2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan barne jasota dauden nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzak 2020

[Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2020ko ekitaldirako laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Nekazarien elkarteak edo horien batasunak eratzeko edo abian jartzeko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 €

Prestazio ekonomikoa

2020ko ekitaldian emango diren laguntzen gehieneko bolumena 400.000 eurokoa izango da.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzetarako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako aurrekontu-kredituetatik aterako dira, eta, LGPren ondorioetarako, finantzaketa gehigarritzat hartuko dira.

Laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Baldin eta ebazpen-zati honen 1. paragrafoan ezarritako zuzkidura osoa ez bada aski aurkezten diren eskabide guztietarako, puntuaziorik handiena lortzen duten eskabideei emango zaizkie laguntzak, baremo honen arabera:

a) Dagoeneko eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 20 puntu.

b) 5 urterako negozio-planean produktuaren merkaturatze-bolumenik handiena aurreikusten duten ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 10 eta 6 puntu artean.

Berdintasuna mantentzen bada, 5 urterako negozio planean bazkide-kopuruaren eta/edo produktuaren merkaturatze-bolumenaren hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei emango zaie lehentasuna.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeek eta horien batasun edo federazioek, baldin eta 2015etik aurrera eratu eta halakotzat onartuta badaude, honako hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua, edo urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Juan Ramón Puy Pitarque

Telefonoa: 945 01 63 18

E-maila: j-puy@euskadi.eus

Jesus Sáez de Heredia

Telefonoa: 945 01 96 57

E-maila: j-saez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028906

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabiedeak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hiru hileko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk