Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek liburu-funtsak berritzeko diru-laguntzak 2020.

[funtsak_berritu]

Deskribapena


Xedea

Agindu honek udal liburutegi publikoen arloan eskudunak diren edo alor horretako egitekoak esleituta dituzten Toki Erakundeei eta Udalei 2020. urtean diru-laguntzak ematea arautzen du. Diru-laguntza horiek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek liburu-funtsak berritzeko izango dira.

 

Aurrekontuko zuzkidura

900.000,00 euro

Prestazio ekonomikoa

50.000,00 euro liburutegi sortu berrietarako liburu-sortentzako.

850.000,00 euro liburutegietako funtsak berritzeko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, diru-laguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Toki-erakundeak

Liburutegietan eskumenak dituzten toki-erakundeak.

Eskakizunak:

  • Eskabidea legez eratutako udal erakundeek edota udal liburutegi publikoen arloan eskumena duten udal erakundeek egiten badute, beren helburuen artean liburutegi publikoaren zerbitzua edo eskumena elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute agirien bidez. Eusko Jaurlaritzak lehendik baldin badauka agiri hori, eskatzaileak ez du zertan berriro aurkeztu, baina zer organotan dagoen eta zer prozeduratan aurkeztu zuen adierazi beharko du.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 94 71

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037508

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Diru-laguntza justifikatzeko aurkeztu behar da:

  • 2020ko gastuak jasotzen dituen kontu-hartzailearen edo idazkari/kontu-hartzailearen Justifikazio Egiaztagiria 2021ko urtarrilaren 15 baino lehen.  Justifikazio Justifikazio egiaztagiria (PDF, 1 MB)
  • Egindako gastuei dagozkien fakturak
     
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk