2021-2022 ikasturtean, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi zuzendutako diru-laguntza deialdia

[ALUMNGIT-IJIKAS]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da diruz laguntzea irabazi-asmorik gabeko erakundeek 2021-2022 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko aurkezten dituzten proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

485.890 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetara laurehun eta laurogeita bost mila zortziehun eta laurogeita hamar (485.890) euroko zenbatekoa bideratzen da, lurraldeka honela banatuta:

a) Araba: 81.814,00 euro.

b) Gipuzkoa: 113.689,00 euro.

c) Bizkaia: 290.387,00 euro.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:

a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 20, emandako laguntza onartu eta berehala egingo da, baldin eta erakunde onuradunak lehenengo ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu badu.

b) Gainerako zatia, dirulaguntza osoaren% 80, proiektuaren ordura arteko garapena jasotzen duen tarteko memoria aurkeztu ondoren ordainduko da. Memoria horretan, garatzen ari den lan-plana jasoko da, eta esku hartzen ari diren ikastetxeen eta ikasleen kopurua adieraziko da, bai eta esku-hartze mota ere, hezkuntza-etapen eta sexuaren arabera banakatuta. Memoria hori 2022ko urtarrilaren 7tik 31ra entregatuko da, bi egun horiek barnean direla, dokumentu bakar batean, eta ezingo ditu hamar orri baino gehiago izan.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakunde

Ikasle ijitoentzako eskola esparruan hezkuntza-jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak

Betekizunak

  • Jardueren proiektua aginduan xedatutako betebeharren arabera egin beharko da
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro; zehazki, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzengatik edo dirulaguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0042507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Bitarteko txostena


Memoria 2022ko urtarrilaren 7tik 31ra entregatuko da, bi egun horiek barne

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2022ko ekainaren 30ean hasi eta 2022ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barnean dela.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk