Hezkuntza-Ituna duten ikastetxeentzako laguntzak, 2020-2021 ikasturtean Covid-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatutako neurri jakin batzuk aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzeko
[Itun_Covid]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Xedea Erabakiaren I. eranskinean zerrendatutako hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea da, salbuespenezko izaerarekin eta erabaki honetan ezarritako klausulen arabera.
Dirulaguntzen helburua da COVID-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatutako zenbait neurri aplikatzearen ondorioz eragindako gastu gehigarriak finantzatzen laguntzea da, akordio honen laugarren atalean jasotako gastu-tipologiaren barruan, betiere protokoloak behar bezala aplikatzeko beharrezkoak badira.
Aurrekontuko zuzkidura
36.689.760,82 (euro)Prestazio ekonomikoa
COVID-19aren aurrean prebentzio-protokoloek eskatzen dituzten zenbait neurri aplikatzetik eratorritako gastu gehigarriak ordaintzeko zenbatekoa 36.689.760,82 eurokoa da 2020/2021 ikasturtean hezkuntza-ituna indarrean duten ikastetxeetarako, urteen arabera honela banatuta:
- 2020. urtea: 13.345.361,77 €
- 2021. urtea: 23.344.399,05 €
- Langile berriak kontratatzeko edo ordu gehigarriak gehitzeko ikastetxe bakoitzari ematen zaion kopurua 24.161.594,46 €-koa da. Horren kalkulua Erabakiaren Hirugarren ataleko bigarren puntuan azaltzen diren erregelen arabera egin da.
- Irakasleen ordezkapenetarako zenbatekoa 7.021.430,32 € da; hezkuntza-itunaren araubidean ikastetxeari dagokion ordezkapen-moduluaren % 40.
- Garbiketa-gastura bideratutako zenbatekoa, 3.833.573,79 €, hezkuntza-ituneko araubidean ikastetxeari dagokion mantentze-moduluaren garbiketa-osagaiaren % 20 da.
- Material informatikoa erosteko edo alokatzeko zenbatekoa kalkulatzeko (1.673.162,25 €), 21,75 € emango dira ikastetxe bakoitzean Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eskolatutako ikasle bakoitzeko.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza hiru epetan ordainduko da:
- Lehenengoa langile gehikuntzarako, ordezkapenetarako eta garbiketarako emandako guztizkoaren herena izango da, eta material informatikoa erosteko edo alokatzeko emandako zenbatekoaren % 100. Zenbateko hori abenduan ordainduko da, Gobernu Kontseiluak akordio hau onartu ondoren.
- Bigarren ordainketa, langileen gehikuntzagatik, ordezkapenengatik eta garbiketagatik emandako guztizkoaren herenari dagokiona, martxoan egingo da.
- Hirugarren ordainketa langileen gehikuntzagatik, ordezkapenengatik eta garbiketagatik emandako guztizkotik geratzen den herena izango da, eta 2021eko uztailean egingo da, justifikazioa egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Eskakizunak:
-
Legez eratuta eta baimenduta egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera.
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
Betekizunak
- 2020/2021 ikasturtean hezkuntza-ituna indarrean duen ikastetxea izatea
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
1109301Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Memoria horretan, gutxienez, honako hauek jaso beharko dira:
a) Kontratatuko den langile kopuruaren zerrenda arrazoitua eta/edo jadanik dauden langileen ordu gehigarrien gehikuntzaren aurreikuspena. Ikastetxe bakoitzak, gainera, labur aztertu beharko ditu dauzkan azpiegitura eta instalazio fisikoak, irakasle berriak kontratatzea edo orduak gehitzea egokia dela bermatzeko.
b) Kontratatuko den garbiketako langile kopuruaren zerrenda arrazoitua eta/edo dauden langileen ordu kopuruaren gehikuntzaren aurreikuspena, jarduketa-protokoloek eskatzen duten garbiketa behar bezala areagotzeko.
c) Erosi edo alokatu nahi den material informatikoaren aurreikuspena, eta material horren premiari, helburuari eta taldekako banaketari buruzko azalpen zehatza.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau bete duzun.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, hurrengo pausoak jarraitu behar dira
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- 2020/2021 ikasturtean hezkuntza-ituna indarrean duen ikastetxea izatea
-
Legez eratuta eta baimenduta egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera.
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
2021eko ekainaren 1etik 30era bitartean, onuradunek justifikazioa bidali beharko dute
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Memoria horrek, gutxienez, honako dokumentazio hau izan beharko du, formatu elektronikoan edo kopia digitalizatuetan:
a) Kontratatutako irakasle berrien zerrenda zehatza eta/edo lehendik daudenek egindako ordu gehigarriak, hezkuntza-etapa, ordutegia eta funtzioak zer azpiegituratan bete dituzten xehatuta.
b) Irakasle berrien eta garbitzaileen lan-kontratuak, edo lehendik zeudenen ordu-gehikuntzari buruzko kontratu-aldaketa.
c) Kontratatutako irakasleen eta garbitzaileen nominak.
d) Kontratatutako langileen titulazioak eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzen dituen dokumentazioa, bai eta sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik epai irmo baten bidez kondenatua izan ez dela egiaztatzen duen dokumentazioa ere.
e) Irakasleen eta garbitzaileen kontratazioa edo ordu-gehikuntza finantzatzeko, dirulaguntzaz gain, bai baliabide propioak bai bestelako dirulaguntzak edo baliabideak erabili badira, justifikazio horretan egiaztatu beharko da funts horien zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa.
f) Kontratatutako irakasleen eta garbitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinak.
g) Fakturen zerrenda, hauek adierazita: hornitzailearen identifikazioa, faktura-zenbakia, fakturaren jaulkipen-data eta erositako garbiketa-produktuen eta material informatikoen ordainketa-data.
Material informatikoen errentamenduaren kasuan, errentamendu-kuoten ordainketak, hauek adierazita: hornitzailearen identifikazioa, errentamendu-kontratuaren zenbakia, errentamendu‑kontratuaren sinadura-data eta kuoten ordainketa-data.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua