Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak (2020)

[Komikiak eta eleberri grafikoak]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak emateko baldintzak iragartzea eta arautzea da. Modalitatea: komikiak eta eleberri grafikoak.

Aurrekontuko zuzkidura

60.000

Prestazio ekonomikoa

15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat. 

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 50, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren eta uko ez bada egin.
  • Gainerako % 50a 2020ko urtean ordainduko da, diruz lagundutako sorkuntza Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • 18 urtetik gorako izatea.
  • Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte 18 urte edo gehiago dituzten pertsona fisikoek. Euskal Autonomia Erkidegoan jaioak izan behar dira edo agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean gutxienez urtebete erroldatuta eramatea. Hori egiaztatzeko, nortasun-agiria edo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hurrenez hurren.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Aurreko urteko dirulaguntza hauen deialdiaren edozein modalitatetan dirulaguntza lortu zuten pertsonek, ezin izango dute deialdi honen edozein modalitatetan dirulaguntza eskatu.

Betekizunak

  • Proiektu originala da eta orain arte ez da hala garatu.
  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste erakunde publiko edo pribatuk xede berberaz emandakoekin.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Gainera, pertsona onuradunek Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez, eta deialdi honen modalitate bakar batean aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Pertsona berak modalitate ezberdinetara aurkezten baditu eskaerak, bakarrik onartuko dira sarrera-erregistroaren arabera aurkeztutako lehenari dagokion modalitatean aurkeztutakoak; gainera, modalitate horretan aurkeztutako lehena eta bigarrena bakarrik onartuko dira. Deialdi honetan pertsona berak ezin izango du izan dirulaguntza bat baino gehiago.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1047005

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


2021ko abenduaren 31ra arteko epea izango du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk