Itsas kultura ondarea balioztatzeko diru-laguntzak 2020. urtean.

[Itsas Kultura Ondarea 2020]

Deskribapena


Xedea

Deitutako laguntzen xedea ikerketa-proiektuak egitea da; hain zuzen ere, euskal kultura-ondarearen babesaren arloari bideratutako ikerketa-proiektuak, ondare higiezina eta higigarria. Proiektuak 2020an egin behar dira.

 

Aurrekontuko zuzkidura

100.000

Prestazio ekonomikoa

Lau dirulaguntza-lerrotan emango dira laguntzak, jarraian adierazten den bezala:

1. lerroa: Egurrezko ontzietan obrak egitea, musealizazioa helburu: Honako hauek lagunduko dira diruz:

a.- Esku hartzeko edo berritzeko lana egin aurretik irizpideak finkatzeko beharrezko diren azterlan edo analisiak.

b.- Segurtasunerako eta sarbideetarako obrak edo elementuak, bai ontzi barrukoak bai sarbideetakoak.

c.- Kartelak, panelak eta beste edozein informazio-mekanismo, interpretazioa egiteko beharrezkoa dena, baina ontziaren izaerarekin loturarik ez duena.

d.- Prest jartzeko lanak, gero erakusgai jarri ahal izateko.

2. lerroa: Egurrezko ontziak tresnatzea eta prestatzea, jendeari zerbitzua emateko.

a.- Barne dira segurtasun- eta nabigazio-ekipamenduaren gastuak, bai eta ontziaren garrantzia azpimarratzeko egindakoak ere, halakorik balego.

b.- Egiturazko lanak, nabigaziorako beharrezkoak direnak.

3. lerroa: Lehorreko instalazioen garrantzia nabarmentzea: ontziolak, lonjak, portuko beste elementu batzuk eta egurrezko egitura txikiak, hala nola ontziralekuak. Jasota eta  halakotzat balioetsita egon behar dute Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kultura-ondarearen katalogoetan. Honako hauek sartzen dira atal honetan:

a. Aurretiazko azterlanak: historikoak, arkeologikoak edo ondarezkoak, esku-hartzerako irizpideak finkatzeko beharrezkoak direnak.

b. Elementua balioestearekin bateragarriak ez diren elementu eta atalak kentzea.

c. Zenbait eraikin erabiltzeko moduan jartzea. Proiektu teknikoak, obra-zuzendaritza eta instalazio orokorrak.

d. Kartelak, panelak eta instalazioak, egin beharreko balorazioari edo musealizazioari berez dagozkionak.

e.- Ez dira diruz lagunduko berritze- edo urbanizatze-lanak.

4. lerroa: Egurrezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak, lizentziak izapidetzeko gastuak, euskal portuetan modu egonkorrean atrakatzeko gastuak eta ontziaren nabigaziorako baimenak barne. Egindako konponketak diruz lagunduko dira dirulaguntza ondasunaren ezaugarrietara egokitzen bada eta ondarearen balioak kaltetzen ez badira. Gainera, ontziek erregistratuta egon behar dute euskal portuetan, eta uretaratuta egon, edo 2020an uretaratzeko aurreikusita.

Ordainketa-modua:

Baliabide ekonomiko hauek bideratuko dira:

1. artikuluan adierazitako xedea lortzeko: ehun mila (100.000) euro. Horietatik 1. lerrora bideratuko dira 40.000 €. 2. lerrora beste 30.000 €. 3. lerrora 20.000 €. 4. lerroan 10.000 € banatuko dira gehienez.


Diru-laguntzen gehieneko kopurua edo muga:

Agindu honetan aurreikusitakoaren arabera emango diren dirulaguntzen gehieneko muga hauxe izango da: diruz lagundu daitekeen aurrekontuko diru-zenbatekoaren (BEZ barne) ehuneko hirurogeita hamabost (% 75), 1. eta 2. lerroetan gehienez ere 25.000 €. Bestalde, 4. lerroan aurreikusitako jarduerek 3.000 € jasoko dituzte gehienez.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jaso duten eskatzaileak, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa barne.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Diru-laguntza horiek emateko ?eta, bidezko denean, ordaintzeko? ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Memoria: egingo den ikerketa-proiektuaren memoria; edo 4 lerrokorako inprimakia bete eta itsasi

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, 8. artikuluan adierazitako tokietan eskura dagoen «Gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Diru-laguntzaren xede diren proiektuek 2020an egin behar dira eta amaituta abenduaren 31rako
  • 1., 2. eta 4. lerroetako elementuen kasuan, lehorrean baldin badaude eta nabigaziorako balio ez badute.

  • 1., 2. eta 4. lerroetan diruz lagundutako elementuen kasuan, nabigazio-egoeran badaude.

  • Eskatutako diru-laguntzaren berme izango den beste edozein agiri, betiere dagokion kalifikazioa eta balorazioa egiteko balio badu.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1075803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

 

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

 

  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean, dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk