, egindako amortizazioa adierazita.
2) Zor-betebeharrak 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean sortu zirela, 7.1 artikuluan adierazitako datetan ordaintzeke zeudela eta 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu, eskaera, hornidura-akordio, eskaintzen onarpen, aurrekontu edo antzekoetatik datozela.
3) Zor-betebehar horiek 7.3 artikuluan ezarritako sekuentziaren arabera ordaindu direla, eta 12.b) artikuluan adierazitako epean.
4) Diruz lagundutako jarduera eta gastuak finantzatu dituzten beste diru-sarrera edo diru-laguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
5) Hala badagokio, egin beharreko itzulketaren zenbatekoa, aplikatu gabeko gerakinen kasuan kalkulatutakoa, baita horietatik eratorritako interesak ere.
6) justifikazioak 7. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan aipatutako enpresa-jardueraren berezko kontabilitate-galerak barne hartzen baditu, auditoretza-txostenak artikulu honetako 1.b) paragrafoan adierazitako alderdiak egiaztatuko ditu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aplikaziora sar zaitez botoi honen bidez:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua