ELKARTEAK Nekazaritza. EAEn nekazaritza sektoreko elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak 2020

[Elkarteak programa Nekazaritza Sektorea]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialetarakolaguntzen deialdia egitea, 2020 urtean. Laguntza horiek azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritakoak dira.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, jarraian sektoreka adieraziko diren balorazio-ehuneko metagarriak aplikatuko zaizkio onartutako gastuaren zenbatekoari, aurrez aipatutako dekretuaren 5. artikuluan finkatutako mugen barruan, betiere:

a) Erakunde eskatzaileak defendatzen dituen ekonomia eta gizarte interesen garrantzia (gehienez ere %25)

b) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore zehatz bakoitzaren barruan egiaztatzen duen ezarpen-maila (gehienez ere % 20)

c) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustaturiko jarduera eta ekimenetan erakundeak azaltzen duen lankidetza-maila, betiere sektore hori modernizatu eta hobetzeari dagokionez (gehienez ere % 10)

d) Elkarteak jarduteko hartzen duen lurraldearen eremua (gehienez ere % 10)

e) Aurkeztutako proiektuen interes teknikoa eta zientifikoa, bai eta emaitzek sektorea hobetu, garatu eta modernizatzeari begira ekar ditzaketen abantailak ere (gehienez ere % 15)

f) Zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia orekatua; presentzia orekatutzat hartuko da Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 7.5 artikuluan ezarritakoa (% 15)

g) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera, bai elkartearen edo federazioaren barneko nahiz kanpoko komunikazioetan (gehienez ere % 5)

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea eta/edo Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 86. artikuluaren bidez sortutako Nekazaritzako eta Elikagaigintzako elkarte adierazgarrien erroldan erregistratuta egotea. Elikagaigintza-sektorearekin zerikusia duten erakunde asoziatiboen kasuan, arrantza-sektoreko merkataritza-enpresak izan ezik, elkartea edo federazioa osatzen duten enpresako 2/3ek inskribatuta egon behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan eta datuak eguneratuta izan.
  • Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan egotea.
  • Sozietatearen helburua nekazaritza, elikadura eta/edo arrantzako interesei edo ordezkaritzari lotua egotea edo horiekin zerikusia izatea.
  • Irabazi-asmorik ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Nekazaritza arloan jarduten duten elkarte eta federazio profesional eta enpresarialen kasuan, zuzendaritza-organoetan emakumeak izatea, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarn arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Nekzaritza sektorerako (Resu Abasolo)

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0113507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk