2020-2021 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak.

[GAILUDIGI-ITUNPEKOA]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak iragartzen dira gailu digitalak eskuratzeko, 2020-2021ko ikasturterako, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabil ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

1.528.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 (berrehun) eurokoa izango da gehienez, eta muga izango da gailu bakoitzaren fakturaren bidez justifikatutako diru-kopurua.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzen ordainketa aldi batean egingo da, deialdiari behin betiko ebazpena eman ondoren eta gailuak erosi direla egiaztatu ostean. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten ikastetxeetara bidaliko da diru-zenbateko osoa.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2019-2020 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.

  • Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2019ko urriaren 3tik aurrera erosi izana.
  • Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aurreko deialdietan dirulaguntza hau bera jaso zuten ikasle bekadunak. Aurreko deialdi horiek Hezkuntzako sailburuaren honako agindu hauen bidez arautu ziren: 2015eko irailaren 30eko Agindua, 2016ko irailaren 26ko Agindua, 2017ko irailaren 28ko Agindua, 2018ko uztailaren 18ko Agindua eta 2019ko irailaren 10eko Agindua.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzan izena emanda egotea
  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Dagokion Erregistro publikoan inskribatuta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzan izena emanda egotea
  • Eskaeraren aurreko hiru urteetan zehapenik jaso ez izana aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloko arau-hauste astun edo oso astunagatik edo gizarte-arloko arau-hauste oso astunagatik, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Matrikulatuta dagoen ikastetxea «sare_hezkuntza gelan» izeneko sarean egon behar du 2014-2015eko ikasturtetik aurrera
  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua ez egotea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Egoera hauetan ez egotea: Konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, konkurtsoan deklaratuta egotea, esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
  • Ez du bide eman administrazioarekin egindako kontraturen bat irmoki suntsiaraz dadin, kausaren batean errudun deklaratuta egotearren.
  • Honako kasu hauetakoren batean ez egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak badira.
  • Ez izatea zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1026806

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Eskabidea honela egingo da:

– Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

Ziurtagiri digitala erabiltzeak berekin dakar eskabidea bide telematikoz aurkeztea. Elektronikoki izenpetu beharko da eskabidea. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.



Inprimakian, eskatzaileak nahitaez bete beharko du "telefono mugikorra" eta/edo "posta elektronikoa" ataletako bat, gutxienez, jakinarazpenetarako eta abisuetarako.

Adin nagusiko ikasleak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Eskabidea honela egingo da:

– Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:

  • HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.
  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT). Kasu batean eta bestean, eskatzailearen nortasuna egiaztatu egingo da, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskaera-formularioa inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea, epe barruan.

– Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.



Inprimakian, eskatzaileak nahitaez bete beharko du "telefono mugikorra" eta/edo "posta elektronikoa" ataletako bat, gutxienez, jakinarazpenetarako eta abisuetarako.

Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk