IV. Ildoa: Eraikuntzetara zuzendutako ziurtagiriak ezarri eta egiaztatzea. (2020ko ERAIKAL Programa)

Deskribapena


Xedea

Implantación y acreditación de certificaciones destinadas a las edificaciones (IV. ildoa) (2020ko ERAIKAL Programa)

Energia-efizientziari eta jasangarritasunari dagokienez, eraikuntzetarako diren ziurtagiriak ezarri eta egiaztatzea, baldin eta Espainiako estatuko eremura egokitzen den nazioarteko aintzatespenerako ziurtagiriak badira, adibidez, honako hauek: eraikin jasangarriak sailkatzeko sistemaren ziurtagiria (Efizientzia Energetikoan eta Diseinu Jasangarrian liderra), Passivhaus eraikinen ziurtagiria, Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology ziurtagiriak edo BERDE ziurtagiriak.

Aurrekontuko zuzkidura

60.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza kanpoko gastuen %50eko kopurukoa (zergak kenduta) izango da.

Eraikin bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 6.000,00 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Artikuluko 15. atalean finkatutako epea igaro ondoren espresuki uko egiten ez bazaio, ordaintzeko agindua emango da, aldez aurretik; emandako diru-laguntzaren % 6,25i dagokion zenbatekoa, hain zuzen..

  • Emandako diru-kopuruaren zati bat –ehuneko hamar (% 10), hain zuzen– gorde egingo da, eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduera eta jardueraren benetako kostua gauzatu direla frogatzen duenean ordainduko zaio..

  • Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarriekin ados, txostenak aurkeztu eta aurretiko ordainketa justifikatu ondoren ordainduko da. Ordaintzeko aginduak emango dira, eta zenbatekoak kalkulatzeko justifikatutako gastuen kopuruari diruz lagundutako jarduerarako onartutako aurrekontuaren gainean, laguntza kalkulatzeko oinarri gisa hartu zena, emandako diru-laguntzaren portzentajea aplikatuko zaio.

Ildoetako egiaztagiri guztiak aurkezteko azken eguna 2022ko azaroaren 15a izango da

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Diru laguntzaren eskatzailea eraikuntzaren sustatzailea da.

Pertsona juridikoak

Eskakizunak:

  • Ziurtagiria jasotzen duten eraikinak sustatzen dituzten pertsona juridikoak, bai sustapen hori beren jardueraren ondorioz egiten duten pertsonak badira (kasu horretan, hori bat etorri beharko da Ekonomia-jardueren Gaineko Zergaren 833.2 epigrafeak ezarritakoarekin), bai familia bakarrarentzat eta familia horrek erabiltzeko etxebizitzak dituzten eraikinetarako jarduketa hori eremu pribatuan sustatzen duten pertsonak badira.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Diru laguntzaren eskatzailea eraikuntzaren sustatzailea da.

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Erakunde eskatzaileak ez du jaso abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzarik, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
  • Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzak jaso ditu, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan. Jasotako zenbatekoa da.

  • Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


1. lerroekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 945 26 89 33

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Kodea

1039816

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk