Ikasiker lankidetza-bekak 2020-2021 ikasturterako.

[IKASIKER]

Deskribapena


Xedea

200 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta oinarriak onartzea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten aritu bitartean, lankidetzan ahal izan daitezen EAEko Unibertsitate Sistemaren Ikertaldeetan, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa-Zentroetan (OIBZ), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI), Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira:

  1. A modalitatea (ikasturtean zehar, 2021eko urtarriletik 2021eko ekainera): 150 beka.

  2. B modalitatea (udan, 2021eko ekainetik irailera): 50 beka.


 

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  1. Aurreko artikuluko a) apartatuan aipatutako beketarako, 270.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura.

  2. Aurreko artikuluko b) apartatuan aipatutako beketarako, 30.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura. Bekak emateko, ezinbesteko baldintza izango da 2021eko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa izatea, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).

Ordainketa-modua:

Bekak emateko ebazpena jakinarazi ostean, honela ordainduko dira:

  1. A modalitatea. Beka hiru alditan ordainduko da. Lehenengo ordainketan bekaren % 25 emango da, eta hilabeteko epean egingo da ordainketa hori, ebazpena esleipendunei jakinarazten zaien egunetik zenbatzen hasita. Bigarren ordainketan bekaren zenbateko osoaren % 50 emango da. Ikertaldean edo ikerketa-zentroan sartu dela berretsi ondoren egingo da ordainketa hori, eta, horretarako, justifikazio-agiria aurkeztu beharko da. Hirugarren eta azken ordainketan, gainerako % 25 emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.

  2. B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Eskakizunak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, 2019ko abenduaren 31n.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Unibertsitate-graduaren titulu ofiziala ez edukitzea, edo hura emateko eskaera egin ahal izateko lege-baldintzak ez izatea edo ez betetzea (unibertsitate gradu ofizial batean matrikulatuta badago).
  • Unibertsitate-masterraren titulu ofiziala ez edukitzea, edo hura emateko eskaera egin ahal izateko lege-baldintzak ez izatea edo ez betetzea (unibertsitate master ofizial batean matrikulatuta badago).
  • Graduko, gradu bikoitzeko edo masterreko ikasketa-planeko kredituen % 50 gainditu gabe izatea, gehienez ere, azken-aurreko ikasturtean matrikulatuta egonez gero, edo ikasketa-planeko kredituen % 25, gehienez, graduko edo masterreko azken ikasturtean matrikulatuta egonez gero.
  • 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta egotea, ikasturte osorako (gutxienez 60 kreditu).

  • Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:

  • Graduko ikasketen kasuan, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan.

  • Master ikasketen kasuan beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.

  • Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikerketa-talde edo -zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
  • Aurreko ikasturteetan horrelako bekarik jaso ez izana, modalitate berean.
  • Aurretik adierazitako betekizunak eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen izan beharko dira bi hauek izan ezik: 1.b) puntuan zehaztutako administrazio-egoitzari buruzkoa, 2019ko abenduaren 31n egiaztatu beharko baita, eta 7. artikuluko 1.e) puntuan aipatutako curriculumeko kanpoko praktiketako kredituak baliozkotzeari edo aitortzeari buruzkoa, ebazpen-proposamena egin aurretik egiaztatu ahal izango baita.
  • Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateak

  • Euskal Unibertsitate Sistemakoak ez diren unibertsitateak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0056206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Beka osorik elektronikoki eskatuko da. Horretarako, eskatzaileak baliozko ziurtagiri elektroniko bat izan beharko du.


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • I. eranskinean jasotakoak dira bekadun lankidetza egin ahal izango den ikerketa-zentroak edo -taldeak

    I. Eranskina (pdf , 436.32 KB)
  • Eskariarekin batera lankidetza aritzeko onarpen-idatzia aurkeztu beharko da (II. eranskineko formularioa).

    II. Eranskina (pdf , 122.16 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Bekaren jarraipena eta justifikazioa


Proiektuaren jarraipena eta A modalitatearen bigarren ordainketa:

Lankidetza hasi ondoren, bekaren % 50 kobratzeko (2. ordainketa), honako inprimaki hau aurkeztu beharko da, ikerketa-taldean edo -zentroan lankidetzan hasi izanaren ziurtagiri gisa. Dokumentu hori sinatu beharko du eskabidea egitean aplikazioak adierazi zuen ikerketa-taldearen edo -zentroaren arduradunak; eskaera egiteko unean aurkeztu zen II. eranskinean (ikerketa-taldearen onarpen-agiria) sinatu zuen pertsona berak."

Bigarren ordainketa jasotzeko aurkeztu behar den frogagiria 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, beraz 2021eko otsailaren 8rarte (barne). Lankidetza hasi badute ere, berau frogatzeko aurkeztu behar duten dokumentua aurkezten ez duten pertsonek, beka burutu izana justifikatu ondoren jasoko dute ordainketa.

Justifikazioa:

Lankidetza amaitu eta hurrengo hilean, beka-esleipendunak dokumentu bat aurkeztu beharko du kreditatzeko batetik, egindako jarraipena (hiru hilez behingoa A ereduan) eta, bestetik, zereginen lorpen-maila eta proiektuan planteatutako helburuak. Ikerketa-talde edo -zentro hartzailearen ikertzaile nagusiak eta/edo ikerketa-taldearen edo -zentroaren arduradunak sinatu egin beharko du dokumentua, deialdi honen III. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk