Kontratatzeko laguntzak, Urola Garaia 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honetako oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzen helburua Urola Garaiko enpresei laguntza ekonomikoak ematea da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatzeko.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/14 - 2020/12/22
ZENBATEKOA: 36.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Enpresa onuradunak honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lantokiak Ezkio, Legazpi, Urretxu edo Zumarragan egon behar du.
- IAE-JEZn alta emanda egotea eta zerga horren betebeharrak egunean ordainduta izatea, betiere enpresaren jarduerak zerga hori ordaintzea eskatzen badu.
- Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak beteta edukitzea.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak beteta edukitzea.
- Enpresak ez du zorrik izan behar Urola Garaia Udal Elkartea osatzen duten udalekin, hots, Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragarekin.
- Indarrean dauden lan-arloko eta laneko arriskuen prebentzi oari buruzko legeria eta arauak bete behar ditu enpresak.
- Bete behar den lanpostuaren kategoria eta aplikatuko den sektoreko edo enpresaren hitzar mena kontuan hartuz, eskaeran jarri diren lan baldintzak eta ordainsariak garantizatuko dira.
- Kontratazioek enplegu sorrera garbia ekarri behar dute, kontratatzen diren pertsonak sartu aurreko 3 hilabeteetan enpresan zegoen pertsonalaren guztizko batez bestekoarekiko.
- Kontratazioek enpresaren aktibitatearekin zerikusi zuzena duten lanpostuetarako izan beharko dute.
ARAUDIA: