Ekintzaileei bultzatzeko 2021eko laguntzen deialdia: proiektua ezartzeko laguntzak

[APEI 2021]

Deskribapena


Xedea

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2021ean emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (Proiektua ezartzeko laguntzak).

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
  • Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, dirulaguntza ez da inola ere 10.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat. Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer dirulaguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 10.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen dirulaguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:

  • Eraikuntzak (lokalak eskuratzea izan ezik)
  • Makinak
  • Instalazioak
  • Erremintak
  • Altzariak
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak
  • Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak. Hauek bakarrik egongo dira:
    • Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak
    • Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak
    • Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak
    • Probak, saiakuntzak, erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek erabiltzen dituztenak
    • Merkataritza-agenteen lanbideari lotutako joan-etorrietan erabilitakoak
    • Zaintza-zerbitzuetan erabilitakoak
  • Frankizia-kontratuak
  • Aplikazio informatikoak
  • Merkataritza-funtsa
  • Eskualdatze-eskubideak

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunek inbertsioak gauzatu beharko dituzte, 2021eko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean.

Diruz lagundutako inbertsioek enpresa-jarduerari lotuta jarraitu beharko dute gutxienez bi urtez, eskuratu zirenetik aurrera (fakturaren data).

Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Ordainketa-modua:

Aldi bakarrean ordainduko da dirulaguntza, hura eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

  • Enpresaburuak eta banako profesionalak
  • Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada

    Eskakizunak:

    • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.

    • Jarduera bera gauzatu ez izana, norberaren konturako langile gisa, Ekonomia Jardueren Zergan alta eman aurreko sei hilabeteetan

    Betekizunak

    • EJZn (enpresaburuak, banako profesionalak edo Ondasun-erkidegoak nahiz Sozietate Zibilak, halakorik badago) eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2021eko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean

    • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea

    • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du

    • EJZn alta emateko egunean lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea

    • Autoenplegurako beste dirulaguntzarik jaso ez izana

    • Dirulaguntzen lerro horren beraren edo enpresa-jarduerak sendotzeko laguntzaren onuradun suertatu ez izana aurreko deialdietan

    • Jarduera bera gauzatu ez izana, norberaren konturako langile gisa, Ekonomia Jardueren Zergan alta eman aurreko sei hilabeteetan

    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

    • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

    • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

    • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Informazio orokorra 945 160 601

    Posta-elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

    Tel: (945 181 350) (945 141 137) (945 181 347)

    Kodea

    1102103

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


     

     

    Eskaera jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    6 hilabete eskaera egin denetik.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Beste tramite batzuk