Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

F multzoa: Jardunaldiak

[2021_euskalgintza_f]

Deskribapena


Xedea

F multzoa: Euskarari zuzenean lotutako alderdiak aztertzea helburu duten jardunaldiak.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

40.000,00 euro

Prestazio ekonomikoa

Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie dirulaguntza, hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako dirulaguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, defizitarioak ez diren egitasmoak kanpoan utziko dira.

Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da. Edozein kasutan, gehienez ere, 30.000 eurokoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko. Dena den, 75 puntutik gora lortzen dituzten egitasmoek, dagokien dirulaguntza jasoko dute, nahiz eta hori 2.000 euro baino txikiagoa izan. Nolanahi ere, agindu honen 13.1 artikuluaren a) atalean zehaztutako irizpidean 28 puntu lortzen ez duen egitasmoak ez du, inondik inora, 20.000 eurotik gorako dirulaguntzarik jaso ahal izango.

Dirulaguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzakeenekin, betiere gainfinantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 21. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 19. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren % 65 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako % 35a ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Legez eratuta dagoela egiaztatzeko | Erakundeek legez eratuta daudela egiaztatu behar dute

  • Entitateak bere izaera juridikoaren arabera dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du | Entitateek dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu behar dute

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea

Betekizunak

  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez izatea gehiena publikoa eta gainera fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez izatea nagusiki publikoa.
  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
  • Ez izatea inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
  • Eskatzaileak onartu ez izana Europar Batasunak ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratutako dirulaguntzarik.
  • Eskatzailea ez izatea, krisialdian dauden enpresa ez finantzarioen salbamendurako eta berregituratzerako estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoaren arabera, krisialdian dagoen enpresa.
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan aurtengo dirulaguntzen deialdian onuraduna ez izatea.
  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea izatea.
  • Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.6 eta 51.1 bis artikuluei jarraituz, eskabidearekin batera egindako ardurapeko adierazpen baten bitartez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Laguntza-mota honetan kanpoan utziko diren egitasmoak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Euskara Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1000019

Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Honako esteka honen bidez sartu eskabide-inprimakira.

Eskabidea
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea osatzeko argibideak

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortu dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Estatuko ordainketen kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    HIRUGARRENAREN ALTA.pdf (pdf , 209.41 KB)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko ordainketen kasuan.

Beste tramite batzuk