Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako 2020ko ekitaldirako laguntza-programa, COVID-19ari aurre egiteko

[MBT]

Deskribapena


Xedea

2020an Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendua ahalbidetzeko diru-laguntzak arautzea eta diru-laguntzetarako deialdia egitea; bulego horietatik, doan eta merkataritza-banaketaren sektore osoari eta haren erakundeei zuzenduta, langile kualifikatuen laguntza-zerbitzua emango da.

Aurrekontuko zuzkidura

1.809.500,00

Prestazio ekonomikoa

Bulegoaren zerbitzua beteko duen pertsona urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko kostuen % 86,7ra arte estal dezake laguntzaren zenbatekoak. Edonola ere, bulego bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa ez da izango 38.500,00 eurotik gorakoa.

Erakunde eskatzaileek gehienez 2 bulego aukeratu ahal izango dituzte eremu, eremu edo gremio bakoitzeko.

Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuetatik eskuratutako laguntzak edo dirulaguntzak batuta.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

 

EBALUAZIO-BATZORDEA

Ebaluazio-batzorde batek espedienteak aztertuko ditu, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, 12. oinarrian jasotako irizpide eta haztapenen arabera baloratuko ditu, eta prozedura ebazteko proposamena egingo dio eskumena duen organoari, eman beharreko laguntzak eta ukatu beharreko eskabideak jasota.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzari atxikitako bost pertsonak osatuko dute ebaluazio-batzordea.

Ebaluazio-batzordearen osaera:

Lehendakaria: Gema Etxenike Jaureguibeitia
Batzordekide: Inmaculada López Pérez
Batzordekidea: Teresa Urkiola Pujana
Batzordekidea: Maria Jose Uribezubia Larruscain
Idazkaria: María Teresa García Rodríguez

 

Ordainketa-modua:

Ordainketa bi ordainketaren bidez egingo da:

a) Lehen ordainketa –emandako dirulaguntzaren % 80– 17.a) oinarrian zehaztutako epea igarotzean ordainduko da, tartean berariaz dirulaguntzari uko egin ez bazaio. Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia ziurtatua, dirulaguntza emateko jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, eta diruz lagundutako epe osoan zehar egon beharko da indarrean.

b) Bigarren ordainketa –dirulaguntzaren gainerakoa– erakunde onuradunak dirulaguntza justifikatzeko eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da.

c) Ez da dirulaguntzaren ordainketarik egingo, onuradunak ez baditu ordaindu zergen eta Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak, edo zorduna bada, dirulaguntza itzultzeko ebazpen bat dela medio.

 

Nori dago zuzenduta


Merkatarien elkarteak edo agrupazioak

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak edo agrupazioak (soilik merkatariek osatutakoak, nahiz merkatariak eta bestelako profesionalek osatutakoak)

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira

Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak

Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta beren jardun-eremua lurralde historiko bat bada.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira

Merkataritza Ganberak

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako Merkataritza Ganberak

Udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak

Euskal Autonomia Erkidegoan udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak

Betekizunak

  • Onuradun izateko baldintzak

  • Jarduketa-proiektu bat aurkeztea. Proiektu hori 2020. urtean hasi, eta 12 hilabetez jarraian egin beharko da horietatik hiru, gutxienez 2020. urtean izango dira.
  • Jarduera-eremua zonakoa edo gremiokoa izango da.
  • Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu: - Goi-mailako unibertsitate-titulua izatea. - Lanaldi osoan kontratatuta egotea. - Gizarte Segurantzan altan egotea, eskatzailearen entitatean, proiektua hasten den unean. - Kontratuko kategoria profesionala bat etorriko da, halaber, eskatutako titulu akademikoarekin. - Ordainsari ekonomikoa, gutxienez, aplikatu beharreko hitzarmenean jasotakoa izango da.
  • Fitxa bat osatuko da (IV. eranskina) proposatutako ekintza bakoitzeko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia argitaratuko den urrengo egunetik 6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zerbitzua emateko kontratua sartzea


Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia ziurtatua, dirulaguntza emateko jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, eta diruz lagundutako epe osoan zehar egon beharko da indarrean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hiruhilabeko txostenak sartzea


Hiruhileko bakoitza amaitu osteko 15 egun naturalen barruan, txosten bat sartu beharko da, eta, bertan, bulego teknikoak epealdi horren barruan egindako jarduerei buruz, eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzari buruzko balorazioa, bai eta, hurrengo hiruhilekoei begira, ekintzen orientazio-aldaketa posiblea ere.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntzaren onuradun diren erakundeek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta nolanahi ere 2021eko abenduaren 31 baino lehen, agindu honek horretarako ezarritako V-A eranskinaren (Jardueraren memoria) eta V-B eranskinaren (Jardueraren memoria ekonomikoa) arabera:

a) Egindako jardueraren memoria xehea, diruz lagundutako jarduketak benetan egin direla ziurtatuta: garapena eta ebaluazioa. Memoria horretan adierazi beharko da zenbateraino bete diren lortu nahi ziren helburuak, eta ahal dela, sexuaren arabera banakatuta aurkeztuko dira datu guztiak.

b) Egindako jardueren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, honako hauek jasota:

– Diruz lagundutako jardueraren gastuak eta diru-sarrerak. Orobat adierazi beharko da helburu bererako jaso den beste edozein laguntza edo dirulaguntza.

– Proiektua gauzatzeko egin diren gastu guztien zerrenda sailkatua. Barnean sartuko da gastuak egiaztatzeko agiri guztien zerrenda, eta gutxienez honako hauek adieraziko dira: dokumentu mota, identifikazioa, igorlea, igorpen-data, zenbatekoa, ordainketa-data eta ekintza bakoitzari egotzitako ehunekoa.

– Proiektuaren gastu guztien frogagiriak: bulegoko arduradunen nominak, gizarte-segurantzara egindako kotizazioak, aurkeztutako PFEZ aitorpenak, BGAE-etara edo gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuetara egindako ekarpenak, eta profesional independenteen fakturak, horietako bakoitzaren ordainketa egiaztatzeko agiriekin batera.

c) Eskabidea aurkeztu ondoren xede bererako lortu diren beste laguntza edo dirulaguntza guztien zerrenda.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk