Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL) 2020

Deskribapena


Xedea

Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta horien hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.

Aurrekontuko zuzkidura

39.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntza gastu espezifikoen kopuru jakinaren gaineko portzentaje jakin bat aplikatzearen emaitza izango da.

Kopurua desberdina izango da elkarrekin bizi diren bizikidetza-unitateen arabera (BU). Etxebizitza berean bizi diren eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak, zuzenbideko prestazio ekonomikoak barne, gizarte-larrialdietarako laguntzak barne, eska ditzaketen bizikidetza-unitateak bi izango dira gehienez.

2020. urtean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen gehieneko zenbatekoak, BU eta kontzeptu mota bakoitzeko, honako hauek dira:

  • Alokairu gastuak: BU eskatzaileen eta kontratu motaren arabera. Begiratu 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren 2.1.a) artikulua.
  • Gizarte larrialdiko egoera baino lehenagoko etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuak: 250 euro gehienez hilero, eta ezingo da kredituaren hileroko interesen edo amortizazioaren zenbatekoaren % 70 gainditu.
  • Energia-gastuak (argindar-, gas- edo etxerako beste erregai-horniketa batzuek eraginak): gehienez 900 euro urtero. Bi BU baldin badira, urtero 450 euro bakoitzari.
  • «Linea zuriko» etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak: gehienez 1.850 euro urtero; bi BU baldin badira, urtero 925 euro gehienez bakoitzari.
  • Etxebizitza egokitzeko, konpontzeko eta/edo oinarrizko instalazioak egiteko gastuak: gehienez 1.850 euro urtero; bi BU baldin badira, bakoitzari gehienez 925 euro.
  • Ohiko etxebizitza edo bizilekua izan eta mantentzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuk (ura, zaborra, estolderia, ondasun higiezinen gaineko zerga, jabekideen erkidegoaren kuotatik eratorritako gastuak, eta etxebizitzaren segurtasunarekin lotutakoak): 900 euro gehienez urtean; bi BU baldin badira, 450 euro gehienez urtean bakoitzari.
  • Oinarrizko premiei buruzko gastuak: urtero gehienez 1.850 euro BU bakoitzari.
  • Aurretiaz egindako zorpetze-gastuengatik: 3.000 euro gehienez urtean; bi BU baldin badira, 1.500 euro gehienez urtean bakoitzari.

Muga:

Gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko eta zenbatekoak zehazteko, honako muga hauek izan beharko dira kontuan:

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatu diren urte berean jaso dituzten bizikidetza-unitateei dagokienez, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera konputagarrien eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren kontzeptupean, edozein modalitatetan, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen kontzeptupean bizikidetza-unitate berari eman dakizkiokeen prestazioen eta laguntza ekonomikoen baturak ezin izango du ezein kasutan titularraren ezaugarri berak dituen bizikidetza-unitate bati urte baterako legokiokeen diru-sarrerak bermatzeko errentaren modalitatearen gehieneko zenbatekoaren % 200 gainditu.
  2. Gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzen dituzten pertsonen kasuan, baldin eta hasitako urtean ez badira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak izan (modalitate bakar batekoak ere ez direnak), bizikidetza-unitate horren diru-sarrera kontagarrien eta urte horretan gizarte-larrialdietarako laguntzen kontzeptupean eman zaion urteko guztizko zenbatekoaren baturak ezin izango du, inola ere, kopuru hau gainditu: titularraren ezaugarri berak dituen bizikidetza-unitatearen urte baterako legokiokeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren gehieneko zenbatekoaren % 200.
  3. Laguntzak etxebizitza edo ohiko bizitokia erosteko eskatu diren kredituen interesetatik eta amortizaziotik eratorritako gastuak ordaintzeko direnean, kontzeptu horretarako
    gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko gehieneko denboraldia ez da bost urtetatik gorakoa izango bizikidetza-unitatea dagoen denboraldi osoan edo etxebizitza beraren edo ohiko alojamenduaren gainean eskatutako kreditua ordaintzeko.

Idatz-zati honetan ezarritako muga ez zaie aplikatuko zahartzaroko pentsioen titularrei.

Ordainketa-modua:

Udal-kudeaketaren araberakoa da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • GLLak kobratu ahal izango dituzte 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluak jartzen dituen baldintzak betetzen dituztenek.
  • Laguntza eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan bizitzea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez. Gutxieneko epe hori bete ezean, eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta eta bertan benetan bizi izandakoak izango dira bost urtez jarraian aurreko hamar urteen barruan. Idatz-zati honetan aurreikusitako baldintzak, hots, erroldarena eta bertan benetan bizi izatearena, ez zaizkie exijituko maiatzaren 27ko 8/1994 Euskal Autonomia Erkidegoz kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko harremanei buruzko Legearen 11.1 artikuluak aipatzen dituen euskal gizataldeei, betiere artikulu horretan aurreikusitako gainerako baldintzak betetzen badituzte.
  • Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza-unitatea izatea, eta epe hori bete behar izatea

  • 18 urte izatea. Gutxieneko adin-muga horretatik salbuetsita daude gazteago izanik ondorengo egoeraren batean daudenak, baldin eta gainerako baldintzak betetzen badituzte:

  • Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren jasotzaileak ez izatea, salbu eta gizarte-larrialdietarako laguntzak 3. artikuluko b) eta c) idatz-zatietan azaltzen diren gastuak ordaintzeko eskatzen badira.
  • Dekretu honetako 3. artikuluan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabide ez izatea, baldin eta horrek haien bizikidetza-unitateko kideei eragiten badie; hala, ez dagoela behar beste baliabide ulertuko da ondoren azaltzen diren baldintzak betetzen direnean:

  • Batere baliabiderik izan ezean eta bizikide (aipatutako loturen bidezko harremana dutenak) kopuruaren arabera legokiekeen gizarteratzeko eta gizartebabeserako oinarrizko errentaren urteko zenbatekoaren lau halako baino txikiagoa izatea beren ondarea. Ondarearen balioa diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren III. kapituluaren 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz zehaztuko da.
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairugastuei aurre egiteko erabiltzen direnean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan etxebizitza-eskatzaile bezala izena emanda egotea edo izena ematea eskatu izana.
  • Inolako ahaidetasun-harremanik ez egotea odolkidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailaraino eskatzailearen bizikidetza-unitatea osatzen duen edozein kideren eta etxebizitzaren rrentatzailearen edo haren familia-unitateko edozein kideren artean, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuak ordaintzeko diren kasuetan.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


E-mail: ss-gz@euskadi.eus

Tel.: 945 01 64 08

Aurrez aurreko kontaktua:

Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.

Kodea

0606501

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


GLL eskuratzeko, interesdunek eskaera eredu normalizatua aurkeztu beharko dute beren erroldatzea eta benetako bizilekua duten udalerriko Udalean; horrekin batera, 4/2011 Dekretuaren 16.1 artikuluan zehazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Emakida-ebazpenean jasoko da gizarte larrialdietarako laguntzaren onuradunak ezinbestean aurkeztu beharko dituela egindako gastuen fakturak edo ziurtagiriak.

Beste tramite batzuk