Txanda-kontratuak egiteko laguntzak 2020
[Txanda]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea da deialdi honen helburua. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan daude aipatuta kontratu horiek.
Hurrengo ataletan zehazten diren baldintzak ere bete beharko dira: Laguntzaren betebeharrak eta Kontratatutako pertsonen baldintzak
Aurrekontuko zuzkidura
1.000.000 € (600.000 € - 2020 / 400.000 € - 2021)Prestazio ekonomikoa
Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, txanda-kontratuak egiten dituztenak (lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo mugatuak mugagabe izateko konpromisoarekin), 2020ko urriaren 22tik aurrera hasiak, Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako lantokietan aritzeko.
Txandakaria kontratatzeak 8.400 euroko diru-laguntza izango du. Kopuru hori %10ean igoko da kontratatuko den pertsona emakumea bada.
Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko honako hauek:
a) Enpresaburuaren ezkontidea kontratatzea, edo haren aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne.
b) Sozietate, elkarte edo korporazio gisa sortutako erakundeetako bazkideak kontratatzea, edo haien aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne, edo erakunde horietako gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaideak kontratatzea.
Deialdi honetan adierazitako laguntzak minimis arauari lotuko zaizkio; Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan dago xedatuta arau hori, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari minimis laguntzetan emandako zenbateko osoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan hiru ekitaldi fiskalen barruan.
Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituztenei, harik eta aurrekontu-zuzkidura amaitu arte. Kreditua zabaltzen ez bada, behin aurrekontua amaituz gero, gainerako eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Ordainketa-modua:
Eskabidea onartzean % 60 ordainduko da, eta gainerako % 40a handik urtebetera, enpresak egiaztatu ondoren langile finkoei eutsi diela Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan. Horretarako, Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" aurkeztu behar du (RED sistematik hartua) enpresak, eta Lanbidek egiaztatu egingo du kontratatutako langileak enpresan segitzen duela.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak edo juridikoak
Eskakizunak:
- Pertsona juridikoa
- Pertsona fisikoa
Betekizunak
-
Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea.
Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuaren egiaztapena.
-
Deialdiko 3.1 artikuluko salbuespenen barruan ez egotea (Administrazio Publikoak, eta sektore publikoko beste edozein organismo edo erakunde).
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Ez egotea deialdiaren 5. artikuluko eragozpenik (ahaidetasuna eta bazkidetza).
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Ez egotea itzulpen- edo zigor-prozeduren eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzaren bat dela eta.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zigor administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, horren barne daudelarik emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen araberako edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren araberako sexu-diskriminazioengatik gertatutakoak.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Enpresa eskatzaileak enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den (hasieratik mugagabea, edo mugatua, amaitutakoan edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin).
Langileen Legezko Ordezkaritzarik ez badago, langileei jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Diru-laguntzen onuradun izateko, ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko egoeren eraginpean.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Berreskurapen-agindu baten mende ez egotea, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Diruz lagundutako kontratazioak hasitako unean EAEko lantokietan dauden langile finkoei eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan. Betiere, enpresak langile finkoen lanpostuen % 65i eutsi behar dio.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Epaitegiek bidegabekotzat edo ezdeustzat jotako lan-kontratuen amaierak jakinaraztea.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Azken ekitaldi fiskaletan minimisen araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601
Informazio zehatza: ayudas.relevo@lanbide.eus
Kodea
136406Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diru-laguntza eskatzeko epea hiruhilabetekoa izango da txanda-kontratua hasten den egunetik aurrera, edo, lehenago hasitako kontratuetan, deialdi hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Betiere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2020ko urriaren 16a da.
Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren, pasaportearen edo nortasun-agiri baliokidearen edo AIZren kopia, edo laguntzaren organo kudeatzaileak nortasun-datuak egiaztatu ahal izateko berariazko baimena.
- Eskatzailea pertsona juridikoa bada, enpresaren Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, organo eskudunaren ziurtagiria, Ekonomia Jardueren gaineko Zergen epigrafean adierazita. Jarduera hori bigarren edo hirugarren sekzioan sailkatua badago, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa murriztua aplikatzeari dagokionez (jarduera-hasieraren zergaldia eta hurrengo biak), eskatzaileak egoera horren berri eman beharko dio LANBIDEri jakinarazi beharko dio; eta, horretarako, komunikazio bat aurkeztu beharko du, sinaturik, eta http://www.lanbide.euskadi.eus web-orrian eskura egongo da eskabidearekin batera.
- Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" (RED sistematik hartua), txanda-kontratua hasitakoan enpresak EAEn dituen kotizazioko kontu-kode guztiena.
- Kontratatutako pertsonen NANaren edo AIZren kopia (txanda-hartzailea, txanda-emailea eta kontratatu gehigarria, hala badagokio).
- Txanda-kontratuaren kopia eta erretiro partziala hartzen duen pertsonaren lanaldi partzialeko kontratuaren kopia. Txanda-kontratua iraupen mugatukoa bada, mugagabe bihurtzeko konpromisoa, enpresak eta kontratatutako langileak sinatua.
- Txanda-kontratua enpresako langile batekin hitzartzen bada, lehengo kontratuaren eta kontratu gehigarriaren kopia bana.
- Baldin eta txandakariak eta/edo kontratatutako pertsona gehigarriak enpresa berean praktika-kontratu bat edo prestakuntza- eta ikastun-kontratu bat itunduta bazuen, edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututa dauden eta lanekoak ez diren praktiken aldia egiten ari bazen, dagokion kontratuaren edo praktikak egiteko hitzarmenaren kopia.
- Txanda-kontratua enpresako langile batekin hitzartzen bada, erretiro partzialen txanda-kontratuak bertako langile aktiboekin betetzeko aurreko akordio batean oinarrituta, akordio horren kopia.
Dirulaguntzetarako eskabideak guztiz betetzen ez badira edo aginduzko dokumentazioa atxiki ez bazaie, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsegitea zuzentzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako, aldez aurretiko ebazpena emango da administrazio-prozedura erkidearen arabera.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Identifikazio Fiskaleko Txartela
-
Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea.
Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuaren egiaztapena.
-
Deialdiko 3.1 artikuluko salbuespenen barruan ez egotea (Administrazio Publikoak, eta sektore publikoko beste edozein organismo edo erakunde).
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Ez egotea deialdiaren 5. artikuluko eragozpenik (ahaidetasuna eta bazkidetza).
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Ez egotea itzulpen- edo zigor-prozeduren eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzaren bat dela eta.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zigor administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, horren barne daudelarik emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen araberako edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren araberako sexu-diskriminazioengatik gertatutakoak.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Enpresa eskatzaileak enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den (hasieratik mugagabea, edo mugatua, amaitutakoan edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin).
Langileen Legezko Ordezkaritzarik ez badago, langileei jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Diru-laguntzen onuradun izateko, ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko egoeren eraginpean.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Berreskurapen-agindu baten mende ez egotea, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Diruz lagundutako kontratazioak hasitako unean EAEko lantokietan dauden langile finkoei eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan. Betiere, enpresak langile finkoen lanpostuen % 65i eutsi behar dio.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Epaitegiek bidegabekotzat edo ezdeustzat jotako lan-kontratuen amaierak jakinaraztea.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
-
Azken ekitaldi fiskaletan minimisen araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.
Eskabideko arduradunaren aitorpena.
- Pertsona juridikoa
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, agertu egin behar duzu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean. Beraz, enpresa ez badago aipatutako datu basean, Hirugarrenaren Alta eskabidearekin batera aurkeztea gomendatzen da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntzaren betebeharrak
Erakundeak laguntza hau eskuratzeko bete beharreko baldintzak zehazten dira.
-
NAN, pasaporte edo AIZ
-
Lan-kontratuek EAEn errotutako lantokietan aritzeko izan behar dute, lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo mugatuak mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin hura amaitzean edo lehenago.
Txandakariaren urteko ordainsari gordinak 14.000 eurokoa izan behar du, gutxienez.
Lan-kontratuen kopia.
Kontratuen urteko ordainsari gordina hitzarmenaren araberakoa denean, hitzarmenaren argitalpen-datuak edo, bestela, haren kopia.
Gainerako datuak Lanbidek egiaztatuko ditu.
- Pertsona fisikoa
Kontratatutako pertsonen baldintzak
Txandakaria: Kolektibo hauetako batekoa izan behar du:
- < 30 urtekoa edo > 45 urte, kontratuaren hasiera-datan, langabe-izaera edukitzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
- < 30 urtekoa, enpresa berean praktika-kontratu bat edo prestakuntza- eta ikastun-kontratu bat itunduta izatea, edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututa dauden eta lanekoak ez diren praktiken aldia egitea, baldin eta txanda-hartzaileak izango badira kontratu horren edo lanekoak ez diren praktiken indarraldian edo horiek amaitu eta hurrengo egunean.
- < 30 urtekoa edo > 45 urte, enpresarekin itundutako kontratu mugatuarekin*.
- Enpresako langilea, aurrez enpresan akordiorik badago erretiro partzialak betetzeko bertako langileen txanda-kontratuen bidez*.
* Kontratazio gehigarria egon behar du.
Kontratazio gehigarriko persona: * adierazitako kasuetan, non kontratazio gehigarri bat egin behar den, kontratatutako pertsonak kolektibo hauetako batekoa izan behar du:
- < 30 urtekoa edo > 45 urte, kontratuaren hasiera-datan, langabe-izaera edukitzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
- < 30 urtekoa, enpresa berean praktika-kontratu bat edo prestakuntza- eta ikastun-kontratu bat itunduta eta amaituta izatea, edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututa dauden eta lanekoak ez diren praktiken aldia egitea, baldin eta kontratazio gehigarriko pertsonak izango badira kontratu horren edo lanekoak ez diren praktiken indarraldian edo horiek amaitu eta hurrengo egunean.
Txandakatutako pertsona: Erretiro partziala hartzen duen pertsona.
-
NAN, pasaporte edo AIZ
- Pertsona fisikoa
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.