PEBA 2021: Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko diru-laguntzen programa.

[PEBA2021]

Deskribapena


Xedea

Banda zabal ultraazkarreko sareak «NGA eremu zuri» izendatutako Euskadiko biztanleguneetara hedatzeko laguntzak arautzea. Eremu horiek ez dute NGA banda zabaleko Interneterako sarbide-zerbitzuak erabili ahal izateko teleko­munikazio-azpiegiturarik, eta ez da espero hurrengo 3 urteetan halakorik izango dutenik.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntza jasotzeko aukera izango dute gutxienez bi noranzkoetan 300 Mbps-ko belau­naldi berriko sarbide-sareak (NGA) hedatzea aintzat hartzen duten proiektuek (mugarik gabeko datu-transferentzia ahalbidetu behar dute, zerbitzuaren ezaugarriak aldatu gabe), betiere laguntza-eskabidea aurkeztu baino lehen hasi gabe badaude.

Ordainketa-modua:

Baliabide ekonomikoak 3.000.000,00 eurokoak dira, honako urte hauetan banatuta:

  • 2021eko ekitaldia: 1.000.000,00 euro
  • 2022ko ekitaldia: 1.000.000,00 euro
  • 2023ko ekitaldia: 1.000.000,00 euro

Nori dago zuzenduta


Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak

Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, Telekomunikazioei buruzko 9/2014 Lege Orokorraren, maiatzaren 9koaren, 6 eta 7 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Eusko Jaurlaritza

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza

Tfno: 945 01 82 22

e-mail: x-arrieta@euskadi.eus

Kodea

1109801

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Eskariak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 00:00etan, eta 2021eko urtarrilaren 5ean amaituko da, 24:00etan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2021eko martxoaren 5a baino lehen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak