5G Enpresa programa 2021: Enpresa-esparruaren barruan 5G teknologien ezarpen-proiektuak bultzatzeko laguntza.
[5G Enpresa programa]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-programa enpresa-esparruaren barruan 5G teknologien ezarpen-proiektuak bultzatzeko, teknologia horien erabilera bizkortzeko eta, hala, ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzeko; halaber, programa hau gauzatzeak antzeko proiektuetarako eredu gisa balioko du.
Proiektu horiekin zerikusia duten erabilera-kasuek barnean hartu beharko dute merkatuan eskuragarri dauden eta enpresen eragiketetan aplikagarriak diren 5G soluzio/teknologien ezarpena.
Aurrekontuko zuzkidura
1.683.933,43 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzaren xede diren proiektuak eta jarduerak.
Diruz laguntzeko moduko jarduerak izango dira EAEko enpresetan 5G teknologiak ezartzera bideraturiko proiektuak, baldin eta frogantza-efektua badute eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen badute, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Proiektuek honako tipologia hauetakoren batekoak izan beharko dute:
- 5G sareak erabiltzea sentsorikan, hari gabeko komunikazioetan eta industria-plantetako datu-prozesamenduan.
- 5G sarea erabiltzea Industria 4.0 teknologiekin lotutako proiektuetan (zibersegurtasuna, ikusmen artifiziala, robotika kolaboratiboa eta abar).
- 5G sareak erabiltzea mugikortasun-proiektuetan, ibilgailu autonomo-konektatuetan, garraio adimenduneko sareetan, hornidura-katearen logistikan eta optimizazioan, eta abarretan.
- 5G sareak erabiltzea energia- eta ingurumen-trantsizioarekin lotutako proiektuetan (sareen monitorizazioa, kontsumo-murrizketa, energia-efizientzia, ingurumen-kudeaketa eta abar).
- 5G sarea erabiltzea trantsizio soziosanitarioarekin lotutako proiektuetan (anbulantzia konektatua, urruneko ebakuntza kirurgikoak eta abar).

Nori dago zuzenduta
Enpresa-jarduera gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridikoek, edozein dela ere enpresaren tamaina, baldin eta EAEn badute jarduera-zentro bat eta bertan egiten badute diruz lagundu daitekeen jarduera hori.
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa-jarduera gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridikoek, edozein dela ere enpresaren tamaina, baldin eta EAEn badute jarduera-zentro bat eta bertan egiten badute diruz lagundu daitekeen jarduera hori. Ez dira onuradun izango sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak.
Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskabidea aurkezten denetik. Era berean, alta emanda egon beharko dute ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) ere. Eskabidea aurkeztuz gero, erakunde eskatzaileak baimena emango dio organo laguntza-emaileari zuzenean egiazta dezan betetzen dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta baimena emango dio, halaber, kontsultatzeko enpresa zer epigrafetan dagoen alta emanda ekonomia-jardueren gaineko zergan. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
Erakunde onuradunek nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste erakunde publikoekin kontratuak izenpetzeko.
Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.
Ezingo dira onuradun izan krisian dauden enpresa edo erakundeak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen (2014/C 249/01) definizioaren arabera, salbu eta betetzen bada 2020ko martxoaren 19ko aldi baterako esparruaren 3.1.22.c bis apartatuan ezarritako salbuespena –egungo COVID-19 agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko estatu-laguntzen neurriei buruzkoa– [C (2020) 1863].
Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela, ezin izango dira onuradun izan berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeke daukaten erakundeak.
Ezingo dira izan Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Tfnoa.: 944037000
E-mail: isuarez@spri.eus, jmugica@spri.eus
Eusko Jaurlaritza - Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza
Tfnoa.: 945 01 82 21
e-mail: anavitorica@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1111301Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskariak aurkezteko epea AginduaEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021ko urriaren 22an amaituko da, 15:00etan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Formatu elektronikoan beteko dira laguntza-eskabideak egoitza elektronikoan, bertan ematen den ereduaren arabera.
Erakunde interesdunek eskabide bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko, erakundearen legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin. Eskabidearekin batera, zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:
- Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena. Erakundearen legezko ordezkariak egindako erantzukizunpeko aitorpena, eskabideari atxikita dagoen ereduaren arabera, inguruabar hauek egiaztatuz:
- Erakundearen legezko ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) zenbakia edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
- Gutxienez jarduera ekonomikoko zentro baten helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eta han garatzea diruz lagundu daitekeen jarduera.
- Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta finantzaketa eskatzen deneko zerga-ekitaldian emandako de minimis laguntzen zerrenda, adieraziz laguntza noiz eman den, zein erakundek eman duen eta laguntzaren beraren programa eta zenbatekoa zehaztuta.
- Erakunde publiko edo pribatuek proiekturako eskatutako eta/edo emandako laguntzen zerrenda, laguntza noiz eskatu den zehaztuta, edo, kasuak hala eskatzen badu, noiz eman den, zein erakundek eman duen eta laguntzaren beraren programa eta zenbatekoa adierazita.
- Ez egotea Agindu honen 3. artikuluan (Erakunde onuradunak) aurreikusitako egoeretako batean, eta, beraz, ez egotea ezinduta onuradun izateko.
- Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Eskatzailea langile autonomoa baldin bada, dagokion foru-aldundiaren edo udalaren ogasun-sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.
- Erakunde eskatzailearen IFZ.
- Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, kontu korrontearen titulartasuna (IBAN) eskatzaileari dagokiola eta zenbaki hori duela egiaztatzen duena.
- Proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomiko bereiziak. Honako puntu hauei buruzko informazio zehatza jaso beharko du:
- Enpresaren jarduera eta egungo egoera, teknologiari dagokionez.
- Hautemandako arazoa/beharra. Lortu nahi diren helburuak.
- Egin beharreko ingeniaritza- eta/edo aholkularitza-lanen deskribapena.
- Dirulaguntzaren xede den proiektuan landu beharreko hardware- eta software-inbertsioen deskribapena. Proiektuarekiko harremana eta haren beharra argitzea.
- Ezarri beharreko 5G soluzioaren azterketa zehatza. Proiektuan erabili beharreko teknologiak. Erabilera-kasuen deskribapena.
- Aurrekontuaren banakapena, proiektuaren kostu guztiak barnean harturik.
- Egin beharreko zeregin bakoitzeko orduen zenbatespena (dedikazioak).
- Proiektua gauzatzeko egutegia.
- Enpresa eskatzailea laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratu bada, daukan «negozio-plana» aurkeztu beharko du.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa-jarduera gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridikoek, edozein dela ere enpresaren tamaina, baldin eta EAEn badute jarduera-zentro bat eta bertan egiten badute diruz lagundu daitekeen jarduera hori. Ez dira onuradun izango sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak.
Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskabidea aurkezten denetik. Era berean, alta emanda egon beharko dute ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) ere. Eskabidea aurkeztuz gero, erakunde eskatzaileak baimena emango dio organo laguntza-emaileari zuzenean egiazta dezan betetzen dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta baimena emango dio, halaber, kontsultatzeko enpresa zer epigrafetan dagoen alta emanda ekonomia-jardueren gaineko zergan. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
Erakunde onuradunek nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste erakunde publikoekin kontratuak izenpetzeko.
Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.
Ezingo dira onuradun izan krisian dauden enpresa edo erakundeak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen (2014/C 249/01) definizioaren arabera, salbu eta betetzen bada 2020ko martxoaren 19ko aldi baterako esparruaren 3.1.22.c bis apartatuan ezarritako salbuespena –egungo COVID-19 agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko estatu-laguntzen neurriei buruzkoa– [C (2020) 1863].
Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela, ezin izango dira onuradun izan berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeke daukaten erakundeak.
Ezingo dira izan Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.