Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko lehiaketa

[leioako-farmazia-lehiaketa-2020]

Deskribapena


Xedea

EAEko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko 11/1994 Legean ezarritakoaren arabera, Osasun Sailak ofizioz, urtero eta urteko lehen sei hilabeteetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazia-bulego berrien egokitasuna eta sorrera deklaratzeko prozedura hasten du.

Horretarako, aldez aurretik, biztanleria farmazia-eskualderen arabera banatzen da, populazioa osasun-eskualderen arabera banatzeari buruzko datu ofizialetan oinarrituta. Datu horiek sail honetako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak ematen ditu (Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eremuak zehazten dituen Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren 4. artikuluko 2. puntua).

Etorkizuneko farmazia-bulegoen titular izango diren farmazialariak merezimendu-lehiaketa bidez hautatutako dira, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak kontuan hartuta.

Biztanleriaren datu ofizialak aztertuta, Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat jartzea egokia dela ondorioztatzen da (2.B1.UR.01).

Horregatik guztiagatik, Leioako Aginduaren bidez EHAA 02540/2020 zbk (leiho berri batean irekitzen da) beste farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egiten da, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan ezarritakoaren arabera (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).

Leioako farmazia-bulegoa Leioako udalerrian egongo da, Leioako 3. barrutiko 1., 2. eta 3. sekzioetan izan ezik; sekzio horiek Getxoko farmazia-eskualdeko 2.4.06 osasun-eskualdekoak dira (2.A.UR.03).

Nori dago zuzenduta


Farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du beharrezkoa den titulazioa egiaztatzen duen farmazialari orok.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Farmazia Antolamendurako Zerbitzua

Farmazia Zuzendaritza – Osasun Saila

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0609202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau urrats erakutsiko dira:

  1. Identifikazioa
  2. Datuak betetzea
  3. Dokumentuak eranstea
  4. Sinatzea eta bidaltzea
  • 1. Prestatu beharrezkoa den dokumentazioa formatu digitalean, hemen jasotakoa kontuan hartuta: “Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez farmazia bulego bat sortzeko lehiaketarako eskabidea bete eta dokumentazioa eransteko jarraibideak”.
  • 2. Sartu izapide-elektronikoen aplikazioan «Eskaera» botoia sakatuta, eta bete inprimakia. Eskaera erabat osatzen ez baduzu, gogoratu egindakoa gorde eta geroago jarraitzeko aukera duzula.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk