Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteentzako diru-laguntzak. 2021eko deialdia

[Kontsumoko elkarteentzako diru-laguntzak 2021]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen elkarteei 2021eko ekitaldian funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

431.000

Prestazio ekonomikoa

1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 276.000 €

Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, 102.000 €gehienez ere elkarte bakoitzeko.

Gastu subentzionagarriak

• Lokalaren alokairuak, gehienez 3 alokairu erakunde eskatzaile bakoitzeko, eta jendearentzat irekitako bulegoekin bat etorri beharko dute.
• Langile-gastuak.
• Finantza-gastuak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.7 artikuluan ezarritakoaren arabera.
• Eskaeraren aurrekontuaren atalean behar bezala zehaztutako beste gastu orokor batzuk (zerbitzu profesionalak, bulegoko materiala, kontserbazioa eta garbiketa, aseguruak, hornidurak, kanpoko kontratazioak eta bestelakoak...).

2. lerroa. Laguntza juridikoa. 155.000 €

Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, eta gehienez ere 92.000 €emango dira elkarte bakoitzeko.

Gastu subentzionagarriak

• Aholkularitza juridikoko eginkizunak dituzten langileak.
• Aholkulari juridikoen minuta profesionalak.
• Perituak egitea.
• Bukarazte-ekintzen ekitalditik eratorritako beste gastu batzuk.

2. lerroko jardueren gauzatzea osorik azpikontratatu ahal izango da, betiere Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru-laguntzen Erregelamenduaren 68. artikuluan ezarritako baldintzak betez.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen muga kuantitatiboa merkatuko balioa izango da, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakora egokituko dira.

Ordainketa-modua:

1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 207.000 €, 2021eko ekitaldiaren kontura, eta 69.000 €, 2022ko konpromiso-kredituaren kontura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.

2. lerroa. Laguntza juridikoa. 116.500 euro 2021eko ekitaldiaren kargura eta 38750 euro 2022ko konpromiso-kredituaren kargura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Honako baldintza hauek betetzen dituzten kontsumitzaileen elkarteak izan daitezke ebazpen honek araututako dirulaguntzen erakunde onuradun:

  • Beren helburu bakarra Kontsumobideren eskumeneko kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea izatea.
  • Eskaera aurkezteko unean izena emanda edukitzea Euskadiko Kontsumitzaileen Elkarteen Erroldan (uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan zehazten da zein den errolda hori), betiere Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 30. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Beren jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
  • Kontsultak egiteko, arreta emateko eta kontsumitzaileek aurkeztutako erreklamazioak kudeatzeko zerbitzu bat izatea.
  • Zuzenbidean lizentziatutako pertsonek emandako aholkularitzako eta laguntza juridikoko zerbitzu bat izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko eta EAEko Administrazio Orokorrarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik ez izatea, edo ez egotea horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak.

Eskakizunak:

  • Deialdiaren dokumentazio orokorra

  • 1. lerroan eskatutako dokumentazioa

  • 2. lerroan eskatutako dokumentazioa

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Ana Cristina Rodríguez

Tel.: 945-06 21 47

E-mail: ac-rodriguez@kontsumobide.eus

Kodea

1028306

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan. 2022ko martxoaren 15a baino arinago aurkeztu beharko da dokumentazio guztia dagozkion fakturekin edota eraginkortasun juridikodunak eta baita ordainketa egin dela frogatzen duten agiriak.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk