Kluster programa 2020

[Kluster 2020]

Deskribapena


Xedea

Kluster Programa garatzen duen aginduaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterren erakunde dinamizatzaileei laguntzeko programa arautzea da, hain zuzen ere diru-laguntzen bidez enpresa txiki eta ertainen eta euskal ekonomiaren lehiakortasunari laguntzeko, orokorrean.

Aurrekontuko zuzkidura

2.968.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Horretarako 2.968.000,00 euro bideratuko dira, ordainketa-kredituko 1.484.000,00 euroan eta konpromiso-kredituko 1.484.000,00 euroan banatuta, horri dagokionez 2020ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako dagokion aurrekontu-kredituaren arabera

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Klusterren erakunde dinamizatzaileok eskatu ahal izango dituzte agindu honetan jasotzen diren laguntzak: nortasun juridiko propioa izan, irabazteko asmorik izan ez eta Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.

Betekizunak

  • Betekizunak: Informazio xehatua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio Informatikoaren Kontsulta Teknikoak

Tel. 012 /945 018000

E-mail: ejie-industria@ejie.eus

Eusko Jaurlaritza

Donostia- San Sebastian 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Alexander Armentia - 945019969

Leire Legorburu - 945018216

Kodea

1012908

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 9:00etan; amaitu, berriz, 2020ko uztailaren 30eko 12:00etan amaituko da.

Eskabideak aurkezteko prozedura

Bide elektronikotik egin beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, laguntzak emateko deialdi honi dagozkion eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainontzeko gestioak (arau honetan erregulatzen dira laguntza horiek: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baitira, 2020ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak).

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak