Euskal kirol-federazioen 2021ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzak
[2021 kirol-federazioak dirulaguntzak]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea da kirol-federazioen finantzaketa arautzea, itzulgarriak ez diren dirulaguntzak emanez urteko kirol-programetarako (EHAA, 249 zk., 2000ko abenduaren 30ekoa). Aipatutako 287/2000 Dekretuaren 3. artikuluak dioenez, Kulturako sailburuaren Aginduz –gaur egun Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da– , urtero egingo da Dekretu horretan araututako laguntzak eskatzeko deialdia, bertan zehaztuko dira aurrekontuaren zenbatekoa, eskabideak aurkezteko lekua eta epeak, laguntzak eskatzen dituzten erakundeek aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzak neurtzeko irizpideen ponderazioa, bai eta laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.
Aurrekontuko zuzkidura
2.475.000Prestazio ekonomikoa
Kalifikazio Batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu, eta zehaztutako alderdi guztiak ebaluatuko ditu, irizpide eta baremo hauen arabera:
a) Kirol proiektua (puntuen %55)
Aurkeztutako kirol-proiektuaren interesa baloratuko da, honako gai hauek kontuan hartuta:
- Federazioak antolatutako kirol lehiaketa ofizialak.
- Federazioak antolatzen laguntzen dituen lehiaketak
- Federazioak egindako kirol-prestakuntzako jarduerak.
- Kirol-selekzioen jarduerak.
- Euskaliten 3K Programako Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, Euskaliten kanpoko kontraste-zerbitzua jasotzen duten eta Kudeaketa Aurreratua edo baliokidea osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeak aintzatesten dituena, edo baliokidea.
b) Euskararen erabilera (puntuen % 10). Puntu bana emango zaie euskaraz osoki egindako honako ekintza hauei, eta puntu erdia euskaraz partez egindako ekintza bakoitzari: Guztizko zazpi puntuak lortzen dituenari beste hiru emango zaizkio, eta horrela gehieneko hamarrak lortuko ditu.
- Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.
- Euskararen erabilera federazioaren dokumentu eta argitalpenetan.
- Euskarazko web orria izatea.
- Jendeari euskaraz kasu egitea.
- Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzea.
- Federazioko kideekin euskara erabiltzea.
- Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzea.
c) Autofinantzaketa-maila (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:
- % 0,00 - % 49,99: 0 puntu
- % 50,00 - % 74,99: 2 puntu
- % 75,00tik gora: 5 puntu
d) Agindua argitaratzen den egunean federazioan afiliatuta dauden goi-mailako kirolarien zerrenda - Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak onartuak - (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:
- 1 eta 3 kirolari bitartean: 2 puntu.
- 4 eta 6 kirolari bitartean: 4 puntu
- 6 kirolari baino gehiago: 5 puntu.
e) Federazioak desberdintasunak ezabatzeko, emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko garatutako ekintzak. Zuzendaritza Batzordearen osaera. (Puntuen % 20).
- Zuzendaritza Batzordearen osaera (5 puntu, gehienez) Zuzendaritza Batzordean emakumeen % 50 baino gehiago badira, 3 puntu. Zuzendaritza-karguetan emakumeak badaude: puntu 1 kargu bakoitzeko. Ez dira kontuan hartuko lurralde-federazioek emandako karguak. Zuzendaritza Batzordeen datuak Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden bezala hartuko dira.
- Abusuen aurkako protokoloak. (5 puntu)
- Berdintasunaren arloko prestakuntza-ekintzak. (5 puntu)
- Desberdintasunak ezabatzeko ekintza zehatzak.(5 puntu)
- Berdintasun-plana (10 puntu)
- Hizkuntza berrikustea federazio-dokumentuetan (erregelamenduak, estatutuak, komunikazioak, etab.) (5 puntu)
- Berdintasuna lortzeko ekintzetarako aurrekontu-partida zehatza. (5 puntu)
f) Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua. (puntuen % 5)
Laguntzen zenbatekoa zehazteko, norgehiagoka-araubidean egingo du, eta, horren arabera, agindu honen 2. artikuluan esleitutako zuzkidura ekonomikoa eskabideak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, 10. artikulu honetan jasotako irizpideak aplikatuz, betiere agindu honen 4. artikuluan ezarritako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak errespetatuz.
Agindu honetan ezarritako mugak alde batera utzi gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein administraziok edo beste erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.
Onuradun bakoitzeko dirulaguntza ez da inola ere 180.000 eurotik gorakoa izango, eta eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa izango da dirulaguntzaren gehieneko muga.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza honela ordainduko da:
- Laguntza eskatzen den urtearen aurreko urtean laguntza lortu duten federazioei laguntzaren % 50 ordainduko zaie aldez aurretik. Aurreko urtean laguntzarik jaso ez duten federazioek aurreko urtean dirulaguntza txikiena jaso zuen federazioari emandako laguntzaren % 50 jasoko dute aldez aurretik.
- Aurreko urtean emandako dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren, bigarren libramendu bat egingo da, urte horretako dirulaguntzaren % 25ari dagokiona.
- Dirulaguntzaren gainerakoa, dirulaguntza eskatzen den urterako onartutako laguntza osora iritsi arte, aurreratutako ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatu ondoren likidatuko da.
Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistro Telematikoan agertu beharko du.

Nori dago zuzenduta
Euskal kirol-federazioak
Betekizunak
- Diru-laguntzaren eskabidea
-
Kirol-proiektuaren azalpen-memoria (II. Eranskina).
- Federazioak antolatutako kirol lehiaketa ofizialak. Espezialitate edo diziplina eta kategoriaren araberako lehiaketen kopuruari buruzko zenbatespena, parte hartzen duten kirolarien eta kluben kopurua eta parte hartzen duten kluben ehunekoa adierazita, federazioan afiliatutako klub guztien kopuruari dagokionez.
- Federazioak antolatzen laguntzen dituen lehiaketak. Espezialitate edo diziplina eta kategoriaren araberako lehiaketen kopuruari buruzko zenbatespena, parte hartzen duten kirolarien eta kluben kopurua eta parte hartzen duten kluben ehunekoa adierazita, federazioan afiliatutako klub guztien kopuruarekin alderatuta.
- Kirol-prestakuntzako jarduerak. Garatu beharreko jardueren zerrenda, ordu kopuruari eta parte-hartzaile kopuruari buruzko estimazioa.
- Kirol-selekzioen jarduerak.
- Euskaliten 3K Programako Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, Euskaliten kanpoko kontraste-zerbitzua jasotzen duten eta Kudeaketa Aurreratua edo baliokidea osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeak aintzatesten dituena, edo baliokidea.
-
Erakundearen urteko aurrekontua, Batzar Nagusiak 2021eko ekitaldirako onartua, V. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
Zuzendaritza Batzordeak edo Batzar Nagusiak izendatu duen organoak aurrekontua aurkez dezake. Aurrekontua Batzar Nagusiak berretsiko du.
- Agindua argitaratzen den egunean federazioan afiliatuta dauden goi-mailako kirolarien zerrenda (Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak onartuak).
-
Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria (III. Eranskina).
- Zenbat prestakuntza-ikastaro ematen diren euskaraz.
- Euskararen erabilera federazioaren dokumentu eta argitalpenetan.
- Euskarazko web orririk duen.
- Jendeari euskaraz kasu egiten zaion.
- Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzen den.
- Federazioko kideekin euskara erabiltzen den.
- Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzen den.
- Azalpen-memoria (VII. eranskina), federazioak desberdintasunak ezabatzeko, emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko garatutako ekintzak jasotzen dituena.
- Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (IV Eranskina).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntzaren eskabidea
- Kirol-proiektuaren azalpen-memoria (II. Eranskina)
- Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria (III. Eranskina)
- Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (IV Eranskina)
- Diru-laguntzaren eskabidea
-
Kirol-proiektuaren azalpen-memoria (II. Eranskina).
- Federazioak antolatutako kirol lehiaketa ofizialak. Espezialitate edo diziplina eta kategoriaren araberako lehiaketen kopuruari buruzko zenbatespena, parte hartzen duten kirolarien eta kluben kopurua eta parte hartzen duten kluben ehunekoa adierazita, federazioan afiliatutako klub guztien kopuruari dagokionez.
- Federazioak antolatzen laguntzen dituen lehiaketak. Espezialitate edo diziplina eta kategoriaren araberako lehiaketen kopuruari buruzko zenbatespena, parte hartzen duten kirolarien eta kluben kopurua eta parte hartzen duten kluben ehunekoa adierazita, federazioan afiliatutako klub guztien kopuruarekin alderatuta.
- Kirol-prestakuntzako jarduerak. Garatu beharreko jardueren zerrenda, ordu kopuruari eta parte-hartzaile kopuruari buruzko estimazioa.
- Kirol-selekzioen jarduerak.
- Euskaliten 3K Programako Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, Euskaliten kanpoko kontraste-zerbitzua jasotzen duten eta Kudeaketa Aurreratua edo baliokidea osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeak aintzatesten dituena, edo baliokidea.
-
Erakundearen urteko aurrekontua, Batzar Nagusiak 2021eko ekitaldirako onartua, V. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
Zuzendaritza Batzordeak edo Batzar Nagusiak izendatu duen organoak aurrekontua aurkez dezake. Aurrekontua Batzar Nagusiak berretsiko du.
- Agindua argitaratzen den egunean federazioan afiliatuta dauden goi-mailako kirolarien zerrenda (Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak onartuak).
-
Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria (III. Eranskina).
- Zenbat prestakuntza-ikastaro ematen diren euskaraz.
- Euskararen erabilera federazioaren dokumentu eta argitalpenetan.
- Euskarazko web orririk duen.
- Jendeari euskaraz kasu egiten zaion.
- Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzen den.
- Federazioko kideekin euskara erabiltzen den.
- Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzen den.
- Azalpen-memoria (VII. eranskina), federazioak desberdintasunak ezabatzeko, emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko garatutako ekintzak jasotzen dituena.
- Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (IV Eranskina).
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du, Kalifikazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean, deialdi-agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2022ko otsailaren 28 baino lehen, agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideei jarraituz eta dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan kontuan hartuta.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Egindako gastuen zerrenda zehatza, jardueraren zenbateko osoaren baliokidea (VIII. eranskina edo dokumentu baliokidea).
- Jardueraren gauzatzeari buruzko memoria laburtuta, zeinetan, gutxienez, jasotzen baitira agindu honetan, baloratuko diren gaiak, datu guztiak sexuaren arabera bereizita dituela.
- Batzar Nagusiak onartutako 2021ko aurrekontuaren likidazioa (VI. Eranskina).
-
Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.
Faktura eta dokumentu guztiak espedientera igo behar dira.
Aurkezten diren fakturak diru-laguntzan emandako kopurua justifikatu behar dute. - Egindako gastuen zerrenda zehatza, jardueraren zenbateko osoaren baliokidea (VIII. eranskina edo dokumentu baliokidea).
- Helburu bererako emandako beste edozein laguntzaren zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haren eraginkortasunaren berri izan ez bada.
- Eskabidea bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoarekin batera aurkeztu duten federazioen kasuan, erabilera hori egiaztatzen duten sortutako agirien aleak.
-
Federazioko idazkariak egindako ziurtagiria eta lehendakariak sinatua, federazioaren doku-mentazio ekonomiko hau jasotzen duena:
- Balantzea 2021eko abenduaren 31n.
- Altxortegi garbia 2021eko abenduaren 31n.
- Finantza-erakundeekiko zorrak 2021eko abenduaren 31n.
- Azken bi ekitaldietako mozkin eta galeren kontua.
- Federazio-lizentzien guztizko kopurua 2021eko abenduaren 31n
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaera izapidetzeko onartzeko dokumenturik ez dagoela edo akats formalak daudela ikusiz gero, eta baloratzeko alegatutako dokumentazioan akatsak daudela ikusiz gero, hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio erakunde interesdunari, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, atzera egin duela ulertuko dela. Izapiderako eskubidea eskatzetik edo bertan behera uztetik, aldez aurretik.
Erakunde eskatzaileren batek aurrez aurre aurkezten badu eskabidea, aurkezpen elektronikoaren bidez zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.