Ekintzaileei bultzatzeko 2021eko laguntzen deialdia: enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak
[APEC_2021]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2021ean emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (Enpresa-jarduerak sendotzeko laguntzak)
Aurrekontuko zuzkidura
1.800.000 eurosPrestazio ekonomikoa
- Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
- Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, dirulaguntza ez da inola ere 6.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat. Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer dirulaguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 6.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen dirulaguntzaren zenbatekora iritsi arte.
Dirulaguntza jaso ahal izango da enpresa sortu berri baten proiektua sendotzeko beharrezko diren sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa-gastuak ordaintzeko:
- a) Langile Autonomoen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzakoak edo nahitaezko mutualitate profesionalari dagozkionak. Gastu hori ez da hartuko diruz lagun daitekeen gastutzat, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu badute.
- b) Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak: publizitate- eta merchandising-kanpainak, saltoki eta ibilgailuen errotuluak, errotuluen argiztapena eta diseinua.
- c) Web orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate bannerrak beste enpresa baten web orrian, web orrialdeen mantentze-lanak, web orrian pluginak sartzearekin loturiko gastuak eta Facebooken sustatzeko zerbitzuen kostua.
- d) Aholkularitza (zerga-, lan-, kontabilitate- edo administrazio-arloan, liburu-edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga- eta kontabilitate-arloko betebeharrekin loturikoak, lan arriskuekin loturikoak, erakusleihoak aldatzeko eta hobetzekoak...) eta coaching-gastuak.
- e) Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa abian eta funtzionamenduan jartzearekin lotura dutenak, baldin eta diruz lagundutako aldiaren barruan hasten badira.
- f) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea familia-etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile dihardue.
a), d) eta f) letretan adierazitako gastuei dagokienez, diruz lagunduko dira 10 hilabeteko epean egindako gastuak, dirulaguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. 10 hilabete horiek hartuko dira diruz lagundutako alditzat.
b), c) eta e) letretan adierazitako gastu diruz lagungarriak izango dira EJZn alta egunetik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 10 hilabeteko epera arte, dirulaguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Aholkularitza emateaz eta laguntzeaz ardura daiteke legez eratutako edozein erakunde edo enpresa, haren jardueran sartzen badira diruz lagunduko diren jarduerak.
Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.
Fakturatutako zenbatekoaren zati bat diruz lagungarria ez den aldi bati egotzi beharreko gastuei badagokie, modu proportzionalean egokituko zaio fakturan jasota dagoen eta diruz lagun daitekeen aldiaren zatiari.
Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.
Ordainketa-modua:
- Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren %40 dirulaguntza ematea onartu ostean, 2021eko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura.
- Bigarren ordainketa: 2022ko konpromiso-kredituaren kargura, benetan egindako eta egiaztatutako gastuengatik, eta gehienez ere gainerako % 60. Aurkeztu behar da:
- Fakturekin batera, ordainketa egin izana eta zein egunetan egin den justifikatzeko agiriak.
- Fakturen ordainketa guztiak honako hauen bidez egiaztatu beharko dira: transferentziaren, taloiaren, txekearen edo ordainketa justifikatzeko beste edozein agiriren kopia, edo dagokion zordunketa adierazten duen banku-laburpenaren fotokopia, edo finantza-erakundeak eginiko ziurtagiria.
- Eskudiruz eginiko ordainketak ez dira kontuan hartuko.
- 50 eurotik beherako (zergak kanpoan direla) gastuak frogatzeko fakturak eta agiriak ez dira kontuan hartuko justifikaziorako.
- Diruz laguntzeko gastuak negozio-lokalen errentamendu-gastuak badira, gainera, errentamendu-kontratua aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Enpresaburuak eta banako profesionalak eta ondasun-erkidegoko eta sozietate zibileko kideak, betiere diru-laguntza norbere izenean eskatzen bada.
Eskakizunak:
-
Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
EJZn alta eman izanaren egiaztagiria
Betekizunak
-
EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
EJZn alta emateko egunean lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea

EJZn (enpresaburuak, banako profesionalak edo Ondasun-erkidegoak nahiz Sozietate Zibilak, halakorik badago) eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2020ko urriaren 31etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean
EJZn alta automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, salbu eta pertsona eskatzailea berariaz aurka agertzen bada; kasu horretan, dagokion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
-
Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du
EJZn alta eman izanaren egiaztagiria kudeatzaile organuak automatikoki egiaztatuko duena espresuki aurkakorik adierazi ezean; kasu horretan, dagokion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
-
Autoenplegurako beste dirulaguntzarik jaso ez izana
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Dirulaguntzen lerro horren beraren onuradun suertatu ez izana aurreko deialdietan

Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Informazio orokorra: 945 160 601
Posta-elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus
Tel: (945-181350) (945-141137) (945-181347)
Kodea
1102104Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaera jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.
- Jarduera hastearen ondoriozko atxikipen-tasa murriztua (jarduerak hasteko zergaldia eta hurrengo biak) aplikatzeko Bigarren eta Hirugarren ataletan sartuta badago
-
EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
EJZn alta emateko egunean lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
EJZn (enpresaburuak, banako profesionalak edo Ondasun-erkidegoak nahiz Sozietate Zibilak, halakorik badago) eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2020ko urriaren 31etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean
EJZn alta automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, salbu eta pertsona eskatzailea berariaz aurka agertzen bada; kasu horretan, dagokion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
-
Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du
EJZn alta eman izanaren egiaztagiria kudeatzaile organuak automatikoki egiaztatuko duena espresuki aurkakorik adierazi ezean; kasu horretan, dagokion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
-
Autoenplegurako beste dirulaguntzarik jaso ez izana
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Dirulaguntzen lerro horren beraren onuradun suertatu ez izana aurreko deialdietan
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- eskabidea jaitsi, bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu eta igo beharrezko dokumentazioa.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Gastuen justifikazioa
Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko onuradunak benetan egintako gastuak egiaztatu beheko ditu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak