Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei zuzendutako diru-laguntzak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten, 2021eko ekitaldirako.
[KIUB Laguntzak 2021]
- Erakundea:
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko jarduerak garatzen dituzten EAEko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko 2021eko deialdia. Dirulaguntzok emango zaizkie bai indibidualki aritzen diren toki-erakundeei bai zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa aritzen direnei bai toki-erakundeek sustatuko erakundeei.
Aurrekontuko zuzkidura
958.570Prestazio ekonomikoa
Guztira 958.570 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera, honela banatuta:
- 859.171 euroko aurrekontu-kreditua egongo da kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa eta prestakuntza emateko jardueren funtzionamenduak eta jarduerak egiteko, eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) zentro eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
- 2021. urtea: 644.378 euro.
- 2022. urtea: 214.793 euro.
- Kontsumoko ikuskaritza-jardueretatik eratorritako gastuak: 80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
- 2021. urtea: 60.000 euro.
- 2022. urtea: 20.000 euro.
- Kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetarako (KIUB) zentro eta zerbitzuak instalatzeko, eraberritzeko, handitzeko, ekipatzeko edo lekuz aldatzeko 19.399 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
- 2021. urtea: 14.549 euro.
- 2022. urtea: 4.850 euro.
Prestazioaren mugak.
Ebazpen honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.
• Erakunde onuradun batek gehienez 60.000 euro jaso ahal izango ditu 4 a) artikuluan (Funtzionamendua) aurreikusitako kontzeptu diruz lagungarriarengatik.
• Erakunde onuradun batek gehienez 20.000 euro jaso ahal izango ditu 4 b) artikuluan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko kontzeptuarengatik (ikuskapena).
• Erakunde onuradun batek 4. artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko kontzeptuengatik jaso dezakeen zenbatekoa ez da inola ere izango onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.
Ebazpen honetako 4. artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko kontzeptuetako gastuak ordaintzeko eman beharreko diru-laguntzen zenbateko osoak, artikulu honetan aurreikusitako ehunekoak eta mugak aplikatu ondoren, aurrekontu-kreditu erabilgarria gainditzen duenean, erakunde onuradun guztiei dagokien hainbanaketa aplikatuko zaie, hurrengo artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren proportzioan.
4. artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko kontzepturen batean, eskabide guztiei erantzun ondoren, esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortzen ez bada, dagokion soberakinak gainerako kontzeptuetarako zuzkidura handitu ahal izango du.
Ordainketa-modua:
Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira, honela:
• Lehenengo ordainketa, emandako zenbatekoaren %75ekoa, 16.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta uko adierazirik ez bada.
• Bigarren ordainketa 2022an egingo da, 15. artikuluan ezarritakoaren arabera emandako diru-laguntza justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoarekin.
Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten bidez zordun bada.

Nori dago zuzenduta
Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.
Erakunde onuradunak.
Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak (KIUB) zabalik dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte, bai indibidualki bai zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa. Toki-erakundeek sustatuko erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzok. Irizpide hauek izango dira indarrean laguntzak ematerakoan:
Zerbitzuak ematen dituzten udalerri eta mankomunitateak:
- 20.000 biztanle baino gehiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean hogei orduz izango dira zabalik.
- 10.000 eta 20.000 biztanle artean zerbitzatzen dituzten bulegoak gutxienez astean zortzi orduz izango dira zabalik.
- 10.000 biztanle baino gutxiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean lau orduz izango dira zabalik.
Era berean, KIUBik izan ez arren, 2021ean bat zabaltzeko proiektua aurkezten duten toki-erakundeek edo beraiek sustatutako erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Deialdiko dirulaguntzak jasotzeko interesa duten erakundeek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketagatiko obligazioekin lotutako ordainketak.
Dirulaguntzen 38/2003 azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13.2. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden erakundeek ezin izango dute deialdian honetako dirulaguntzarik eskuratu.
Eskakizunak:
-
Eskabide orokorra
1.– Eskabide-orriekin batera aurkeztu beharreko agiriak hauek izango dira oro har:
a) Organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, laguntza jasotzekoa, eskatutako zenbateko zehatza adierazita.
b) Obligazio eta alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:
• Zenbat biztanle duten 2020. urtean KIUB zerbitzuak ematen dituzten udal, mankomunitate edo aldeek.
• Zer ordutegitan dagoen irekita bulegoa kontsumitzaileen kontsultei erantzuteko eta aurkeztutako erreklamazio edo salaketak bideratzeko.
-
Dokumentazio gehigarria funtzionamendu-gastuetarako eta informazio- eta prestakuntza-jarduerak egiteko.
Eskabide orokorrean adierazitakoaz gain, honako dokumentazio hau:
A) Jarduera-gastuen eta jardueren aurrekontua, behar bezala banakatua eta udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ikus-onetsia.
-
Ikuskapen-jarduerak egiteko dokumentazio gehigarria.
Eskabide orokorrerako beharrezkoa denaz gain, honako agiri hauek:
A) Kontsumoko ikuskaritza-jardueren gastuen aurrekontua, behar bezala banakatua eta udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ikus-onetsia.
B) 2020an egindako ikuskapen-kopuruari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek zehaztuta: ikuskatutako sektoreak, kontsumo-ikuskapenak egiteaz arduratuko diren langileak eta ikuskapen-zerbitzuaren kostua. -
Ekipamendu-gastuetarako dokumentazio gehigarria
Eskaera orokorrean adierazitakoaz gain, aurrekontu banakatua, udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ikus-onetsia.
Ez dira diruz lagunduko 1.000 eurotik beherako ekipamendu berriak erosteko gastuak.
-
Berritzeko, lekualdatzeko edo zabaltzeko dokumentazioa
Eskabidean aurkeztutakoez gain, dagokion proiektua onartzen duen organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria. Bertan, jendeari arreta egokia emateko lokalaren egokitasun-baldintzak bermatzeaz gain, proiektuaren kostua ekonomikoki baloratuko da.
-
KIUB berria irekitzeko dokumentazio gehigarria
Eskabide orokorrean aurkeztutakoaz gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:
A) Korporazioaren osoko bilkuraren edo organo eskudunaren erabakia, KIUB berria sortzea erabakitzen duena.
B) Proiektuaren kostu ekonomikoari buruzko ziurtagiria, organo eskudunak egina.
C) Erantzukizunpeko adierazpena, betebehar eta alderdi hauek egiaztatzen dituena:• KIUB Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Informaziorako eta Arretarako Zentroen sarean sartzeko konpromisoa.
• 2021. urtean erantzungo diren erreklamazio, kontsulta eta jardueren kopuruaren aurreikuspena. -
Eskaera zenbait toki-erakunderen izenean
Eskaera toki-erakunde batek aurkezten badu, zerbitzua partekatzen duen hainbat erakunderen ordezkari gisa, eskaerarekin batera toki-erakunde horiei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Ainitze Rodrigo Goikoetxea
Tel.: 945-06 21 66
E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus
Iraide Zuazua Calle
Tel.: 945-06 21 67
E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus
Kodea
0056510Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Eskabide orokorra
1.– Eskabide-orriekin batera aurkeztu beharreko agiriak hauek izango dira oro har:
a) Organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, laguntza jasotzekoa, eskatutako zenbateko zehatza adierazita.
b) Obligazio eta alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:
• Zenbat biztanle duten 2020. urtean KIUB zerbitzuak ematen dituzten udal, mankomunitate edo aldeek.
• Zer ordutegitan dagoen irekita bulegoa kontsumitzaileen kontsultei erantzuteko eta aurkeztutako erreklamazio edo salaketak bideratzeko.
-
Dokumentazio gehigarria funtzionamendu-gastuetarako eta informazio- eta prestakuntza-jarduerak egiteko.
Eskabide orokorrean adierazitakoaz gain, honako dokumentazio hau:
A) Jarduera-gastuen eta jardueren aurrekontua, behar bezala banakatua eta udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ikus-onetsia.
-
Ikuskapen-jarduerak egiteko dokumentazio gehigarria.
Eskabide orokorrerako beharrezkoa denaz gain, honako agiri hauek:
A) Kontsumoko ikuskaritza-jardueren gastuen aurrekontua, behar bezala banakatua eta udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ikus-onetsia.
B) 2020an egindako ikuskapen-kopuruari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek zehaztuta: ikuskatutako sektoreak, kontsumo-ikuskapenak egiteaz arduratuko diren langileak eta ikuskapen-zerbitzuaren kostua. -
Ekipamendu-gastuetarako dokumentazio gehigarria
Eskaera orokorrean adierazitakoaz gain, aurrekontu banakatua, udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ikus-onetsia.
Ez dira diruz lagunduko 1.000 eurotik beherako ekipamendu berriak erosteko gastuak.
-
Berritzeko, lekualdatzeko edo zabaltzeko dokumentazioa
Eskabidean aurkeztutakoez gain, dagokion proiektua onartzen duen organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria. Bertan, jendeari arreta egokia emateko lokalaren egokitasun-baldintzak bermatzeaz gain, proiektuaren kostua ekonomikoki baloratuko da.
-
KIUB berria irekitzeko dokumentazio gehigarria
Eskabide orokorrean aurkeztutakoaz gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:
A) Korporazioaren osoko bilkuraren edo organo eskudunaren erabakia, KIUB berria sortzea erabakitzen duena.
B) Proiektuaren kostu ekonomikoari buruzko ziurtagiria, organo eskudunak egina.
C) Erantzukizunpeko adierazpena, betebehar eta alderdi hauek egiaztatzen dituena:• KIUB Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Informaziorako eta Arretarako Zentroen sarean sartzeko konpromisoa.
• 2021. urtean erantzungo diren erreklamazio, kontsulta eta jardueren kopuruaren aurreikuspena. -
Eskaera zenbait toki-erakunderen izenean
Eskaera toki-erakunde batek aurkezten badu, zerbitzua partekatzen duen hainbat erakunderen ordezkari gisa, eskaerarekin batera toki-erakunde horiei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan. 2022ko martxoaren 31 baino arinago aurkeztu beharko dira beharrezkoak diren dokumentuak. Eskaera toki-erakunde batek aurkezten badu zerbitzu bera ematen duten hainbat erakunderen ordezkari gisa, aurkeztu beharreko dokumentazioa toki-erakunde horiei guztiei buruzkoa izan beharko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- 2021ko jardueren memoria
-
KIUBak 2021. urtean garatu dituen jardueran memoria. Memoria hau beti aurkeztu beharko da.
- Informazio- eta prestakuntza-jardueren funtzionamendua eta gauzatzea
-
Organo eskudunaren ziurtagiria, egindako gastu osoari buruzkoa.
- Ikuskaritza gastuen justifikazioa
-
Organo eskudunaren ziurtagiria, egindako gastu osoari buruzkoa.
- Ekipamenduaren justifikazioa
-
Organo eskudunaren ziurtagiria, egindako gastu osoari buruzkoa.
-
Eskuratutako ondasun higigarrien inbentarioaren ziurtagiria eta horiek kontsumitzaileak babesteko izaera mugagabearekin duten afekzioaren ziurtagiria, eta egindako gastuaren faktura.
- KIUB instalatzea, eraberritzea, handitzea edo lekuz aldatzearen justifikazioa
-
Organo eskudunaren ziurtagiria, egindako gastu osoari buruzkoa.
-
2021ko jardueren memoria
Kasu guztietan 2021. urtean KIUBak eginiko jardueren memoria aurkeztu behar da.
-
Informazio- eta prestakuntza-jardueren funtzionamendua eta gauzatzea
Organo eskudunaren ziurtagiria, egindako gastu osoari buruzkoa.
- Ikuskaritza gastuen justifikazioa
-
Ekipamendurako diru-laguntzen justifikazioa
Erositako ekipamendua eta haren erabilera justifikatu beharko dira, eta dagozkion fakturak aurkeztu.
-
KIUB instalatzea, eraberritzea, handitzea edo lekuz aldatzearen justifikazioa
Organo eskudunaren ziurtagiria, egindako gastu osoari buruzkoa.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.