Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen eskola-garraiorako banakako esleipenak 2020/2021 ikasturterako.

[TRANSP-ESCOLAR]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako esleipenen deialdia egiten da 2020-2021 ikasturtean maila hauetan ari diren ikasleentzat: Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan, bai eta itunpeko ikastetxe pribatuetan daudenentzat ere, agindu honen 4.1.a) artikuluan jasotako kasuetan. Hori guztia dekretu honetan xedatutakoaren arabera: 69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari –hezkuntzaren arloan eskumenak dituen Sailak finantzatutakoari– buruzkoa, azaroaren 26ko 186/2019 Dekretuak emandako idazketan.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, deialdiaren behin betiko ebazpenaren ondoren, eskola-egunen kopuruaren arabera.

Nori dago zuzenduta


HH-ko lehen zikloko 3. maila, HH-ko bigarren zikloa, LH, DBH eta OLH-ko ikasleak

Eskakizunak:

  • Jarraian zehaztutako betekizunak aldi berean betetzen dituzten ikasleek izango dute deialdi honetan parte hartzeko eskubidea:

  • Ezingo dira deialdian sartu dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean daudenak, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. eta 14. artikuluetan ezarritako betekizunak eta betebeharrak betetzea, lege horren 13.2.e) artikuluan ezarritakoa izan ezik, ematen den dirulaguntzaren izaera dela-eta.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0168905

Ikaslearen eskabidea


Eskabidea erabat beteta dagoenean, izapidetze telematikoa egiten jarraitu edo paperean aurkeztu aukeratu beharko du.

Aurkezpen telematikoa egitea aukeratuz gero, ezinbestekoa izango da sinadura elektronikoa izatea indarrean den ziurtagiri digitalarekin (NAN; Izenpe txartela) edota itsasontzien jokoa (B@kq), eta eskabidea elektronikoki sinatu beharko da. Orduantxe geratuko da eskabidea erregistratuta.

Paperean aurkeztea erabakiz gero, aplikazioak sortuko duen eskabide-formularioa inprimatu beharko da; ondoren, sinatu eta honako toki hauetakoren batean aurkeztu beharko da:

  • Dirulaguntza eskatzen duen ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 16. artikuluak zehaztutako tokietan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Dekretuan (apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua) adierazitakoetan, hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Distantzien kalkulurako erreminta-GEOEUSKADI (Firefox edota Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dugu).

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaerara sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena eta laguntzen jakinarazpena sei hilabeteko epean egingo dira, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk