Lehendakaritza

2021eko Euskal Etxeentzako diru-laguntzak

Deskribapena


Xedea

Euskal etxeei zuzendutako dirulaguntzak, haien jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finanziatzeko

Aurrekontuko zuzkidura

902.305 euro(s)

Prestazio ekonomikoa

  • Kapitulu bakoitzean esleitzen diren diru-laguntzen gutxieneko kopurua 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko ezarritako formula erabilita ateratzen den zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa bada, ez da diru-laguntzarik emango.
  • IV. kapitulurako (funtzionamendua eta jarduerak) emango diren diru-laguntzen gehienezko kopurua 30.000 eurokoa izango da euskal etxeentzat, eta 50.000 eurokoa federazioentzat. Gehienezko kopuru hori ez zaie ezarriko euskal etxeen federazioei.
  • VII. kapitulurako (azpiegitura eta ekipamendua) emango diren diru-laguntzen gehienezko kopurua 10.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza zatika ordainduko da:

a) Dirulaguntzaren % 25 ordainduko da dirulaguntza onartu ondoren.

b) Dirulaguntzaren gainerako % 75a, diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren % 100i dagokion gastu guztiaren agiriak jaso eta egiaztatu ondoren.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza:

euskaletxeak@euskadi.eus

Kodea

0034306

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hlabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk