Gauzatu Industria programa 2020
[Gauzatu Industria 2020]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea, enplegua sortzen duen inbertsioa babestuz eta enpresen hazkundea bultzatuz.
Laguntzak aurrerakin itzulgarrien bitartez emango dira. Laguntza horiek dira teknologia edo berrikuntzako oinarri duten enpresetarako -Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), baldin eta enplegua mantentzen eta/edo sortzen duten aktibo finkoetan inbertsioak egiteagatik onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.
Aurrekontuko zuzkidura
28.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
- AURRERAKIN Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.
- ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu).
- DENBORA-HORIZONTEA: Eskaera edo aurre eskaera, halakorik balego, aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
- GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, gehienez 24 orduko epean.
- ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Enpresa-taldeei dagokienez, bai inbertsioak egiten eta bai enplegua sortzen eta/edo mantentzen lagunduko zaie: enpresa-taldean egindakoei, baldin eta % 100ekoa bada taldeko enpresa guztien arteko akzio-partaidetza, eta haien prozesuak erauzketetakoak, eraldaketarakoak edo produkziokoak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak).
Laguntza mota
- Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35erainoko dirulaguntza itzulgarriak.
Gehieneko mugak:
- sortutako enplegu bakoitzeko: 150.000 euro
- enplegua mantentzeko: 100.000 euro
- Inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago
Laguntzen zenbatekoak.
Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek aukera izango dute hurrengo intentsitateren bat aukeratzeko:
Enpresa kategoria
Teknologikoa
Berritzailea
Txikia
35%
30%
Ertaina
30%
25%

Enpresa kategoria | Teknologikoa | Berritzailea |
---|---|---|
Txikia | 35% | 30% |
Ertaina | 30% | 25% |
Nori dago zuzenduta
Industria-enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta haien ezaugarria bada industrialak izatea, erauzketa, eraldaketa, produkzio eta zerbitzu teknikokoak (produktu-prozesuari lotuak), aurrekoei lotuak eta oinarri teknologikokotzat eta/edo berritzailetzat jotzen badira, baita enpresen jarduera nagusia badira IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetako konbertzegentzia- eta integrazio-sistemak, enpresa industrialak ziberrerasoetatik babesteko (Euskal Segurtasun Zentroko zibersegurtasun-katalogoan inskribatutako enpresa industrialak)
(Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera)
- Talde enpresetakoak (alegia, akzioetan parte-hartzea, % 100ekoa ere bai, baduten enpresez osatutako taldeetako)
Enpresa baztertuak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak
- Europar Batasunean laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mendeko zorrak dituzten enpresak, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat leez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo eta gero.
- krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa)
- Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren) 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
- Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduarekin (EB) eta 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 Erregelamenduarekin (EB) erlazionatutako sektoreetako enpresen kasuan, haien inbertsioak diruz laguntzekoak badira arrantza eta akuikulturako nekazaritza- eta elikadura-produktuak eta haien eratorriak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntza-programen esparruan.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penalen bat zein administrazio-zehapenen bat duten enpresak, edota horretarako legezko inolako debekuren bat daukatenak, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin; edo armamendua produzitu, merkaturatu edo finantzatzen dutenak, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatuekin bat etorriz

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
konomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Teléfono: 945 01 82 63, e-mail: d-industria@euskadi.eus
Teléfono: 945 01 99 49, e-mail: ro-murillas@euskadi.eus
Enpresa-Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI)
Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua
48011 Bilbao
Telefonoa: 944 037 040, Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0091208Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2020ko irailaren 25eko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskaera Telematikoa
Laguntza-deialdi honi loturiko eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak. Laguntza-programa arautzen duen Aginduan zehazten da laguntzon nolakotasuna: aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikoko ETEen eta/edo ETE berritzaileen sorrera eta garapena sustatzera bideratuta daudenak. Gauzatu Industria programa, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskaera, eta aldez aurretiko idatzizko eskaera aurkeztu izan bada, jarraian adierazten den dokumentazioa duten fitxategiak erantsiz:
- Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza, plan industriala, ekonomiko-finantzarioa eta laborala eta hura gauzatzeko epeak jasotzen dituena. Era berean, enpresa oinarri teknologikokoa eta/edo berritzailea dela frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira.
- Eratze-eskrituraren (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartelarena, eta pertsona eskatzailearen ahalordearena, salbu eta agiri horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada.
- Urteko kontuen eta dokumentazio osagarriaren, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; halakorik aurkeztu ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo –hala badagokio– Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak.
- Enpresako plantillaren eboluzioa jasotzen duen azken hiru ekitaldi ekonomiko naturalei buruzko memoria zehatza, urteka zehaztuta eta sexua, kategoria eta kontratu-mota bereizita, eta deialdi hau argitaratu aurreko 12 hilabeteetako “langileen zerrenda nominala-RNT” agiriak.
- Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela frogatzen duen dokumentazioa, hala nola: enpresako eta, egoki bada, harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, barnean hartuko dutenak talde guztiaren antolamendu-eskema bat, partaidetzak eta enplegu datuak, ustiapen-kopurua eta balantzea, hori guztia laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoa
- Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egoteari buruzko dokumentua.
- Erantzukizunpeko adierazpena. Indarren den zigor-araubide administratibo nahiz penalaren mende geratuko da adierazpen hori, baldin alderdi hauen inguruan datu faltsurik adierazi badute:
- Enpresa eskatzaileak laguntzaren deialdi-aginduan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.
- Enpresa ez dela ari armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen; betiere, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
- Inbertsio berberetarako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu zaizkien eta/edo haiengandik jaso diren laguntzen zehaztapena.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legeak) azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Burutu gabeko dirua errekuperatzeko agindurik ez izatea, batzordeak hala erabaki duelako laguntzaren bat barne-merkatuarekiko bateragarri ez eta ilegal jo duenez; eta enpresa ez egotea krisian, krisian dauden finantza-arloaz besteko enpresak Salbatzeko eta Berregituratzeko Estatuko Laguntzen inguruko Jarraibide Komunitarioen arabera (DOUE 2014/C 249/01).
- Enpresa eskatzaileak enpresaren deslokalizazioa ez egiteko konpromisoa hartzen duela, diru-laguntza ematen den datatik hura osorik itzuli arte
- Enpresa eskatzaileak ez duela ezarrita Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako debekurik.
Nolanahi ere, Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak (SPRI-k) aukeran izango du erakunde eskatzaileei nahi beste agiri edo informazio gehiago eskatzeko, beharrezko irizten badio, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatzeko
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta haien ezaugarria bada industrialak izatea, erauzketa, eraldaketa, produkzio eta zerbitzu teknikokoak (produktu-prozesuari lotuak), aurrekoei lotuak eta oinarri teknologikokotzat eta/edo berritzailetzat jotzen badira, baita enpresen jarduera nagusia badira IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetako konbertzegentzia- eta integrazio-sistemak, enpresa industrialak ziberrerasoetatik babesteko (Euskal Segurtasun Zentroko zibersegurtasun-katalogoan inskribatutako enpresa industrialak)
(Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera)
- Talde enpresetakoak (alegia, akzioetan parte-hartzea, % 100ekoa ere bai, baduten enpresez osatutako taldeetako)
Enpresa baztertuak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak
- Europar Batasunean laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mendeko zorrak dituzten enpresak, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat leez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo eta gero.
- krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa)
- Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren) 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
- Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduarekin (EB) eta 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 Erregelamenduarekin (EB) erlazionatutako sektoreetako enpresen kasuan, haien inbertsioak diruz laguntzekoak badira arrantza eta akuikulturako nekazaritza- eta elikadura-produktuak eta haien eratorriak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntza-programen esparruan.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penalen bat zein administrazio-zehapenen bat duten enpresak, edota horretarako legezko inolako debekuren bat daukatenak, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin; edo armamendua produzitu, merkaturatu edo finantzatzen dutenak, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatuekin bat etorriz
- Enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta haien ezaugarria bada industrialak izatea, erauzketa, eraldaketa, produkzio eta zerbitzu teknikokoak (produktu-prozesuari lotuak), aurrekoei lotuak eta oinarri teknologikokotzat eta/edo berritzailetzat jotzen badira, baita enpresen jarduera nagusia badira IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetako konbertzegentzia- eta integrazio-sistemak, enpresa industrialak ziberrerasoetatik babesteko (Euskal Segurtasun Zentroko zibersegurtasun-katalogoan inskribatutako enpresa industrialak)
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak