Hezkuntza-premia berezietako ikasleak gela arruntetan eskolatu 2020-2021eko ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzak deitzen dituena.

[EAE]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da itunpeko ikastetxe pribatuei laguntzak ematea, baldin eta desgaitasun edo jokabide-nahasmendu larrien ondoriozko HPBko (hezkuntza-premia bereziko) ikasleak eskolatzen badituzte eta, horiei arreta emateko, HLEak (Hezkuntza Laguntzako Espezialistak) kontratatu behar badituzte 2020-2021 ikasturterako.

 

Aurrekontuko zuzkidura

14.382.500 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntza hiru epetan ordainduko da: lehenengoa 2020 ekitaldiaren kargura ordainduko da eta bigarrena eta hirugarrena, 2021 ekitaldiaren kargura.

1.– Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren zenbateko osoaren % 26,26, deialdiari buruzko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean egingo da, tartean laguntzari berariaz uko egin ezean, 15. artikuluan adierazitakoaren arabera.

2.– Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren % 36,87, 2021eko otsailean. Laguntzaren bigarren ordainketa egiteko, ikastetxeak dokumentazio hau aurkeztu behar du:

     – HLE bakoitzarekin egindako lan-kontratua.

     – Kontratatutako langileak epai irmoz sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik kondenatu ez dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa.

3.– Hirugarren eta azken ordainketa, gainerako % 36,87a, 2020-21 ikasturtea amaituta. Aldez aurretik, zentro onuradunak, 2021eko irailaren 30a baino lehen, jasotako laguntzari emandako erabileraren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, zentroak kontratatutako langileei soilik dagozkien Gizarte Segurantzako kotizazio-nominen eta -buletinen (TC1 eta TC2) originalen edo kopia autentikoen bidez. HLE-en kontratazioa, diru-laguntzaz gain, funts propioekin eta bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatu bada, justifikazioan egiaztatu beharko da funts horien zenbatekoa, jatorria eta erabilera diruz lagundutako jardueran.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Ikastetxe eskatzaileak ez egotea zigor penal edo administratiboren baten edo dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  • Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da ikastetxe onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
  • Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13. eta 14. artikuluetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituela
  • Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa egunean izatea, araudiaren arabera zehazten den moduan.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Aldez aurretik betetzea eskatutako orduen inprimakia eta HLE ezohiko baliabidea zer ikaslerentzat eskatzen den zerrenda batean zehaztu duela hezkuntza-laguntzako berariazko premien W67 aplikazio informatikoan, eta berau atera eta eskabideari eranstea.
  • Ikastetxe eskatzailearen ordezkaritza-organo gorenak jakingo du zer proiektu aurkeztu den eta onartu egingo du.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0041408

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Eskabidea bi pausotan egiten da:

    1) NEAE (W67) aplikazioa

    2) Eskabidea

    Ikastetxeek Hezkuntza Saileko Hezkuntza Premia Berezien Aplikazio Informatikoan (Aplikaziora sarbidea) bete beharko dute inprimakia eskatutako orduekin eta HLEren aparteko baliabidea behar duten eta HPBak dituzten ikasleen zerrenda eta, ikasle bakoitzaren jarduketa-planaren proposamenaren arabera, zein gaitasun egokitzailetarako behar den.

    Inprimaki hori aldez aurretik bete beharko dute Hezkuntza Sailaren W67 aplikazio informatikoan (https://www.hezkuntza.net/appcont/control_acceso/index_c.html) eta horretatik atera eskabidera eransteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez sei hilabeteko epean ebatziko da deialdi hau, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Lehenengo justifikazioa


2021eko Otsailean

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Bigarren justifikazioa


2020-2021 ikasturtea amaitutakoan eta 2021eko irailaren 30a baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk