Enplegua mantentzeko laguntzak irakasleak birkokatuz.

[Irakasle_Birkokatzea]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuentzako laguntzen deialdia enplegua mantentzeko, datozen urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela kontuan izanik.

Aurrekontuko zuzkidura

8.470.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

6.397.727 euro bideratuko dira 2020ko ekitaldian emango diren laguntzak finantzatzeko, eta 2.072.273 euro 2021eko ekitaldian emango laguntzak finantzatzeko.

Prestazioa 2020ko maiatzaren 26ko Aginduan jasotako errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez irakasleen plantilla gaztetzeko laguntzen eta  irakasleak birkokatuz enplegua mantentzeko laguntzen artean banatuko da.

Ordainketa-modua:

Enplegua mantentzeko antzinatasunaren ordainketa birkokatzeari ekiten zaionean: 

Bi epetan gauzatuko da:

Lehenengo ordainketa onartutako guztizkoaren % 70 izango da, eta emate-ebazpenaren ondoren ordainduko da.

Gainerako % 30a 2021eko irailean ordainduko da, birkokapenaren eraginpeko langileei ordaindutako nominak aurkeztu ondoren.


Birkokatu ondoren Ordainketa Eskuordetuan alta ematen zaien pertsonen antzinatasuna hilero ordainduko da ordainketa-sistema horren bidez.


Kaleratzeagatiko legezko kalte-ordainaren ordainketa: 

Ebazpena eman ondoren ordainduko da.



Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan bildutako dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako gainerako egoeretan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1101702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Birkokapenaren eraginpeko langileen antzinatasunaren kostua finantzatzeko laguntzak:

2020ko irailean eskatuko dituzte ikastetxeek, eskabidearen bidez.


Birkokatzea ikasturtea hasi ondoren gertatzen bada, eskabidea hilabeteko epean aurkeztuko da, birkokatze hori gertatzen denetik aurrera.


Kaleratzeagatiko kalte-ordainak finantzatzeko laguntzak: 

Hilabeteko epean eskatuko dira, ikastetxeak lanpostua galtzen duen langileari ordaintzen dionetik aurrera, eskabidearen bidez.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea hura izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera .

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk