Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020ko ekitaldiko laguntza deialdia. (Enplegua sustatzea eta kontrataziorako languntzak)
[LPEEL-2020]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, eta, bereziki, lehentasunezko jarduketa-eremu katalogatutako toki-erakundeei laguntzak ematea, jardueraren xede den lurraldearen garapen sozioekonomikoa eta modernizazioa bultzatze aldera enplegua sortzeko proiektuak martxan jar ditzaten, horien bidez Euskadiko eskualde guztietan modu orekatuan enplegu-aukerak sortzeko, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.
Aurrekontuko zuzkidura
39.888.890 €Prestazio ekonomikoa
- 20.500.000 euro, eskualde eta udalerri guztien artean banatuko da diru hori, 2020ko maiatzean haietan dagoen biztanleria langabearen arabera, eta, gutxienez, 75.000 euro emango dira erakundeko.
- 13.500.000 euro, langabeziak bereziki ukitutako eskualde eta udalerrietara zuzendutako.
- 5.888.890 euro Lehentasunezko jarduketa-eremutzat jotako eskualde eta udalerri guztien artean banatuko dira, 2020ko maiatzean langabeen arabera.
Lurralde-eremu bakoitzean gehienez banatu daitekeen aurrekontua deialdi honetako IV Eranskinean ezarri da
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- Lehenengo ordainketa %55ekoa izango da, ebazpena igorri ondoren.
- Bigarren ordainketa gainerako %45 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua izango da, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, 9. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta
Mankomunitateak
Kuadrillak
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri-multzoak
Udalerri-multzoak edo udalerriakhaien mendeko eta tokiko garapen-agentziak, nortasun juridikoa dutenak
Betekizunak
-
Oro har, udalerri bakoitzeko edo mankomunitate, kuadrilla edo udalerri-talde batek diruz lagunduko ditu tokiko enplegu-proiektuak, eta udalerri gehienek edo eskualdeko biztanleriaren % 51 gutxienez ordezkatzen dutenek adostu beharko dituzte proiektu horien esparruan, dagokion udalean egongo den indarreko udal-erroldaren berrikuspenaren arabera
Udalerri multzoek tokiko enplegu proiektuak aurkezterako, eskualde jakin horretako udalerrien gehiengoak edo gutxienez biztanleen %51k adostu beharko dituzte proiektuok, udal-erroldaren dagokion udalean egongo den indarreko udal-erroldaren berrikuspenaren arabera
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Erantzukizunpeko adierazpena
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus
Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413
Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 398
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217 / 943-596.213
Kodea
1009207Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabide-orriari eranskiko zaio:
- Eskualde mailako eta tokiko garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko proiektuen memoria tekniko deskribatzailea. Memoriak deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini beharko du.
- Memoria ekonomikoa, proiektua gauzatzearekin lotutako gastuei eta horren bideragarritasunari buruzko datuak jasoko dituena.
- Kontratazioen aurreikuspena, sexuen arabera banakatutako datuak jasota, eta, kasuan kasu, memoria labur bat, aurkeztutako proiektuan sartutako genero-ikuspegiari buruzkoa.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Oro har, udalerri bakoitzeko edo mankomunitate, kuadrilla edo udalerri-talde batek diruz lagunduko ditu tokiko enplegu-proiektuak, eta udalerri gehienek edo eskualdeko biztanleriaren % 51 gutxienez ordezkatzen dutenek adostu beharko dituzte proiektu horien esparruan, dagokion udalean egongo den indarreko udal-erroldaren berrikuspenaren arabera
Udalerri multzoek tokiko enplegu proiektuak aurkezterako, eskualde jakin horretako udalerrien gehiengoak edo gutxienez biztanleen %51k adostu beharko dituzte proiektuok, udal-erroldaren dagokion udalean egongo den indarreko udal-erroldaren berrikuspenaren arabera
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Erantzukizunpeko adierazpena
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Ebazpena emana
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.