COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzak. (2. deialdia)
[ERTE2]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango dituen laguntza jakin batzuk arautzea; hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak direla-eta kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izanik, soldata baxuenak jasotzen dituzten langileentzako laguntzak, zeinei esker halako pertsonek jasotzen duten langabezia- prestazioa osatu eta errentetan jasan duten murrizketa arindu nahi baita.
Aurrekontuko zuzkidura
12.000.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 12.000.000 eurokoak dira guztira; horietatik 5.250.000 euro 2020ko ekitaldiko kredituen kargura finantzatuko dira, eta gainerakoa (6.750.000 euro) 2021eko ekitaldiko kredituen kargura finantzatuko da.
Azken horiei dagokienez, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan araututako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzeko araubideari heltzen dio espedienteak,5.000.000 euroko zenbatekoan. Beraz, agindu horren 5.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, 2021ean zehar laguntzak eman ahal izateko, ezinbestekoa da, aipatu urterako, aldez auretik kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.
Emango diren laguntzen gehieneko zenbatekoa jarraian adierazitakoa izango da, eta langabezia-prestazioa jasotzen den egunen arabera ordainduko da:
- 150 euro/hilean, pertsona onuradunaren lanaldia, kontratuaren arabera, % 50ekoa edo hortik gorakoa denean.
- 100 euro/hilean, pertsona onuradunaren lanaldia, kontratuaren arabera, % 50etik beherakoa denean.
Diruz lagunduko den aldia honen baliokidea izango da: lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izateagatik, 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean langabezia-prestazioa jaso den aldia.
Dirulaguntzaren zenbatekoaren, langabezia-prestazioaren eta, hala badagokio, soldaten edo soldataren ordezko errenten baturak ezingo du gainditu lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu aurretik langileak jasotzen zuen ordainsari gordina, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne. Muga hori gaindituz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betekizun hori betetzeko bezainbeste.
Laguntza horiek PFEZari atxikiak dira.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza hilero ordainduko zaie onuradunei, esleipena eman ondoren, eta aurretik egiaztatuko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskabidea egin duen pertsona bakoitzari aldi horretan aitortu zaion langabezia-prestazioaren zenbatekoa eta iraupena.
Ordainketa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak langabezia-prestazioa ordaintzen duen banku-kontu berean egingo da.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira besteren kontura aritzen diren langileak eta lan-sozietateetako edo lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak, baldin eta 2020ko urriaren 1ean lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta badute, Enpleguaren Aldeko Gizarte Neurrien irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 1., 2. edo 3. artikuluen ondorioz edo ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren ondorioz luzatu edo baimendu diren aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez, eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioen titularrak badira edo egoera horretara igarotzen badira 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean.
Betekizunak
-
Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuta
-
Kontratua eten edo lanaldia murriztu aurreko garaian, urtean 20.000 euroko edo gutxiagoko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarriari dagokion kotizazioa ordaintzea Gizarte Segurantzan.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Dirulaguntzen arloko diru-itzulketaren bat egiteko betebeharrik bete gabe ez izatea.

Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horien onuradun izateko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne; azken horiek jasotzen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan.

Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko inongo egoeraren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua
945 160 600/ 630305452
Kodea
1107403Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabidea oso-osorik bete beharko da, eta elektronikoki aurkeztu, eskabide-orri honen bidez.
-
Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuta
-
Kontratua eten edo lanaldia murriztu aurreko garaian, urtean 20.000 euroko edo gutxiagoko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarriari dagokion kotizazioa ordaintzea Gizarte Segurantzan.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Dirulaguntzen arloko diru-itzulketaren bat egiteko betebeharrik bete gabe ez izatea.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horien onuradun izateko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne; azken horiek jasotzen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko inongo egoeraren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hileko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Dagokion espedientean, izapidea hasteko botoia aurkituko duzu.
-
Eskatzaileak ez baditu beharrezko bitarteko elektronikoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu ahal izango du "Aukerako berraztertzeko errekurtsoa". Horretarako, hitzordua eskatu beharko du "Dokumentazioa erregistratzeko/entregatzeko". Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide ere erabili ahal da.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Diruz lagundutako aldian jasotako ordainsariei buruzko erantzukizunpeko adierazpena
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Bete ezazu "Erantzukizunpeko Adierazpena" behar bezala.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Dagokion espedientean "Dokumentuak erantsi" botoia aurkituko duzu.
Izapide hori "Nire Karpeta"ren bidez egiteko beharrezko bitarteko elektronikorik ez duten pertsonek, Erantzukizunpeko Adierazpena bete ondoren, web-formularioari erantsi ahal izango diote.
Beste tramite batzuk
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.