2022. urtean lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoan langile langabeentzako diren kontratazio-konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzak

[CDC22]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da arautzea Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeentzako kontratazio-konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak 2022an finantzatzeko laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzak emateko prozedura ondoz segidako konkurrentzia izango da. Eskabideek deialdi honetako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Bi zatitan ordainduko da dirulaguntza:

  • Lehenengo ordainketa (% 50) diruz lagundutako prestakuntza-ekintza hasi ondoren egingo da, bai eta Lanbidek egiaztatu ondoren ere behar diren eta, hala egokituz gero, enplegurako lanbide-heziketari buruzko araudiak eskatzen dituen baliabide teknikoak, materialak eta giza baliabideak dituztela, prestakuntza-ekintzak dirulaguntza ematea erabaki zen unean proposatu bezala gauzatu ahal izateko.

  • Bigarren ordainketa, gainerako % 50, 2023ko ekitaldian ordainduko da, prestakuntza-ekintza amaitu eta gero, hots, kontratuak aurkeztu, prestakuntza-ekintza justifikatu eta likidatu ostean.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.

Prestakuntza-zentroak

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.

Betekizunak

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.
  • Behar diren baliabide pertsonalak eta materialak izatea.

  • Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

  • Ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten dion zehapen penal edo administratiborik izan behar, ezta laguntza horiek jasotzeko desgaikuntza dakarkion lege-debekurik ere; horien artean sartuko dira sexuagatiko diskriminazioen ondoriozkoak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoan, xedatutakoaren arabera.

  • Ez egotea itzulketako edo zehapeneko prozeduraren baten eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzaren baten ondorioz.

  • Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzultze-obligaziorik ez izatea.

  • Ez egotea Diruaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan.

  • Edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatuk xede bererako emandako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrera ez jasotzea, jaso izana edo ebazpenaren zain egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

1060606

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  • Kontratazio-konpromisoaren agiria.

  • Prestakuntza-proiektuaren memoria.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, proiektuaren berezitasunen arabera, eskatutako beste edozein informazio.

  • Izena emandakoen kopurua txikiegia dela adierazten duen txostena, Enplegu-bulegoak emandakoa.

Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LanF). Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

Nola erregistratu behar den erakundea edo enpresa sisteman
Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazioa LAN-F botoia".
Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira.
Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira:

  • Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  • Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  • Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).


Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan eskabidea sartzen denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean agertu beharko du.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/ web-orriaren bidez egin beharko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk